10.11.2014 Views

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

80

Kakuetako arroila (Zuberoa).

Parke, ibilbide eta pasealeku interesgarriak

Parke naturalek, biosferaren erreserbek eta natura-erreserbek,

mendi-ibilbideak eta mendiak igotzeko aukera ematen dute.

Euskal Herrian mendigoizaletasun handia dago.

Euskal Herriko bitxi ekologiko nagusiak, besteak beste, honako

hauek dira: Gorbeiako (Bizkaia eta Araba), Balderejoko (Araba)

eta Urkiolako (Bizkaia) parkeak, Urdaibaiko Erreserba ikusgarria

(Gernikan du zentroa) eta Aiako Pagoeta parke botanikoa (Agorregi

burdinola barne). Horiez gain, honako parke hauek ere ez ditugu

ahaztu behar: Urbasa –Urederra ibaiaren sorburuarekin–, Izki,

Aralar, Bertiz, Entzia, Aizkorri eta Aiako Harriak, eta, batez

ere, Bardeetako Munduko Biosferaren Erreserba (Nafarroan).

Ilargikoaren antzeko paisaian tontor ikaragarriak ikus daitezke.

Bertan abiazio militarraren tiro-eremua dago.

Bertizeko Jaurerriko esparru

botanikoa. Baztan Ibarra (Nafarroa).

Orografia anitzean zehar mendi-ibilbide ugari egin ohi dira.

Aipatutako parkeez gain, Nafarroako iparraldeko haranak ere

izugarri ederrak dira.

Baztan, eskualde-buru den Elizondo herriarekin, Pirinio

atlantikoko haran ederra da. Ekialdeko haranak Zaraitzu eta

Erronkari dira. Zaraitzu ibaiak moldatutako haranean Arbaiun eta

Lunbier arroilak daude. Hirigunea Otsagi da. Otsagin, aterpeetan

sartzeko gogoa ematen duten hamazortzigarren mendeko

etxe ederrak daude. Erronkarin, Izaba, bertako kale bereziekin,

laiotzean zehar Idoia Santutegirainoko ibilbide ederra hasteko

edo Belaguako haraneraino hurbiltzeko gune egokia da.

Donibane Lohizune (Lapurdi).

Iparraldean ere, mendi-ibilbide ederrak daude. Iratiko Oihana

(pagoz eta izeiz beteriko 17.000 hektarea) Orhi menditik ikus

daiteke eta Aezkoa eta Zaraitzu haranak eta Iparraldeko haranak

hartzen ditu. Belaguan zehar, Europako paisaia karstikorik

ederrenetakoa zeharkatu ondoren (Larra), Auñamendi mendiak

eta inguruko mendiek Biarno, Zuberoa eta Nafarroa lotzen dituzte.

Zuberoan, Kakueta eta Holtzarte arroilak oso ederrak dira.

Kostaldean (Bizkaian, Gipuzkoan eta Lapurdin) ere ibilbide ugari

daude. Paisaia ederrak (Gaztelugatxeko San Joan, Mundaka,

Getariatik Zarautzeraino kostaldea, Hondarribiako Txingudiko

badia…) edota arrantzaleen herri ikusgarriak daude (Zierbena,

Santurtzi eta Algortako portuak, Plentzia, Ea, Bermeo, Mundaka,

Lekeitio, Ondarroa, Mutriku, Deba, Orio, Pasaia, Hondarribia eta,

Iparraldean, Ziburu, Donibane-Lohizune eta Miarritze).

Urdaibaiko Biosfera Erreserba

(Bizkaia).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!