15.03.2021 Views

2011-2015

Relatos premiados 2011-2015

Relatos premiados 2011-2015

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Libre

Nadia Ochoa de Eguileor

Helduak

E U

2015

Urteak.

Urteak eman ditut hau bilatzen. Zeure buruari galdetuko diozu

zergatik. Ez zenuke ulertuko. Ez dut zure inteligentzia gutxietsi nahi, baina

aulki honetan eserita egotearen arrazoiak zailegiak dira gutun batean

azaltzeko.

Hilak.

Hilak laster igarotzen dira laborategian, nire lana guztiz maite dut eta.

Hori izan zen hasteko adorea eman zidana eta jarraitzera behartu

nauena. Une nekezak izan ditut, erantzuna lortzea ezinezkoa zirudien

uneak. Baina, behin hasita, ez neukan atzera egiterik. Irtenbidea behar

nuen aske izateko.

Asteak.

Azken asteak gogorrenak izan dira. Hura lortzeko gertu nengoen,

sentitzen nuen. Nire taupadak azkarrago zihoazen entsegu berri

bakoitzeko. Ezin nuen lorik egin, azkenik erantzuna lortzeko itxaropenez.

Baina eguzkia ateratzen zen egunero eta konponbidea ez nuen aurkitzen.

Egunak.

Duela hogei egun lortu nuen. Hogei goizez galdetu diot neure buruari

ea honekin bukatzeko unea iritsi al den. Eta goiz guztietan beldurrak

hartu nau. Eta neure buruari esan diot: bihar.

Gaur.

Gaur ez dut indarrik bihar arte itxaroteko. Gaur izan behar da eguna.

Nire eguna. Ikara sentitzen dudala aitortu behar dizut, zorabiatuta nago eta

eskuak izerditan dauzkat. Negargura dut, baina ausarta ere banaiz. Denbora

gutxi daukat dagoeneko. Nire momentu kutunenak birpasatuko ditut isilean.

97

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!