You also want an ePaper? Increase the reach of your titles
YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.
ADMINISTRAZIO IREKIA, GARDENA ETA ERAGINKORRA

11.1 KONPROMISOA

BILAKAERA BERRITZAILEAGOA ETA GIZARTEAREN ZERBITZURA DAGOEN ADMINISTRAZIO BATERANTZ

11.1.1 Ekinbidea

Berrikuntza publikoa

administrazio berriaren

egituraketa ardatz gisa

11.1.2 Ekinbidea

Administrazio elektronikoa

herritarren zerbitzura

jartzea

2017-2020 Berrikuntza Publikoko Plan bat egitea, administrazioa berritzeko estrategiaren arkitektura elementu

giltzarriak ezartzen dituena.

Berrikuntza publikoko laborategi bat sortzea, herritarren eta profesionalen parte-hartzearekin, gizarte berrikuntza

sustatuz, herritarren beharrei modu eraginkorragoan erantzuteko eremu gisa.

Teknologiaren erabilera sustatzea, administrazio publikoaren arrazionalizazio eta eraginkortasunerako, informazio

sistemak finkatuz. Hori guztia, gehieneko eraginkortasun, praktikotasun, erabilgarritasun, estandarizazio eta eskalagarritasunean

oinarrituz.

Datu irekien “open data” plan operatiboa garatzea, datuak irekitzeko eta berriz erabiltzeko politika baten esparruan.

Aurrera egitea teknologien bateratzean, irtenbiderik aurreratuenak aukeratuz, “hodeia” barne. Horiek zuzenean

eragiten diete zerbitzuen kalitateari eta kostuen murrizketari. Hala, Euskadiko IKTen enpresa sektorearen lankidetza

bilduko da, software irtenbideak zerbitzu gisa garatzeko.

Euskal estrategia bat sortzea BIG DATA deritzonaren arloan, bertan lankidetza publiko-pribatuko eremuak ezarriz, besteak

beste, merkataritzan, industrian, osasunean eta aisialdian produktu eta zerbitzu berriak garatu eta optimizatzeko.

Paperik gabeko administrazioa behin betiko amaitzea eta administrazioen arteko elkarreragingarritasuna (eta barnerako),

izapidetzeak egiteko plataforma eta sistema elektronikoak erabiltzera behartuz.

11.2 KONPROMISOA

HERRITARREN BEHARREI ETA ESKAEREI ERANTZUTERA BIDERATUTAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKO

BAT ERATZEA

11.2.1 Ekinbidea

Euskal autonomi erkidegoko

sektore publikoaren

egitura berrantolatzea eta

sinplifikatzea

11.2.2 Ekinbidea

Administrazioaren

zerbitzu horizontalak

arrazionalizatzea

11.2.3 Ekinbidea

Herritarrei ematen

zaizkien zerbitzuen

kalitatea hobetzea

Gastu publikoa arrazionalizatzea, oinarrizko zerbitzuak kalitate maila egokiarekin emateari utzi gabe.

Hasitako prozesuarekin jarraitzea, enpresa sektore publikoa sinplifikatzeko eta berriz antolatzeko, inplikatutako

eragile eta erakundeekin elkarlanean.

Sektore publikoaren antolakuntza eta funtzionamendu eredu berri bat sortzea eta ezartzea, egitura sinpleago eta

koordinatuago batekin.

Proposatutako antolakuntza eredu berriaren emaitzen jarraipena eta ebaluazioa egiteko prozesu bat ezartzea.

Kudeaketa prozesu horizontalak antolatu eta sinplifikatzea.

Zerbitzu horizontal bakoitzaren kudeaketa prozesuak estandarizatzea; hori kudeatzeko, tresna komunak erabiltzea

erraztea.

Zerbitzuak kudeatzeko beharrezkoak diren profil profesionalak identifikatzea eta eguneratzea, herritarren beharren

eta eskaeren arabera.

Gehitutako edo gehitu beharreko baliabide teknologikoak identifikatzea eta eguneratzea.

Errekeritutako ezagutzak identifikatzea eta eguneratzea, administrazioko langileen prestakuntza beharrak

antzemanez.

Antolakuntza egituraren dimentsionamendua kalkulatzea, kudeaketa prozesu eta bolumenen arabera.

Politika publikoen ebaluazioa sustatzea, eraginkortasuna, eragina eta gastu publikoa hobetzeko.

“Social media” deritzenen entzuketa aktiboa sartzea (sare sozialak, blogak, eta herritarren iritzia adierazteko beste

formatu elkarreragile batzuk) politika publikoak ebaluatzeko prozesuetan.

86