07.09.2016 Views

2016-2020 PROGRAMA

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

BAKEA, ELKARBIZITZA ETA GIZA ESKUBIDEAK

PRINTZIPIO INSPIRATZAILEAK

ETAk bere amaieraren berri 2011n eman

ondoren, elkarbizitzan emandako gizarte

aurrerapen garrantzitsuak eta indarkeriaren

amaiera ordenatuaren aurkako

blokeo iraunkorrak nabarmendu dute

2012-2016 legegintzaldia. Garapen

ezberdin hori krisialdi ekonomikoaren

testuinguruan eman da, gizarte aldakor

batean, eta munduan eraldaketa prozesu

sakon eta zalantzaz betetako bat gertatzen

ari denean.

Horren ondorio gisa, bakearen aldarrikapenak,

indarkeriaren amaierarekin

lotua, “zahartze” azkarra jasan du euskal

gizartean. Iraganeko indarkeriaren hondarrekin

lotutako antzinako agenda baten

parte bilakatu da, betetzeko dituen

hiru asignaturetan bereziki: ETAren arnagabetzea

eta desagerpena, presondegietako

politikaren aldaketa eta eragindako

giza eskubideak urratzeagatik egin

beharreko autokritika.

Egoera kontraesankor horretan, garrantzi

handikoa izan arren gaurkotasuna

galdu baitu, Oroimen Historikoaren

egia aintzat hartzea bete beharra kokatu

daiteke.

EAJ-PNVren iritzian, elkarbizitzaren

agenda berri bat zabaldu da, batetik,

oraindik orain ematen ari diren gure

iragan hurbileko zenbait erronka integratzen

ditu, ez baitute gaurkotasunik

galdu, egiaren, biktimen, oroimen edo

gizarteratze politikei dagokienez ikuspegi

bateratzaileak eta etorkizunekoak

eskatzen dituzte, eta bestetik, bizi behar

dugun egungo garaian sortzen ari diren

erronkak.

Erronka berri horiek identitate ezberdinen

arteko elkarbizitzaren eztabaiden

inguruan ardazten dira, lotura zuzena

dute aniztasunaren eta bizikidetzan edo

hezkuntzan elkartasunaren gisako baloreen

gestioarekin, eta errealitateetan

gauzatzen dira, hala nola, errefuxiatuak,

migrazioak, erlijioen edo kulturen pluralitatea,

bazterketa edo bidegabekeria

modu berriak edo nazioarteko terrorismoaren

mehatxua edo gerra. Era berean,

elkarbizitzarako agenda berri hori zeharkakotasunez

osatzen da hezkuntza eta

nazioarteratze erronkekin edo kontzertazioa

edo adostasunaren bilaketarekin.

EAJ-PNVren aburuz, alor horretako

ekimenaren oinarria “bakea”ren ardatzetik

“elkarbizitza eta giza eskubideetara”

igaro da. Indarkeriazko hamarkaden

ondoren, bakea finkatu beharra genuen

elkarbizitza normalizatu ahal izateko.

“Elkarbizitza eta giza eskubideak” ardatzak

garai berri bat adierazten du,

non gizarte eta politika erronka berrien

aurrean, elkarbizitza sustatzearen alde

egingo baitugu, giza eskubideekin dugun

konpromisoa oinarri.

Hurrengo legegintzaldian, EAJ-PNVk bi

ibilbide orri jorratzera zuzenduko ditu

bere ahaleginak. Batetik, indarkeriaren

amaierarekin betetzeke geratu diren

hiru asignaturak integratzen dituena,

oroimen historikoaren agendarekin batera,

eta, bestetik, egun sortzen ari diren

elkarbizitzaren asignaturak. Biak ala biak

lotzen ditu zeharkako ardatz batek eta

zentzu unitate berea ematen die.

EAJ-PNV iritziz, 2020ko Etorkizunari

begira, elkarbizitza eta giza eskubideen

gaineko proiektu berri bat sustatu beharra

dago, arestian aipatu betetzeke dagoen

agenda zein sortzen ari den agenda

kudeatu ahal izateko.

Xede horri jarraiki, EAJ-PNVn 2020rako

Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Plan berri

bat bultzatuko dugu, giza duintasunaren

etika izango du ardatz, absolutu etiko

gisara ulertua, zeinen balore demokratikoak

eta gauzatze zehatzak ekimen politikoaren

erdigunean kokatzen baititu

pertsona eta haren giza eskubideak.

EAJ-PNVn

2020rako

Elkarbizitza eta

Giza Eskubideen

Plan berri bat

bultzatuko

dugu, giza

duintasunaren

etika izango du

ardatz

217

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!