Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
EUSKADI-BASQUE COUNTRY NAZIOARTERATZEA

5.1 KONPROMISOA

LANKIDETZA PUBLIKO-PRIBATUAN EUSKADI-BASQUE COUNTRY ESTRATEGIA GARATU

5.1.1 Ekinbidea

Nazioarteratzeko estrategia

konpartitu bat garatu

5.1.2 Ekinbidea

Atzerri sare integratu

batekin operatu

5.1.3 Ekinbidea

Euskadiren bazkide

estrategikoekin eta sareekin

dagoen lankidetza zabaldu,

kanpo ekintzarako

“Euskadi-Basque Country” marka indartzea, markaren finkapen prozesua areagotuaz eta nazioarteko agenda duen

eragile kopuru zabal bat erabiltzera atxikiaz. Basque Country sustapen kanpainak eta ospakizunak.

Herri-erakundeen arteko Kanpo Ekintzako Batzordea bilgune gisa indartzea, EAEko herri-erakundeen artean kanpo

ekintzaren arloan biltzeko, batera jartzeko eta lankidetzan aritzeko gune bat delako.

Kanpo Ekintzako Aholku Kontseilua sendotzea, gizarte zibilak euskal kanpo ekintza diseinatzen eta martxan jartzen

parte hartzeko gune bat delako.

Kanpo Ekintzako Sail arteko Batzordearen funtzionamendua indartzea, bai eta Nazioarteratzeko Euskal Partzuergoarekin

duen harremana ere.

Jardueraren zati handi bat atzerrian garatzen duten euskal eragileei, Eusko Jaurlaritzaren sailei eta sektore publikoari

nazioarteratze arloan balio erantsiko zerbitzuak eta informazioa eskaintzeko gaitasuna hobetzea.

Nazioarteko ingurugiroan aldaketa geopolitiko guztiak kontuan hartuta, euskal eragile publiko eta pribatu guztiei

balio erantsi handiko zerbitzuak eskainiko dituen eta erabaki aztatuak ezagutza maila handiarekin hartzen lagunduko

duen nazioarteko adimen sare bat sorrarazteko, dauden gaitasunak konektatzea.

Euskadiren ordezkaritza sarea eta atzerriko bulego sektorialena finkatzea, lehentasuna duten herrialdeetan hedatzen

aurrera eginaz.

Ordezkaritzen egitura indartzea, beste herri administrazio batzuekiko lankidetza optimizatzeko behar diren mekanismoak

erabiliaz.

Atzerrian presentzia eta ekintza ahalmena izateko era osagarri berriak bultzatzea, nazioartean dugun eragina hobetzeko

eta gainditzeko.

Nazioarteko bazkideekin plataforma fisikoak konpartitzea.

Atzerriko euskal sarearen kudeaketan efizientzia, arrazionaltasun eta koherentzia irizpideak aplikatzea, denboran

egonkorra eta sostengatua den ekintza motaren ikuspegitik, gainera.

Aldizkako informazioa, kontu ematea eta ebaluazioa egiteko bideak sistematizatzea, egiten ari diren ekintzen eragina

neurtu ahal izateko eta, kasua bada, kanpo ekintzen kudeaketan elementu zuzentzaileak sartzeko.

Euskadiren bazkide estrategikoak diren eskualdeen sarea zabaldu eta indartzea: lankidetza akordio globalak izenpetu,

horien jarraipena egin eta martxan jarri, aldian-aldian topaketak egin, bisita ofizialak eta misioak antolatu.

Learning Tour ekinbidea sendotzea, lehentasunezko herrialdeetako pertsona garrantzitsuak Euskadira etortzeko bisitak

antolatuaz, lehenagoko Learning Tour edizioetan parte hartu dutenen sarea sortzea, eta lortutako kontaktuen

jarraipen pertsonalizatua egitea.

OEA eta SEGIBekin sinatutako lankidetza akordioak eta UNESCOrekin sinatutako elkar ulertzeko memoranduma aplikatzea

eta nazioarteko beste antolakunde batzuetara zabaltzeko aukerak aztertzea.

Espainian egiaztatutako gorputz diplomatikoarekiko harremanak pribilegiatzea eta harreman horiek estutzen

jarraitzea.

Lehentasunezko herrialdeetako eragile publiko eta pribatuekiko harremanak estutzea, akordioak sinatuaz, alde

bietarako bisitak antolatuaz, lankidetza proiektuak sustatuaz, foroetan parte hartuaz.

Eusko Jaurlaritza osoaren eta beste eragile publiko eta pribatuen ekintza koordinatu eta integratua sustatzea,

nazioarteko ospakizun eta jarduerak erakartzeko eta elkarrekin antolatzeko.

Eusko Jaurlaritzaren eta beste euskal eragile eta aditu batzuen partaidetza bultzatzea nazioarteko sareetan,

Euskadi politika publikoetan “eragina dutenen artekoa” izan dadin nazioartean.

42