10.11.2014 Views

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

7. ARTEAK

Arteak arlo klasikoen araberako multzoetan sailkatuko ditugu:

ikusmen-arteak, literatura eta arte eszenikoak eta musikaarteak.

Dena den, artisautza –artearen eta herri-kulturaren

elkargune gisa– eta kultura multimedia eta digital berria ere

sailkapenean sartuko ditugu. Zenbait arte (dekorazio-arteak,

diseinua, argazkigintza, grafismoa, komikia, irudi eta soinu

elektronikoak...) ez ditugu ukituko lan honetan.

7.1. Ikusmen-arteak

Arte-kreazioa, euskal pinturari eta eskulturari dagokienez,

berandu hasi bazen ere –arkitektura baino askoz beranduago–,

euskal ikusmen-arteek bereziki gailendu dira eta prestigio handia

lortu dute nazioartean.

Ikusmen-artean aritzen diren artisten belaunaldi berria suspertzeko

eta sustatzeko garrantzitsuak izan dira “Gure Artea” sariak. Sari horiek

Eusko Jaurlaritzak sortu zituen 1981ean; harrez geroztik, hasieran

urtero ematen ziren eta orain bi urtetik behin ematen dira.

7.1.1. Eskultura

Errenazimentuan, badira eskultore, erretaulagile eta hargin aitzindariak,

baina garrantzitsuena Juan Anchieta, Migel Anjelen jarraitzailea, izan

zen. Barrokoan, besteak beste, aipagarrienak Luis Salvador de Carmona,

Sierra anaiak eta Juan Pascual de Mena izan ziren.

Dena den, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran,

zenbait pertsonaia ospetsu azaleratu ziren: Francisco Durrio

(1868-1940), Gauguin-en adiskide izan zen eta inspirazio

modernista eta sinbolista argia zuten piezak egin zituen;

adibidez, Arriagaren monumentua (Bilboko Arte Ederretako

Museoaren alboan dago). Nemesio Mogrobejok (1875-1910)

modernismoaren eta Rodinen eragin handiak zituen.

Baina, 1950eko hamarkadara arte ez zen nazioartean garrantzia

izan zuen kreazio-mugimendua sortu. Gaur egun, munduko

eskultura ezin da ulertu bi euskal eskultorerik gabe.

Jorge Oteitza (Orio, 1908-Donostia, 2003). Eragin handia

izan zuten XX. mendearen bigarren zatiko euskal arteabangoardietan,

eta ospe handia lortu zuen esperimentazioarekin

eta arte garaikideak gizartean izan behar duen eginkizun

eraldatzailearekin konprometitutako artista gisa, bai artelanen

bidez, bai idatzi teorikoen bidez.

Garai berean São Paulo-ko IV. Bienaleko Nazioarteko Sari

Nagusia lortu ondoren (1957) eta Arantzazuko Andre Mariaren

elizako 14 apostoluak egin ostean, geometrika arrazionalean

oinarritutako espresionismoa eta figurazioa uztea erabaki zuen,

eta abstrakzioaren bidea hartu zuen. Hurrengo hamarkadan,

eskultura uztea erabaki zuen. Hirurogeiko hamarkadan,

modernitatea eta euskal herri-inkontzientea uztartzen saiatu

zen. Euskal kulturarekin hartu zuen konpromisoa bete nahian,

kultura defendatzeko mugimendu eta ekintzen aitzindari izan

zen. Testuinguru horretan, Euskal Eskolako taldeak sortu ziren.

Talde horiek artea ezagutarazteko erakusketak antolatu zituzten,

eta erakusketok Francoren erregimenaren aurkako aldarrikatze

politikoak eta kritikoak egiteko plataforma gisa erabili zituzten.

Oteitzaren produkzioan, monolito monumentalak (Preso politiko

ezezagunaren omenezko monumentua), kaxa edo eraikuntza

geometriko hutsak (kutxa hutsa) eta kleraz eta burdinaz egindako

pieza txikiez osatutako proiektu eta artelanen bilduma daude.

Eduardo Chillida (Donostia, 1924-2002). Izan den euskal

ikusmen-artistarik unibertsalena da, bere lanarengatik eta utzi duen

ondarearengatik. Chillidak alderdi materialaren eta espiritualaren

arteko oreka eraiki zuen. Materialei dagokienez, lurra, burdina,

altzairua, granitoa eta hormigoia erabili zituen, eta argia beste

elementu bat zen bere artelanetan. 1958an, erakusketa egin zuen

Venezian eta Eskulturako Nazioarteko Sari Nagusia lortu zuen. Bi

urte geroago, Kandinsky saria lortu zuen, eta 1964an Pariseko

Maeght Galerian egin zuen erakusketa. 1964an, Pariseko Uneskoren

eraikinaren aurrean, Haizearen Orrazia IV izeneko eskultura jarri

zuen; urtebete geroago, Hutsaren Inguruan V izeneko eskultura

Washington DC-ko World Bank-ean ikus zitekeen.

Chillidaren produkzioari dagokionez, zenbait alderdi nagusi aipatu

behar dira: espazioaren definizioa, agian, hasieran burutu zuen

arkitekto-prestakuntzaren ondoriozkoa, edo, seguruenik, Henry Moore

eskultorearenganako zuen mirespenak eragindakoa; primitibismoa,

Brancusi-rekin bat etorriz; eta, azkenik, artelan bakoitza dagokion

espazioarekin elkarrizketatzen den lekuan jartzea. 2000ko irailean,

Chillida-Leku izeneko haize ageriko museoa inauguratzea lortu zuen,

bere bizitza artistikoaren amaiera gisa.

Baina, garaikideengan eragin nabarmenena izan duten eskultoreak

Jorge Oteitza eta Eduardo Chillida izan badira ere, belaunaldi

horretan, badira nazioarteko prestigioa lortu duten beste artista

ospetsu batzuk ere; besteak beste: Nestor Basterretxea (1924), bere

forma ahaltsuekin; Ricardo Ugarte, honek burdina bera erabiltzen

du espresio gisa; Remigio Mendiburu eta naturaren zentzua;

Vicente Larrea eta bere eskultura organikoak edo zentrokideak;

Ramon Carrera, bere informalismoaren bidez; Agustin Ibarrola,

Emen taldeko kidea, bere hiri-materialekin edo natura gizatiartzeko

ekintzekin; edota gazteagoa den Andres Nagel hausle eta atipikoa.

47

Eraikuntza hutsa. Jorge Oteiza.

Donostia.

Chillida Leku,

Chillida Fundazioaren egoitza.

Hernani (Gipuzkoa).

Ibarrolaren egintza Omako basoan

(Bizkaia).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!