15.03.2021 Views

2011-2015

Relatos premiados 2011-2015

Relatos premiados 2011-2015

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

E U

2014

104

Hurrengo goizean, argia hasi orduko, ohetik jauzi egin eta leihora jo

nuen, jakin-minez. Sustrai, lur eta hosto artean, hantxe zen goiz hartako

bisitaria. Arretaz begiratuta, ez zen aurreko egunetakoekin alderatuta

hain desberdina. Zenbat barraskilo ibiliko ote zen inguru hartan eta,

batez ere, zenbatek nahiko zuketen nire begoniaren magalean esnatu?

Galdera horri erantzuteko buruari eragitea alferrik zela onartuta,

boligrafoz markatu nion maskor gaina, bat zenbakia idazteko. Eta

azpialdean, lehenengo begiratuan ikusten ez zela, puntutxo bat marraztu

nion. Birritan pentsatu gabe, kanpora jaurti nuen barraskiloa.

Arratsaldean, lagunei kontatu nien esperimentua: azken egunetan

gertatutakoa, bisitariena, bat zenbakiarena. Dena, puntutxoarena izan

ezik. Azken batean, ezin nuen ahaztu kale mailan bizi nintzela, nire

leihora erraz iris zitekeela edonor alajaina. Denek tontokeriatzat hartu

zuten arren, ez nuen txantxa batek nire esperientzia baliogabetzerik

nahi.

Iratzargailuak jo aurretik leihoan nintzen hurrengo egunean.

Boligrafoa eskuan, bi zenbakia jarri eta esperimentuan aurrera egiteko

desiraz. Bai, zuzen nenbilen, goiz hartan ere banuen bisitaririk, baina ez

nuen zenbakirik jarri behar izan: han nuen nire zain Bat Zenbakia. Sinetsi

ezinik, eskuan hartu nuen, hartu zintudan, azpiko puntutxoaren bila. Baita

aurkitu ere. Pozez eta zirraraz ohe ertzean jesarri nintzen. Kilikazko

deskarga batek nire hatzetatik behatzetara egin zuen bidaia, azkenik

irribarre bihurtzeko. Orduantxe sentitu nuen aurrenekoz poz zientifikoa.

Fruituak uste baino lehen biltzen dituenaren atseginez, ahalik eta urrutien

jaurti zintudan leihotik at.

Horrela, goizero errepikatzen zen ziklo batean murgildu nintzen. Gero

eta urrunago bidaltzen zintudan eta, egun bat ala biren buruan, atsegin

handiagoz jasotzen zintudan helmugan. Zu eskuan hartu eta oinez

urrutiratzen hasi nintzen, metro batzuk gehiago aldiko. Denbora kontua

besterik ez zela ulertu nuen: isil, lasai eta motel, hainbeste maite zenuen

txokora iritsiko zinen. Txundituta nindukazun.

Egun haietako batean, aitarekin berriketan, nire behaketak aipatu

nizkion. Txikitatik miresten nuen aitak naturarekiko zuen sentsibilitate

berezia eta barnean jaio berri nuen miresmena eta irrika askok ez bezala

ulertuko zituela ziur nintzen. Ezin kuriosoagoa iruditu zitzaion, eta

miresmen bera buruan, telefonoa eskegi genuen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!