10.11.2014 Views

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

8

Euskal baserri tradizionala.

1. EUSKAL HERRIKO

GEOGRAFIA

Euskal Herria 43º-ko paraleloan dago, Pirinioen mendebaldeko

muturrean eta Bizkaiko Golkoak (Kantauri Itsasoak). Euskaldunak

hortxe bizi izan dira mendeak eta mendeak komunitate gisa,

zeren, dirudienez, euskaldunak eta laponiarrak Goi Paleolitoaz

geroztik bizirik iraun baitute edo, gutxienez, Neolitoaren

amaierako eta Brontze Aroko hasierako hiru tipo europarrak, hau

da: iparraldekoa, mediterraniarra eta alpinoa, baino lehenagokoak

dira. Euren hizkuntza, euskara, Europako hizkuntzarik zaharrena,

agian, mantentzen ahalegindu dira. 20.664 km2-ko azalera du,

eta bertan hiru milioi inguru biztanle daude. Beraz, bere identitate,

historia eta kultura bereziak dituen antzinako herri txikia da.

Euskal Herriko klima epela da. Ez dago muturreko tenperaturarik,

baina nahikoa euritsua da (urtean 2.000 mm. zona hezeetan

eta 500 mm. Ebro ibaiaren erriberan). Dena den, hiru klima

mota daude: subalpetarra Pirinioetan, atlantikoa edo heze epela

kostaldean, eta mediterranear kontinentala (beroa udan, hotza

neguan eta prezipitazio-kopuru txikiarekin) Arabako hegoaldean

eta Nafarroako erdialde eta hegoaldean.

Bi isurialde daude, ondo bereiztuak: kantabriarra eta mediterraneoa.

Isurialde kantabriarrean (iparraldekoan) biztanle

eta industria gehienak daude, eta Ebro ibaiak mugatzen duen

isurialde mediterranearrea nekazaritza da nagusi eta herri

txikiagoak daude.

Euskal Herriko Iparraldeak (Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa

Beherea) lurraldearen % 15a hartzen du. Hegoaldeak (Euskadi eta

Nafarroa) % 85a hartzen du.

Frantziako Euskal Herriak ez du berariazko administraziorik.

Frantziako Iraultzaren ostean, Biarnoko eskualdeekin batera, Behe

Pirinioetako Departamentuan sartu zen. Gaur egun, Iparraldeko

gehiengo sozial eta politikoak berariazko Departamentua aldarrikatzen

du Frantzian, Euskal Herriko Departamentua, alegia.

Baskoniako biztanleen % 72 Euskadin bizi da, % 19 Nafarroan eta

% 9 Iparraldean. XIX. mendearen amaieran, industrializazioarekin,

inmigrante asko etorri ziren Bizkaira eta Gipuzkoara, Gaztela,

Nafarroa, Errioxa eta Extremaduratik. XX. mendearen 50-70eko

hamarkadetan, beste inmigrante kopuru handia etorri zen

Arabara eta Nafarroara. Azken urteetan, hazkuntza demografikoa

eskasa izan da. XXI mendearen hasierako inmigrazioak bultzada

berria eman du.

Bizkaia

Biztanleak: 1.122.637

Azalera: 2.217 km 2

Biz./den.: 506,4 bizt/km 2

Biztanleak: 673.563

Azalera: 1.980 km 2

Biz./den.:340,2 bizt/km 2

Gipuzkoa

Araba

Biztanleak: 286.397

Azalera: 3.037 km 2

Biztanle-dentsitatea:

94,3 bizt/km 2

EAE

Biztanleak: 2.082.597

Azalera: 7.234 km 2

Bi./den.: 287.9 bizt/km 2

Iturria: EUSTAT,

Biztaleen eta

Etxebizitzen errodia,

2001ean

Hiria eta baserria bitartean,

Euskadin udalerri ertain ugari

daude.

Oñatiko Unibertsitatea (Gipuzkoa).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!