10.11.2014 Views

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

8.9. Herri-kultura

Herri-kulturaren erritoak eta ospakizunak etnografiaren ikerketaarloaren

parte dira.

8.9.1. Azokak, herri-kirolak eta jokoak

Azokak

Arestian, nekazaritza-, abeltzaintza- eta arrantza-azokak,

topalekuak ziren baserritarrentzat eta arrantzaleentzat, zeren

bertan salerosten baitzituzten merkantziak. Gaur egun, elikagai

bikainen eta artisautza anitzen erakusketak dira. Mota askotakoak

daude eta herri eta hiri guztietan egin ohi dira, batzuetan herriko

jaiak direla aprobetxatuz.

Hona hemen Euskadin egin ohi diren azoka

tradizionaletako batzuk: Ordiziako Azoka,

Idiazabalgo gaztaren gune nagusia da,

urteko asteazken guztietan egiten da, baina

ospetsuena iraileko Nekazaritza Azoka da,

zeren bertan egiten baita gazten lehiaketa

famatua; Gernikako Azoka urriko azken

astelehenean egin ohi da eta bertan, jaigiro

ikusgarrian, lurraldeko nekazaritzaproduktuen

maila neurtzen da; Santo

Tomas azoka, Donostian eta

Bilbon egin ohi da abenduan.

1462az geroztik, Baionan,

Eguen Santuan, pernilaren

jaia egiten da. Gernikan

eta Tolosan, astero, azoka

interesgarriak egin ohi dira.

Euskal kirolik ezagunena nazioartean

zesta-punta edo jai-alai da.

Kirolak eta jokoak

Jokoei dagokienez, garrantzitsuenak euskal pilotako modalitateei

dagozkienak dira (esku-pilota, zesta, errebotea, erremontea,

pala...). Zesta eta pala nazioartera zabaldu dira (AEB,

Latinoamerika, Filipinak...); 1879an hasi ziren traineruen eta

trainerillen estropadak; soka-tira (aurka aritzen diren bi taldek

sokaren bi muturretatik tiratzen dute) ohikoa da beste herrialde

batzuetan ere.

Edozein gizartetan ohikoak direnez aparte, indarrean eta

lehiaketan oinarritzen diren herri-kirolak egin ohi dira. Izan

ere, kirol horietako asko, kirol bihurtutako baserriko ohiko

lanetan egin ohi ziren erronkak dira. Lehiaketa-erronka

anitzak eta baietz-ezetz esanda egin ohi diren apustuak herrikulturaren

parte dira.

Herri-kirolak oso anitzak dira: aizkora-jokoa; sega-jokoa; harrijasotzea;

gizon-probak, idi-probak edo asto-probak; txingaeroatea;

palanka; ahari-topeka; artzain-txakurren lehiaketan,

normalean euskal artzain-txakurrek (1995ean, Euskal Artzain

Txakurra ofizialki onetsi zen, eta bi aldaera ditu: Gorbeiakoa

eta Iletsua) edo Pirinioko txakurrek parte hartzen dute

(aipagarrienak Oñatiko eta Uharte-Arakilekoa dira); artilemoztea;

Aratzuriko txerri-lasterketa; laia-lasterketak

(Gares, Artaxona) edo aitzur-jaurtiketa (Martzillako “la

rabiosa”).

Futbol-zaletasun handia dago. Talde profesional

garrantzitsuak daude (Athletic, Bilbon, Real Sociedad,

Donostian, Deportivo Alaves, Gasteizen eta Osasuna,

Iruñean). Athletic eta Añorga nesken taldeak Espainiako

txapeldun izan dira zenbait aldiz. Ziklismoak eta

pilotak ere zale ugari dituzte, eta hainbeste ez bada

ere, saskibaloiak (Gasteizko Baskonia taldea da

garrantzitsuena), eskubaloiak (Iruñeko San Antonio

eta Irungo Bidasoa taldeak Europako txapeldunak

izan dira) zale asko dituzte. Praktikari dagokionez,

mendigoizale asko dago eta ziklismoa eta maratoia

ere asko egin ohi dira.

Iparraldean, Miarritzeko Olympique

Errugbi-taldea lau aldiz izan da

Frantziako txapeldun, Top 16an.

Katalunian bezala, Euskadin ere selekzio nazionalak aldarrikatzen

dira, modalitate anitzeko nazioarteko txapelketetan parte hartu

ahal izateko.

77

Herri-kirolen jatorria itsasoan eta

base-rrian egiten ziren edo diren

jarduerak dira.

Trainerua eta aizkolariak.

Nazioarteko lehiaketetan parte hartze-ko

bertako selekzioak izatea, euskal gizartean

oso zabalduta dagoen aldarrikapena da.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!