07.09.2016 Views

2016-2020 PROGRAMA

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

I+G+b ETA “RIS 3 EUSKADI” ESPEZIALIZAZIO

ADIMENTSUAREN ESTRATEGIAREN ALDEKO APUSTUA

PRINTZIPIO INSPIRATZAILEAK

Lehiakortasuna eta berrikuntza. Ikerketa,

garapen teknologikoa eta berrikuntza

gure eredu ekonomikoa aldatzeko

eta euskal ehun industrial guztiaren

lehiakortasuna handitzeko tresnak dira.

Berrikuntzan oinarritutako enpresa lehiakortasuna

aberastasuna handitzeko

eta kalitatezko enplegua sortzeko bermerik

onena da. Sortzen den aberastasuna

zenbat eta handiagoa izan, orduan

eta gaitasun handiagoa izango dugu

politika sozialetan banatzeko. Horrela,

berrikuntza eta politika soziala errotik

elkartuta daude. EAJk I+G+b estrategia

sendo indartzearen aldeko apustua egiten

du, politika sozial iraunkor bati eusteko

funtsezko ardatzetariko bat delako.

Talentuaren sustapena. Berrikuntza

pertsonengan oinarrituta dago. Pertsonen,

ikertzaileen talentua sustatu,

erakarri eta kudeatzeko gaitasuna giltzarri

nagusia da ezagutza sortzeko eta

ezagutza hori balio erantsi handiagoko

produktu eta zerbitzu bihurtzeko.

EAJren iritziz, talentuaren geureganatze,

sustapen eta mugigarritasun estrategia

bat garatzea funtsezko zehar-ardatzetako

bat da I+G+b politika eraginkor

eta gure Herrian sustraitu bat garatzeko.

Emaitzetara orientatzea. Azken hogeita

hamar urteotan Euskadin denboran

mantendu den apustua egin da ikerketaren

eta berrikuntzaren alde. Estrategia

horren emaitza izan da euskal zientzia,

teknologia eta berrikuntza sistema, eta

horrek Europar Batasunean berrikuntza

handieneko eskualdeen taldean kokatu

du Euskadi. Esfortzu handia egin dugu

herrialde txikia eta baliabide mugatukoa

izateko. Gure erronka handia emaitzetara

orientatzea eta eragina neurtzea

da. Joan den legealdian, filosofia honen

oinarriak jarri ditugu eta, inbestituriko

baliabideak, lortutako emaitzen eta

sortutako eraginaren arabera etengabe

ebaluatzea da gure konpromisoa. Gure

lehiakortasuna eta gizarte orok egin behar

duen hobekuntza prozesu etengabea

eraikitzen jarraitzeko zutabeetako bat da

I+G inbestimenduaren emaitzak eta eragina

neurtzea EAJrentzat.

Espezializazio adimentsua. ZTIP 2020

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren

ildotik, joan den legealdian adostu

eta onartu baitzen, eta Europaren estrategiarekin

bat etorrita, espezializazio

adimentsuaren aldeko apustu irmoa

egiten dugu. Euskadik gaitasun zientifiko

eta teknologiko handiagoak dituen eta

enpresa potentzialtasunak dituen sektore

eta jarduera estrategikoetan zentratu

behar dira gure ahaleginak. EAJk RIS 3

espezializazio adimentsuan sakonduko

du hiru lehentasun estrategiko indartuaz:

fabrikazio aurreratua, energia eta

osasuna. Halaber “lau aukera lurraldeak”

deritzenak garatuko ditugu: elikadura,

ekosistemak, hiri habitata eta kultura

eta sormen industriak. Hauek dira euskal

espezializazio adimentsuaren estrategia

eraikitzen jarraitzeko erabiliko ditugun

oinarriak.

Lankidetza publiko-pribatua. EAJn kontziente

gara zenbateko garrantzia duen

enpresen inbestimenduak euskal ikerketa

eta berrikuntza sistemaren garapenean

eta bultzadan. Euskal enpresak

dira, bereziki sektore bakoitzean aitzindariak

direnak, ETE hornitzaileen elementu

eragilearen lana egiten dutenak.

Enpresak I+G+b katearen garapenari

tira egiten dion eskari teknologikoa direnez,

EAJn konpromisoa hartzen dugu

ehun industrialarekin eta korporazio

teknologikoekin lan estu egiteko, lankidetza

publiko-pribatuaren estrategiatik

abiatuta. Helburua administrazio publikoaren

eta ekimen pribatuaren esfortzuak

eranstea da, Euskadi berrikuntzaren

eta RIS 3 estrategiaren erreferentzia

izan dadin Europan.

Sistema integratua eta koordinatua.

Euskal I+G+b sistemaren arrakasta

elkarrekin lan egitea da, denon ahaleginak

koordinatzea eta elkarlanean

aritzea: zientzialarien eta unibertsitateko

azpisistema, teknologiarena eta

enpresa berrikuntzaren azpisistema

elkarrekin jardun behar dira. Oinarrizko

ikerketak, ikerketa aplikatuak eta garapen

teknologikoak osatzen duten kateak

gogor lotuta egon behar du, pitzadurarik

gabe, euskal I+G+b sistema bakar batean.

EAJk uste du ezinbestean sustatu

behar dela harreman hori halako dinamika

sortzen duten Pilotutza Taldeen

eta Lankidetzazko Proiektu Bultzagileen

bitartez.

Berrikuntzan

oinarritutako

enpresa

lehiakortasuna

aberastasuna

handitzeko eta

kalitatezko

enplegua sortzeko

bermerik onena da

33

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!