07.09.2016 Views

2016-2020 PROGRAMA

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

LURRALDE ANTOLAKETA ETA AUTOGOBERNUA

31.3 KONPROMISOA

EUSKAL AUTOGOBERNUA GAURKOTZEKO OINARRIAK GARATU

5. Oinarria

Autogobernuaz.

Boterearen funtsa

6. Oinarria

Estatu espainiarrarekin

harreman erregimena:

bermeen sistema bilaterala

7. Oinarria

Harremanak nafarroako

komunitate foralarekin

eta iparraldeko lurralde

euskaldunekin

8. Oinarria

Harremanak europako eta

nazioarteko esparruan

Horri dagokionez, gure autogobernua gaurkotzea eta sakontzea izango dugu xede. Horrela bada, gure eskumenen

ondarea berritzea eskatuko du, Europako eszenatoki ekonomiko eta sozial berrietara egokitze aldera —gogoratu

dezagun gure egungo Autonomia Estatutua 1979an onartu zela— eta horrez gain, gure Estatutuaren baitan Euskadiren

eskumenen edukiaren gainean azken hamarkadotan Estatuak eragin dituen haustura itzelak sendatzea.

Ildo horretan, gure ustez, adostuko den Estatutuaren erreforma Proiektuak ondorengo ardatzak jaso beharko ditu:

- Eskumenen banaketa aldatzea, Euskadiko Erkidegoaren aldeko eskumen esklusiboen zerrenda zabal bat aitortze

aldera, autonomiaren aldeko irakurketa zehatzekin, horren arabera, gure Erkidegoak legegintza boterea erabiliko

du Estatuari ez dagozkion politika publiko eta eskumenen esparruetan, Euskal Instituzioei zerbitzu publikoen

gainean, bere kudeaketa eta eskaintzeko ahalmenaren eskumenen titularitate bakarra aitortuz.

- Subsidiariotasun eta hurbiltasun printzipioak gehitzea eta indartzea.

- Hondar-klausularen printzipioa Euskadiren alde aldatzea.

Aldi berean, Estatu Espainiarraren eta Euskadiren arteko harreman politiko-instituzionala berriro egituratzeko beharrizana

aldarrikatu behar dugu. Indarrean dagoen sistemak, Kontzertu Ekonomikoaren formulaz salbu, erabateko

mendekotasuna ezartzen dio Euskadiko Erkidegoari Estatuarekiko, eta honen erabakiek gure Estatutuan zehaztutako

autogobernu printzipioaren galera nabarmena eragin dute.

Hartara, harreman bilateral bat eratzea planteatu beharra dago, bi aldeak sujetu politiko gisa aurrez aintzat hartuta

eta dagozkien akordioak hartzeko (autogobernuaren gaurkotzearen ituna) eta haren garapenean eta ezarpenean

sortu daitezkeen arazoak eta gatazkak konpontzeko gaitasun nahikorekin. Eskema bilateralak, bi aldeen arteko

zentzuzko orekaz, bere ko-existentzia, koordinazioa eta euren arteko akordio askea ziurtatzen du, lortutako akordioen

(baimen-forala) aldaketa unilateralak saihestuz.

Harreman bilateralaren sistemaren egiturak Kontzertu Ekonomikoaren sistema izan behar du inspirazio iturri, haren

arauak, organoak eta funtzioak…eta ondorioz, bi aldeen arteko elkar akordioaren printzipioa zentzuz eta arrazoiz

gauzatuz.

Euskal autogobernuaren gaurkotze horrek herritarren garapenerako eta gizartearen, ekonomiaren eta kulturaren

ongizaterako egokienak irizten diren lotura politikoak eta udal zein lurralde mailako harremanak ezartzeko eskubideak

hartu behar ditu aintzat, herritarren borondatea eta hauek ordezkatzen dituzten erabakiak muga bakartzat.

Euskal autogobernuaren gaurkotze horrek, halaber, estatutu berriaren eskumenekin bat, Euskadik nazioarteko instituzio

eta erakundeetan ordezkatuta egoteko gaitasuna hartu behar du aintzat, eta baita nazioarteko proiekzioa

eta beste estatu, nazio, herrialde eta eskualdeekin kanpo harremanak izateko gaitasuna.

230

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!