07.09.2016 Views

2016-2020 PROGRAMA

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

TOKIKO MERKATARITZA SUSTATZEA

PRINTZIPIO INSPIRATZAILEAK

Merkataritza oinarrizko sektore bat da

Euskadiren egituran, bai bere tamaina

ekonomikoengatik bai duen garrantzi

sozialagatik eta hiriko bizitza egituratzeko

gaitasunagatik. EAJ-PNVn jakitun

gara hiriko hurbileko merkataritzaren

garrantziaz. Oso sektore garrantzitsua

da Euskadin, aberastasuna sortzen duelako

eta funtsezko elementu bat delako

familia enpleguaren egonkortasunerako.

Halaber, erabakigarria da gure herri eta

hirien antolakuntza espazialerako, hiriko

diseinuaren eta gizarte harremanen

terminoetan. Hala, hiri eredu oparo bat

eratzen da, atsegina, segurua eta bizikidetzarako

aproposa.

Merkataritza ikuspegi zabal batetik ulertzen

dugu, eta horren barne hartzen ditugu

produktuak saltzen dituzten establezimenduak

eta tokiko inguruan hurbileko

zerbitzuak ematen eta saltzen dituzten

establezimendu guztiak ere bai. Horiek

gure herri eta hiriak dinamizatzera laguntzen

dute.

Gaur egun, Euskadiren merkataritza banaketan

42.000 merkataritza enpresa

baino gehiago daude; horietatik, 27.000

enpresek txikizkako jarduera garatzen

dute. Merkataritzak euskal barne-produktu

gordinari egiten dion ekarpena % 11

ingurukoa da eta Euskal Autonomi Erkidegoko

enplegu guztiaren % 15 sortzen du.

merkaturatzeko kanal berriak egotea eta

kontsumitzaileen portaerazko jarraibideen

aldaketak.

EAJ-PNVk proposatzen duen merkataritza

politikaren funtsezko lerroak merkataritza

teknikak eta bitartekoak modernizatzera

bideratuta daude, baita saltoki

txikien kostuak murriztera ere. Aldi berean,

finantziazio iturrietarako sarbidea eta

prestakuntza hobetzeko lan egingo dugu,

bereziki, alfabetatze digitalera eta negozio

eta kudeaketa aurreratuko eredu berritzaileak

hartzea babestera bideratutakoa.

EAJ-PNVtik merkataritza eredu europar

batean oinarritutako hiri merkataritzaren

alde egiten dugu, sozialki kohesionatuta

dauden hiri eta herri trinko eta bizietan

inkardinatzen dena; ingurumenari dagokionez

antolakuntza espazial iraunkorragoa

ahalbidetzen duten hiri eta merkataritza

inguruetan; leku-aldaketak eta

bideen saturazioa saihesten dituena. Inguru

trinko eta finkatuak lortzea hiriaren

merkataritza eta sustapen jardueraren

oinarrizko elementu gisa, erronka nagusietako

bat izango da.

Hiri merkataritza espazioak merkataritza

erreferentzien abangoardian kokatzeko

lan egingo dugu- Zentzu horretan,

EAJ-PNVk euskal merkataritza indartzen

eta dinamizatzen duen eta horren garapena

babesten duen kudeaketa eredu

asoziatiboa indartzearen alde egiten du.

Merkataritza sektoreak eraldaketa sakona

izan du eta horren aldaketa-abiadura

asko bizkortu egin da azkenengo urteotan.

Merkataritza sektorearen portaeraren

ezaugarri nagusiak hauek dira: enpresa

dinamismo handia, egituren atomizazio

handia eta enpresa-integrazio txikia.

Merkataritza sektorea zenbait tensioen

menpe dago, bai koiunturazkoak bai

egiturazkoak. Funtsean, horiek arrazoi

hauengatik ematen dira: demandaren

jaitsiera, merkatariza operadore handien

kontzentrazioa, aldaketa teknologikoak,

Merkataritza eredu

europar batean

oinarritutako hiri

merkataritzaren

alde egiten dugu

47

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!