07.09.2016 Views

2016-2020 PROGRAMA

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

LURRALDE ANTOLAKETA ETA AUTOGOBERNUA

AUTOGOBERNUA;

ESKUBIDEETAN ETA

ONGIZATEAN IRABAZI

Euzko Alderdi Jeltzalearen konpromisoa

eraikitzea da. Egungo eta etorkizuneko

belaunaldien ongizatea hobetzea ahalbidetzen

digun proiektu batean aurrera

egitea. Autogobernua, gure gaitasunak

eta aukerak garatu ahal izateko bermea,

da eredurik onena. Autogobernuaren

esparru propio hori hobetzeko tresnak

behar ditugu. Errespetatuko diren erabakiak

hartu ahal izateko tresnak. Gure

erantzukizunekoak izanik, ez interferentziarik

ez mendekotasunik jasango

ez dituzten gaitasunak. Euskadi nazio

gisa juridikoki eta politikoki aintza hartzea

eta hemen bizi garenok aske eta demokratikoki

bere etorkizuna erabakitzeko

eskubidea behar ditugu, eta horretan

eman du EAJk bere konpromisoa.

Eusko Legebiltzarraren Autogobernuaren

gaineko Ponentziak lan handia garatu

du iragan legegintzaldian adostasun

baten bila. Legebiltzarreko Talde guztiek

azaldu zituzten beren tesiak eta planteamenduak

aipatu Ponentzian eta, orobat,

aipatu legebiltzarreko foroaren aurrean

agertu diren adituen ekarpen doktrinalak

egiaztatu ahal izan dira.

Ekarpen haiek guztiak abiapuntutzat

hartuta, eta Eusko Legebiltzarrean estreinakoz

parte hartzen dutenek eskaini

ditzaketeenak kontuan hartuz, Eusko

Alderdi Jeltzalearen iritziz, datorren

legegintzaldian ezarri beharko da gure

autogobernuaren erreforma eta gaurkotze

proiektuaren izapide, eztabaida

eta onarpen prozesua. Izaera parlamentarioa

izango duen oinarrizko akordio

horretarako, honako oinarriak proposatzen

ditu Euzko Alderdi Jeltzaleak:

Euzko Alderdi

Jeltzalearen

konpromisoa

eraikitzea da.

Egungo eta

etorkizuneko

belaunaldien

ongizatea hobetzea

ahalbidetzen digun

proiektu batean

aurrera egitea

228

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!