Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
KULTURA

19.7 KONPROMISOA

EITBren ZERBITZU PUBLIKOAREN IZAERA MANTENDU ETA BERMATU, BIKAINTASUNEZKO KUDEAKETA SUSTA-

TU EREDU JASANGARRIA XEDE, ERAGINKORTASUNEAN ETA EFIZIENTZIAN HOBETUZ

19.7.1 Ekinbidea

EiTBren zerbitzu publikoaren

izaera sustatu eta balioztatu

19.7.2 Ekinbidea

Bikaintasun kudeaketa

eredua sustatu

19.7.3 Ekinbidea

Euskal ikus-entzunezkoaren

sektorea, kultura eta kirola

erakartzeko EITBk duen

izaeran sakondu

Kalitatezko zerbitzu publikoaren eskaintza ziurtatzea, euskaraz eta gazteleraz, Euskal Herriko herritar guztiei

zuzenduta, diasporako euskaldunak barne, audientziako segmentu, adin eta gizarte talde guztientzako intereseko

edukiekin.

Askatasun publikoak, balore zibikoak eta demokratikoak defendatzea eta pluraltasuna erabiltzea, aukera politiko

edo kulturalak baztertzea ekidinez. Gizarte taldeei, talde gutxituak barne, arreta, partehartzea eta agertzeko aukerak

eskaintzea.

Munduan gertatzen denaz ikuspegi global bat ematea, gure gizarteko berezko gaien gaineko erreferentzia nabarmen

batekin.

Euskal gizartearen kohesioa sustatzea, bere edukien bidez, halaber, aniztasun soziolinguistiko, politiko eta kulturala

aintzat hartzea, gizarte demokratiko aurreratu baten esparruan.

Gizartearen hauskarneta bultzatzea, bizitzaren ordena guztietan aldaketa sakonak, soziologikoak, teknologikoak,

politikoak, erlijiosoak, ekonomikoak bizi diren garaiotara egokitzeko beharraz.

Zerbitzu publikoaren izaera multimedia sustatzea, zerbitzu publikoaren xedea ezartzen duen kontratu-programa

batekin eta finantzaketa egokia eta neurrikoa bermatuz.

EiTBren egitura antolamendu berri batera egokitzea, komunikabideak moldatu beharko diren testuinguru berria

kontuan hartuz, herritarren beharrizanetara egokitutako eskaintza multimedia eskainiko duena, eskaintza eta

kontsumo eredu aurreratuen arabera.

Gizarte errentagarritasunari bultzada ematea, kudeaketa eredu eraginkor eta aurreratu batekin, finantzaketa mistoaren

bidez sostengatua, audientzia asetzea, komunikabidearen ospe soziala eta balore soziala sortzea xede.

Antolaketa eredu eraginkorra garatzea, erabilgarri diren baliabideak hobetuz eta euskal ikus-entzunezko sektorearekin

lankidetza publiko-pribatu eredu berrietan sakonduz.

EiTBren edukien eskaintzan profesionaltasunaren, sorkuntzaren, lidergoaren eta talentuaren garapenean sakontzea.

Formatu berritzaileak eragitea eta ikus-entzunezko edukiak sortzen dituzten ekoiztetxeak laguntzea, beren berrikuntza

eta internazionalizazioan.

Ikus-entzuneko fikziozko euskarazko edukien alde egitea, gazte eta haur publikoari zuzendutakoak bereziki.

Euskal zinema irmo babestea, eta bereziki, euskarazko zinema. Euskal zinemari, eta euskarazkoari, laguntza politiketan

kolaboratzea.

147