176 24. IMMIGRAZIOA ETA ANIZTASUNAREN ERRESPETUA: AUKERAREN LEIHOA
IMMIGRAZIOA ETA ANIZTASUNAREN ERRESPETUA: AUKERAREN LEIHOA PRINTZIPIO INSPIRATZAILEAK EAJ-PNVrentzat berdintasunaren printzipioak ez ditu bakarrik eskubide zibilak aintzat hartze, Euskadin bizi diren lagun guztien eskubide sozial, ekonomiko eta kulturalak ere barneratzen ditu, beren naziotasuna edo aniztasunaren jatorria gorabehera. Berdintasunaren sustapenak tratuaren berdintasuna ondorioztatzen du, beren ezaugarri fisiko, ideia, kultura,sexu orientazio edota egoera ekonomikoaren kariaz edozein motatako bazterketa edo kanporaketa debekatzen baitu; halaber, aukera berdintasuna bermatzen du, ekitatea eta guztiok gizartean aukera berberak izatea ardatz, hartara, botere publikoei agindu bat ematen zaie neurriak hartu ditzaten, sustraitutako aurreiritziak jasaten dituzten zenbait taldeen gizarte desabantaila egoera orekatzeko. EAJ-PNVtik ezinbestekotzat jotzen ditugu Euskadiren kohesio sozialerako berdintasunaren hiru alderdiak: berdintasuna eskubideak parekatzeko, berdintasuna tratuan, eta aukera berdintasuna. Horrez gain, aipatu hirurok eragile garrantzitsu bi nabarmentzen dituzte, modu osagarrian: bazterketa bikoitzak edo anitzak (emakume etorkinak, esaterako) edota egoera ez bereiztearren eman litezkeen bazterketak. EAJ-PNVren iritziz, immigrazioa eta aniztasuna Euskadiren etorkizunerako auker a leiho bat dira. Gizarte garatuek beren etorkizun demografikoaren gaineko hausnarketari ekin diote garaiotan–jaiotze tasaren beherakada, zahartzea- eta haren ondorio ekonomiko zein sozialen gainean–zaintzaren beharrizanak ugaltzea, populazio aktiboaren murrizketa-. Hortaz, itxaropenez hartu behar dugu munduko beste leku batzuetatik datozen lagunek Euskadi aukeratzea bizitzeko, haien energia eta bizitasuna eskainiz eta partekatuz. Immigrazioak ondorio ekonomiko positiboak oso ondorioztatzen ditu gizarte jasotzaileentzat, populazio aktiboaren igoera eta emakumeen aktibitate-tasaren gehikuntza laguntzen baititu, horri esker, diru-kutxa publikoak betetzen ditu zerga zuzen eta zeharkakoei eta gizarte segurantzari egin kotizazioei esker, kontsumoaren gehikuntza bideratuz eta enpresa ekimen berriak sortuz. Immigrazioa ez da gertaera iragankor edo koiuntural bat, errealitate estruktural bat baino. Hortaz, kontu zehatzak oinarri, integrazioaren alde egingo dugu EAJ-PNVn, eguneroko bizitzatik, gizarte honetan bizi garen norabide biko prozesu dinamikotzat hartuz. Immigrazio politikak bere eragin mankomunatua hartu behar du kontuan. EAJ-PNVren iritziz, ezinbestekoa da laneratzea eta hezkuntza uztartzea. Ikasle guztien integrazio eta sozializazio prozesuan, gizarte mailan aurrera egitea zein espazioak partekatzea, elkar ezagutzea eta estimuan hartzea ahalbidetuz, eta halaber, funtsezkoa izango da hizkuntzak biak ala biak ikastea, etorkinen integratzeko tresna gisa. Immigrazioa gertaera globala den arren, nagusiki tokiko espazioan kudeatzen eta bideratzen dira integrazioa, gizarte kohesioa eta bizikidetza. Hartara, herritarrengandik hurbilenen diren instituzioen -udalak- eginkizuna funtsezkotzat jotzen dugu jasotze, laguntza, zerbitzuen eskaintza eta bizikidetza inter kulturalaren esparruan. Era berean, gure ustez, hirugarren sektorearen rolak erabat nabarmena behar du izan inter kulturalitatearen kudeaketan. Beren eskumenen esparruan, zerbitzu eta politika publikoen erantzukizuna administrazio publikoei dagokiela abiapuntutzat hartuta, EAJ-PNVren iritzian, hirugarren sektoreak, bere erakundeen aniztasun eta izaera askotarikoarekin, era koordinatu, ko-laguntzaile eta osagarrian jardun behar du administrazio publikoekin, prozesu horren epe, sistema, baliabide eta programa guztietan, etorkinak garapenerako lankidetzan bete-betean integratzea xede (zehazte, planifikatze, ezartze, jarraipen eta ebaluazio). Immigrazioaren kontu zehatzak oinarri, integrazioaren alde egingo dugu EAJ-PNVn, eguneroko bizitzatik, gizarte honetan bizi garen norabide biko prozesu dinamikotzat hartuz 177