10.11.2014 Views

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

84

Kadaguako korridoreko obrak

(Bizkaia).

Osakidetzaren osasun-zentroa.

Gizarte Zerbitzuei dagozkien baliabideak bilatzeko, web-orriko

honako atal hauek erabil daitezke: Gizarteratzea, Boluntarioak,

Pertsona nagusiak, Familia, Emakumea, Drogamenpekotasuna

eta Minusballiatuak. Halaber Garapenerako Lankidetzaren

Zuzendaritza ere badu.

9.1.7. Justizia, Lana eta Gizarte Segurantza

Sail honetako interneteko orrietan, Justizia Administrazioaren

funtzionamenduari buruzko informazio anitz lor daiteke.

Erregistro Zibileko web-orrian zenbait izapide egin daitezke;

adibidez, ezkontza-, jaiotza- edo heriotza-agiriak eskatu. Giza

Eskubideen Zuzendaritza sail honen mendekoa da.

Egilan Lana sustatzeko baliabidea da. Egilan langileen lanaz eta

prestakuntzaz arduratzen da Langai izeneko tresnaren bidez.

Langai zerbitzua, lana eskaintzen duten enpresentzat zein lan

bila dabiltzan langileentzat da.

Hobetuz, Etengabeko Lanbide Prestakuntzarako Euskal Fundazioa

Euskadin lanean ari diren pertsonen prestakuntzaz arduratzen da.

Osalan, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak

lana sustatzeko eta lan-prebentziorako zereginez arduratzen da:

segurtasuna, higienea, ingurumena eta osasuna.

9.1.8. Osasuna

Osakidetza da Euskal Osasun Zerbitzuaren izena. www.euskadi.net

orri orokorraren barruan dagoen Osakidetzaren web-orrian osasunzerbitzuen

antolaketari buruzko informazioa lor daiteke: ospitaleak,

lehen mailako arreta, hezkuntza, osasun-teknologia, farmakozaintza

eta osasun mentala... HIESA-ri, medikamentu generikoei eta

erreferentzia-prezioei buruzko informazioa ere lor daiteke.

9.1.9. Kultura

Kultura-kreazioaz, -produkzioaz eta –hedapenaz eta hizkuntzapolitikaz

arduratzen da. Hurrengo urteetarako kultura-politika,

2004an onartu zen Kulturaren Euskal Planaren araberakoa da.

EITB euskal irrati-telebista ere, sail honen barruan dago.

Kultura Sailaren web-orrian, Autonomia Erkidegoan egin ohi

diren kultura-jarduera guztiak aurki daitezke (antzerkia, dantza,

musika, erakusketak, zinema, literatura...). Halaber, laguntzei

eta berriei buruzko informazioa eta Euskadiko liburutegietako

liburu-funtsak kontsultatzeko zerbitzua daude.

Halaber, Gazteaukera atari tematikoak gazteentzako gai praktikoen

informazioa ematen du.

HABE, Helduan Alfabetatze eta Berreuskalduntzeko Erakundea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren mende dago eta

euskalduntzeko eta alfabetatzeko prozesuei buruzko zerbitzuak

eman ohi ditu. Euskara ikasteko eta inmigranteen hizkuntzetara

itzultzeko zerbitzuak ere eskaintzen ditu. Elebide Herri

Administrazioetako hizkuntza-eskubideez, normalizazioaz eta

euskara sustatzeaz arduratzen den zerbitzua da.

9.1.10. Ingurumena eta Lurraldearen Antolakuntza

Ingurumena eta Lurralde Antolakuntza Sailak lurraldearen

eta dagozkion baliabideen arrazoizko erabilera kudeatzeaz

arduratzen da, ingurumena babesteari dagozkion politikekin

bateratuz.

Sail honen web-orrian Euskadiko kartografiaren kudeaketarako eta

horri buruzko informazioa lortzeko baliabideak daude eta lurraldeplan

partzialei eta Cities Proiektuari buruzko informazioa jaso daiteke.

Cities Proiektuaren helburua sare global bikaina sortzea da.

Ingurumenari buruzko hezkuntza-programa ere badago, Aztertu

programa, alegia. Programa horren helburua ingurumena zaindu

beharraz ohartzea da. Umeentzako eta elkarteentzako programa

da, batez ere.

9.1.11. Garraioak eta Herri Lanak

Errepide, tren, aireportu, ur-saneamendu eta merkataritza- eta

kirol-portuen egituraketei dagozkien baliabideak eta proiektuak

ezagutzeko, Garraio eta Herri Lan Sailean arakatu behar da. Sail

honek Garraio Iraunkorraren Plan Zuzentzailea garatzen du.

9.1.12. Nekazaritza eta Arrantza

Nekazaritza eta Arrantza Sailean nekazaritzari eta arrantzari

dagozkion baliabideak kudeatzen dira. Sail honetan honako

gai hauek lantzen dira: nekazaritza eta abeltzaintza, arrantza,

nekazaritza-elikagaien politika, naturaren babesa, landagarapena,

nekazaritza-prestakuntza eta estatistikak.

Nekanet-ek lehen sektoreari dagokion informazio guztia biltzen

du, eta gai horri dagozkion eduki eta baliabideak eskuratzeko

bideak ematen ditu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!