Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
GARRAIO ETA MUGIKORTASUN IRAUNKORRA

12.7 KONPROMISOA

BERRIKUNTZA BULTZATZEA GARRAIOAN

12.7.1 Ekinbidea

Berrikuntza berriak

diseinatzea eta aplikatzea,

garraio eraginkorragoa

eta iraunkorragoa

ahalbidetzen dutenak eta

eragiketa-kostuak murrizten

dituztenak

Zirkulazioa kudeatzeko oraingo sistema (Euroloop) Europar Batasunak ezarritako estandar berrira migratzea: ERTMS.

Sinergiak baliatzea ahalbidetzen duen teknologia eta kudeaketa sistema bat sustatzea, oraingo mugikortasun elektrikoko

sistemen informazio-bideei, komunikazioei eta energiaren erabilerari dagokienez.

Ordaintzeko eta bidaiariari informazioa emateko bide berriak. Ordaintzeko eta informazioa emateko bide berriak

aztertzea eta gehitzea, garraio publikorako sarbidea hobetzeko, baita txartelen sistema kudeatzeko kostuak

murrizteko ere.

12.8 KONPROMISOA

BIDE LABURREKO GARRAIOKO SISTEMAK HIRIKO GARRAIOAREKIN KOORDINATZEA ETA INTEGRATZEA

12.8.1 Ekinbidea

Bizikleta elektrikoen euskal

sistema baten garapena

babestea

12.8.2 Ekinbidea

Mugikortasun bertikalaren

hobekuntza babestea

12.8.3 Ekinbidea

Garraio sistemen

koordinazioa sustatzea

12.8.4 Ekinbidea

Mugikortasun elektrikoko

plan integrala

Udalerriekin bizikleta elektrikoaren garapen koordinatua babestea.

Udalerriekin mugikortasun bertikalaren garapen koordinatua babestea, igogailuen, eskailera mekanikoen eta

funikularraren ezarpenean, trenbideko eta lurreko garraioko sistemekiko koordinazioa indartuz, sistemei irisgarritasun

unibertsala hornituz.

Euskadiko Garraio Agintaritzatik garraio sistema publiko osoaren koordinazioa eta plangintza integratua sustatzea.

Gobernuko industria, teknologia, garraio eta ingurumen arloekin, foru aldundien eta udalen lankidetzarekin eta

sektoreko enpresa pribatuen laguntzarekin, lankidetza publiko pribatuko programa bat sustatuko da, ibilgailu elektrikoa

garatzeko, sustatzeko eta erabiltzeko. Programa horrek, besteak beste, jarduketa hauek hartuko ditu barne:

- Hiriko autobusak pixkanaka trakzio elektrikoko garraio publikoko ibilgailuekin ordeztea.

- Car-sharing elektrikoa sustatzea merkataritza-guneetara iristeko.

- Ibilgailu elektrikoak birkargatzeko puntuen sarea garatzea.

- Autobus elektrikoarekin eta etorkizuneko bateriekin lotutako Europako garapen eta ikerkuntza proiektuetan parte

hartzea.

- Ibilgailu elektrikoaren erabilera sustatzea.

96