Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
ENPLEGU GEHIAGO ETA KALITATE HOBEKOA

PRINTZIPIO INSPIRATZAILEAK

EAJrentzat enplegua bere jarduera

politikoaren oinarrizko ardatza denez,

enplegu gehiago eta kalitate hobekoa

sortu eta mantentzea zuzeneko helburu

duten politika ekonomiko eta sozialak

lehenestera konprometitzen gara. Gure

konpromisoa datorren legealdian langabezia

% 10en azpitik murriztea da.

Pertsonak gizartean garatzeko eta erlazionatzeko

funtsezko tresna da enplegua,

eta enplegua lortzea eta enpleguaren

kalitatea hezkuntza eta formakuntza politikekin

sendo lotuta daude. Funtsezkoa

da etengabeko ikaskuntzaren aldeko

apustua egitea enplegagarritasuna eta

garapen pertsonala bultzatzeko bide

gisa. Pertsona kualifikatuak eta gaituak

izatea eta lan bizialdi guztian lanbidean

garatzea bermerik onena da gero eta gehiago

eskatzen duen eta aldakorra den

lan merkatuan hobeto egokitzeko.

Benetako enplegu-sortzaileak enpresak

dira. Administrazio publikoei dagokie,

alde batetik, enpresen jarduera eta, beraz,

lanpostu berriak sortzea bultzatzeko

lege esparruak eta kondizio publikoak

garatzea, eta, bestetik, enplegua lortzeko

aukera berdintasuna bermatzea eta langabezian

kronifikatzeko arrisku egoerak

saihestea.

Politika publiko horiek garatzeak Euskadiren

garapen ekonomikoan eta lehiakortasunean

eragiten duten politika guztiak

eta enplegu politikak batera eta modu

harmoniatsuan uztartzea eskatzen du.

Horretarako, ezinbestekoa da enplegu

politika aktibo eta pasiboen arloko eskumen

guztiak edukitzea. EAJk Estatutua

betetzea erreibindikatzen du Euskadin

gure behar eta lehentasunei erantzungo

dien enplegu esparru bat osatzeko, eta

Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren

kudeaketarako baliabideak

izateko, Gernikako Estatutuan jaso ziren

moduan.

EAJren iritziz enplegu politika aktiboak

erabakigarriak dira enpleguari mesede

egiten dion esparru honetan, bitartekaritza

lana egoki eginaz zuzen kontratatzea

bermatu behar da ekitatezko

egoeran eta kalitatezko prestakuntza eskaintza

eskaini behar da, sektore ekoizleen

eta pertsonen beharrei erantzungo

diena.

Enplegu politikek, era berean, langileen

eta enpresen arteko oreka ekarriko duen

esparru bat lortzera jo behar dute, gizarte-eragileen

artean etengabeko elkarrizketa

eta negoziazio esparru bat sendotu

behar dute, eta Lan Harremanen Euskal

Sistema indartu.

EAJren ustez lan administrazioak bere

egitekoa garatu behar du, hau da, lan baldintzak

zuzen aplikatzea erraztu behar

du, ikuskatzailetzaz eta aholkularitzaz

baliatuaz eta lan araudia zuzen bete eta

garatzeko behar diren formulak erakutsiaz,

bereziki enpresa txiki eta ertainetan.

Gure gizartearen etorkizunak geure

gazteak lan merkatuan sartzea arreta

bereziz hartzea eskatzen du, gazteak lan

munduan txertatzea bultzatzeko ez ezik,

beren garapen pertsonal eta profesionalari

bidea irekiko dion bizitza egonkortasunerako

aukerak emateko ere bai.

Halaber, emakumeen lan munduratze

osoa bultzatu behar da, hori guztia lana

eta familia uztartzea errazteko neurrien

sustapen esparru batean.

EAJren iritziz, gizarte kohesioak, Euskadin,

gizarte egoera ahulenean eta enplegutik

urrunduta dauden pertsona taldeak

euskal lan merkatuan txertatzeari

positiboki mesede egingo dioten politika

publikoak behar ditu, hain zuzen desgaitasunak

dituztenak, 45 urte baino gehiagokoak

eta iraupen luzeko langabeak

lan merkaturatzeko. Hori guztia, gainera,

eduki daukagun gizarte-babes sistema

aurreratuan bermatuta.

Gure

konpromisoa

langabezia

% 10en azpitik

murriztea da.

9