07.09.2016 Views

2016-2020 PROGRAMA

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

JUSTIZIA ERAGINKORRA

PRINTZIPIO INSPIRATZAILEAK

EAJ-PNVtik justizia eskuragarri bat proposatzen

dugu, pertsona eta kolektiborik

ahulenak ardatz, honako printzipio hauetan

oinarrituta:

Eraginkortasuna, berrikuntza eta kalitatea.

Justizia Administrazio irekiago

baten eredua defendatzen dugu, gardena,

arina eta eraginkorra, eta Euskadiko

Administrazioak partaidetza nabarmena

izango du. EAJ-PNVren iritziz, kontu honetan

autogobernuan sakontzea, aldarrikapen

politiko legitimoa izateaz gain, eraginkortasunaren

premisa bat da. Egungo

konplexutasun instituzionala gainditzea

eta Justizia Administrazioaren antolakuntzan

disfuntzioak konpontzea defendatzen

dugu. Justiziaren administrazioaren

giza baliabideen eta materialen

kudeaketa hobetzea dugu xede, zerbitzu

publiko berritzailea eta kalitatekoa lortzeko,

sistema demokratiko ororen funtsezko

gakoa baita.

Justizia administrazio propioa eta elebiduna.

Estatuko Botere Judiziala izateari

kalterik egin gabe, Justizia Administrazioaren

kudeaketa aurreratua ezin

izango da erdietsi funtzionarioen kidego

propioa eta izaera bereko Justizia

Administrazioaren Letraduak izan gabe.

EAJ-PNVren iritziz, premisa hori funtsezkoa

da bulego judiziala gobernatu

ahal izateko eta kudeaketa eraginkorrerako

eta euskal herritarren eskubidearen

bermea gauzatzeko, hau da, Justizia

Administrazioarekin harremanetan

hizkuntza aukeratu ahal izatea.

Justizia tutoretza eraginkorra. Justizia

Administrazioa pertsonen mailan kokatuz

eraiki nahi dugu etorkizuna. Justizia

tutoretza eraginkorra bermatze xedez,

herritarren eskura jartzea eta beren eskubideak

erabili ahal izateko berdintasuna

oztopatzen duten oztopo guztiak

ezabatzeko konpromisoa hartuko dugu

EAJ-PNVn. Batez ere, desabantaila gehien

dituzten kolektiborik ahulenak, baliabiderik

gabeko lagunak, adin-txikikoak

eta delituen biktimak, genero indarkeria

jasan dutenak bereziki.

Justizia konpontzailea eta berritzailea.

Kontrakoaren justizia eredua gatazka juridikoen

konponbiderako sistema alternatibo

eta eraginkorrekin aldatu beharra

dago, parteen partaidetza erraztuz, bada,

gizarte bake sendoagoa eta iraunkorragoa

lortu ahal izatea, horren ondorioz, zigor

kontuetan justizia konpontzailearen

teknikak gehiago erabiltzea ondorioztatu

beharko luke, delituaren biktimen

beharrizanei beharrezko lehentasuna

emanaz.

Justizia Administrazio digitala: Justizia

txosten elektronikoa. EAJ-PNVren iritzian,

gizarte aurreratu batean, Justiziaren

zerbitzu publikoren funtzionamendu

egokiak teknologia berrien, komunikaziokoen,

elektronikoen, informatikoen,

eta telematikoen erabilpenean etengabeko

gaurkotzea eskatzen dio Justizia

Administrazioari, eta halaber, profesionalekin

eta herritarrekin dituen harremanetan,

berme prozesalak kaltetu gabe

betiere.

EAJ-PNVtik

justizia

eskuragarri bat

proposatzen

dugu, pertsona

eta kolektiborik

ahulenak ardatz

211

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!