132 18. EUSKARA ETA HIZKUNTZA BIZIKIDETZA
EUSKARA ETA HIZKUNTZA BIZIKIDETZA PRINTZIPIO INSPIRATZAILEAK Euskara hizkuntza bat da, hortaz, identitatearen eragilea izateaz gain, komunikaziorako tresna dugu. Hizkuntzak ez dira baztertzaileak; ezta euskara ere ez. Berez, identitatearen eragile gisa ez du esklusibitate izaerarik. Dibertsitatea, aniztasuna, osagarritasuna, integrazioa gehikuntza eta antzeko terminoek agertzen dituzte hoberen hizkuntzen ezaugarriak, euskara ez da salbuespen. Euskadiko berezko hizkuntza da euskara, eta ez euskaldunok dugun bakarra izateagatik, euskaldunok bakarrik dugulako baino. Euskadiko beste hizkuntza batekin bizi da: gaztelera. Bizikidetza hori erabat desorekatuta dago egun egoera gehienetan. EAJ-PNVren iritziz, bizikidetza hori hobetu beharra dago, berdintasun, integrazio eta armonia gehiago lortze xedez, bizikidetza hobeagoa eta gizarte kohesio gehiago izango duen etorkizun bati begira. Horrela bada, “euskara eta gazteleraren arteko bizikidetza hobea eta handiagoa gertatu ahala, gizarte kohesio hobea eta gehiago” biziko dugu, uste osoa dugu; beste edozein hizkuntza bestela, ez gehiago ez gutxiago, milaka euskaldunen identitatearen ardatza baita euskara, beste milaka herritarrentzako gaztelera den gisara. Gure iritziz, benetako hizkuntza berdintasuna ezinbesteko baldintza da, hizkuntza aukeraketan herritar guztiek hizkuntza askatasuna izan dezaten, bai euskararen zein gaztelera, neurri berean, aukeratzerakoan. Hitz egiten dituztenen ezpain eta adimenetan bakarrik bizi dira hizkuntzak. Hiztunik gabe ez da hizkuntzarik. Hitz egiten duten lagunek egiten dituzte nabari hizkuntzak. Hortaz, euskararen irauteko ahalmena eta bizitasuna hiztunek ematen dioten erabileren ondorio dira, finean. Euskara gizartearen bizitzan ohi- ko erabilera hizkuntza gisa indartu nahi dugu, eta behar dugu, geroz eta lagun gehiagok erabiltzen duten hizkuntza izan dadin, komunikatzeko, ikasteko eta gauza gehiago partekatzeko. Euskararen suspertze prozesua eredugarria da eta erreferentziakoa nazioarte mailan, bai unibertsitatearen eta ikerkuntzaren foroetan zein era guztietako foro politiko eta sozialetan. Zalantzarik gabe, ezagutzen den berreskuratze eta indartze prozesurik aurreratuen artean dago. Euskarak urtero %0,5 hazkunde etengabe eta sostengatua izan du ezagutzan hiru hamarkadetan zehar Euskadin. Orobat, erabileran ere hazkunde bat izan du, desberdina izan arren adin talde eta arlo funtzionalen arabera. Eta, azkenik, hobekuntza nabaritu du hiru hamarkadotan garatutako berdintasun politiken gaineko jarrerei dagokienez, hezkuntza, nagusien euskalduntze, komunikabide, administrazio alorretan bereziki, eta gizartearen aldetiko erabileran oro har, IKTak eta esparru sozio-ekonomikoa barne. Hizkuntza politiken multzoa 80. hamarkadaren hasieran –gaur egun arte iraun du– aukeratutako bidearen ondorioz legitimatu du herritar elebidunez osatu gizarte elebidunaren gehiengo handi batek, bi hizkuntza ofizialen artean berdintasun baldintzetan euskararen erabilera normalizatuaz. Asko aurreratu da eginkizun horretan, halere, amaitu barik dago, hortaz, jarraitasuna eskatzen du, progresibitatea, aniztasun soziolinguistikoaren arreta eta lankidetza publiko-pribatua oinarri. Etorkizuna idazteko dago; hemendik aurrera egiten denaren emaitza izango da; eragile sozial, ekonomiko, mediatiko eta kultural guztien inplikazio mailaren esku; botere publikoek hizkuntza politika aktiboa, beharrezko baliabideekin hornitua, mantentzeko konpromisoaren esku, lankidetza publiko-pribatuan sakontzearen esku eta esparru instituzional eta Euskalgintzaren gizarte arloaren arteko lankidetzaren ondorio; halaber, euskaren inguruan garatu eta egonkortuko den adostasun sozial eta politikoaren esku, EAJ-PNVk konpromisoa hartu du hizkuntza politika aktiboen garapenean aurrera irmo jarraitzeko, euskararen ezagutzan eta erabileran hazkundea lortze xedez, konpromiso horretan egitura instituzional eta sozial osoarekin egiten dugu bat. Euskara gizartearen bizitzan ohiko erabilera hizkuntza gisa indartu nahi dugu, eta behar dugu, geroz eta lagun gehiagok erabiltzen duten hizkuntza izan dadin 133