07.09.2016 Views

2016-2020 PROGRAMA

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

TURISMOA ETA OSTALARITZA

7.1 KONPROMISOA

EUSKADI “BASQUE COUNTRY” NORAKO TURISTIKO IRAUNKORRA ETA IRISGARRIA BIHURTZEA

7.1.1 Ekinbidea

Iraunkortasun turistikoko

biosphere eredua ezartzea

7.1.2 Ekinbidea

Euskadiko irisgarritasunaren

eredu turistikoa eguneratzea

7.1.3 Ekinbidea

Produktu eta zerbitzu

turistiko iraunkorrak

sortzea

7.1.4 Ekinbidea

Eraginkortasun energetikoa

bultzatzea baliabide

turistikoen erabileran

Iraunkortasun Institutuak eta Turismoaren Mundu Erakundeak ezarritako irizpideak jasoko ditugu eta IHOBE eta EVE

Euskal Erakundeen berezko irizpideak ere bai.

Norakoaren karga-ahalmenari buruzko txosten bat egitea. Karga-ahalmenaren txostena. Gure norako turistikoen

karga-ahalmena aztertuko dugu, ez soilik gune naturalen kasuan, baizik eta beren-beregi hiriguneetan, bereziki

biztanleen bizi-kalitatea arriskuan jarri daitekeenean.

Adierazle kualitatibo eta kuantitatiboen panel bat garatzea. Turismoaren iraunkortasuna Europar Batasuneko 2030

agendaren helburuen arabera neurtuko da.

Turismo inklusiboa sustatuko dugu, pertsona guztientzat irisgarria dena, inguru fisikoak, garraio sistemak eta informazio

bideak eta hedabideak barne hartuz. Turismoak eragiten dituen arlo eta elkarte desberdinek hartuko dute

parte horren erredakzioan. Barne hartuko dira interes turistikoko, ostalaritza eta jatetxe jarduerak egiten dituzten

enpresak.

Bidaiariei modu arduratsuan bidaiatzeko dituzten aukeren berri emango diegu; aukera horiek bisitaria inguruarekin

integratzea erraztuko dute eta bisitaren kalitatezko esperientzia hobetuko dute.

Produktu eta zerbitzu turistikoak sortu, garatu eta ezartzeko laguntzak indartuko ditugu, ondare kultural eta naturalaren

errespetuzko erabilera sustatzen dutenak eta norakoaren eta bertako identitatearen balioak helarazten

dituztenak.

Turismoak harrera-erkidegoarentzat sortzen dituen etekin ekonomikoak maximizatuko ditugu, ostalaritza establezimenduak

eta jatetxeak barne hartuz.

Kudeaketa eredu berritzaileak eta egokiak ezarriko ditugu baliabideen erabileraren eraginkortasuna hobetzeko,

bereziki uraren eta energiaren erabileran. Ostalaritza establezimenduak eta jatetxeak hartuko dira barne.

7.2 KONPROMISOA

EUSKADI BASQUE COUNTRY NORAKO TURISTIKO BIKAINA BIHURTZEA

7.2.1 Ekinbidea

Inguru kultural eta

naturalaren kalitatea

bermatzea

7.2.2 Ekinbidea

Jardunbide turistiko egokien

eskuliburua argitaratzea

7.2.3 Ekinbidea

Bidaiariak gure sustapen

estrategiaren erdigune

bihurtzea

Bezeroak hautematen duen kalitatea handituko dugu, zerbitzua hobetuz eta jardunbide egokiak aplikatuz. Gure

helburua bezeroen asebetetze maila altua mantentzea da.

Bisitaren esperientziaren kalitatea hobetuko dugu. Horretarako, norakoaren inguru kulturalaren eta naturalaren

kalitatea bermatuko dugu, merkatuari balio altua eskainiz eta bisitarien ongizatea, asebetetzea eta segurtasuna

bermatuz.

Kalitatezko eskaintza dibertsifikatua garatuko dugu: gastronomia eta enologia, turismo kulturala eta hiriko turismoa,

ongizate turismoa, familia turismoa, Premium turismoa, natura turismoa eta MICE turismoa (Meetings, Incentives,

Conferences and Exhibitions). Inguru aldakor batean gaude, non turismo kontsumitzailearen profil berri bat

eratzen ari den. Bertan, aldaketetara egokitzea eta produktu turistikoak etengabe birasmatzea, zalantzarik gabe,

funtsezkoak dira Euskadi 2020 planerantz arrakastaz aurrera egiteko.

Bezeroa ezagutzea eta horrekiko harremana norakoaren sustapena eta merkaturatzea definitzeko, garatzeko eta

berrikusteko fokua izango dira.

Harrera hobea diseinatuko dugu aireportu, portu eta trenbide geltokietan. Gainerako erakundeekin batera “Euskal

Turismoa sustatzeko 2016 plan berria” garatuko dugu.

54

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!