10.11.2014 Views

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

86

Umeentzako baliabideei dagokienez, tutore bidez eskolaratzeko

eta egoitzetan edo familietan hartzeko programa osagarriak

daude, umeei ingurune egonkorra eta segurua emateko.

Minusbaliatuentzako baliabideak honako hauek dira: osasunlaguntza

eta zerbitzu farmazeutikoa, lekualdatzeagatiko eta

garraioetarako diru-laguntzak, egoitza-zerbitzuak (eguneko

arretarekin edo arretarik gabe) eta egoitza publikoetan aldi

baterako egonaldiak egiteko programak.

Emakumeen promozio eta integrazio sozial eta laborala ere

lurraldeetako zein udaletako administrazioen esku daude.

Berariazko laguntzak eskaini ohi dira: laguntza psikologikoa,

larrialdiak, aholkularitza juridikoa, familia bitartekaritza eta tratu

txarren biktimentzako emakumeei ostatu ematea. Gizarteeta

familia-portaeran arazoak dituzten gizonezkoentzako

tratamendu-programak ere badaude.

9.3.3. Ekonomia eta Nekazaritza

Administrazioak eskaintzen dituen baliabide ekonomiko eta

laboralak, lan egonkorra sortzeko programa zehatzen bidez

bideratzen dira, lurralde bakoitzeko garapen iraunkorra bilatzeko

asmoz.

Hona hemen zenbait adibide: Araban enpresei prestakuntza

emateko laguntzak eta ETE-en lehiakortasuna hobetzeko

programak daude. Bizkaian, ekimen berriak sustatzeko eta

lehiakortasuna hobetzeko programak daude. Bestalde, Gipuzkoan,

artiautza-sektorea sustatzeko programak eta laguntzak eta

Eekintzaileei eta mikroenpresei laguntzeko programa daude.

9.3.4. Ogasuna eta Garraioak

Euskal Finantza Kontseilu Nagusiak baliabide ekonomiko

erabilgarriak banatu ohi ditu. Esapiniako estatuko Gobernuari

dagokion kupua ordaindu ondoren, diputazioen eta Jaurlaritzaren

artean, lurralde bakoitzari dagokiona erabakitzen dute.

Garraioei dagokienez, probintzia barruko bidaiariei eman ohi

zaien laguntza da aipagarriena. Biztanle gehienak hiriburuetan

bizi direnez eta zenbait linea pribaturi ibilbide batzuk egitea

interesatzen ez zaienez, bide horiek lurraldeko administrazioen

diru-laguntzen bidez kudeatzen dira, batez ere Araban, zeren

udalerri txiki eta apartatu asko baitaude.

9.3.5. Lurraldeen beste zenbait baliabide

Udaletako zerbitzuetako bat hiritarren laguntzarako telefonoa da.

Udalerri bakoitzak dagokion telefono-zenbakia du, eta Irunen,

Gasteizen eta Bilbon funtzionatzen du. Zerbitzu horren bidez,

udalari buruzko informazioa jaso daiteke, kexak bidera daitezke...

Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Lurraldeetako aldizkariek,

erabakiak, deialdiak, diru-laguntzak eta dipitazioei eta udalei

buruzko gainerako informazioa dakartzate.

9.3.6. Udal baliabideak

Udal baliabideak garrantzitsuak eta anitzak dira, eta hiritarrei

laguntzeko lehen auzialdia dira. Hemen ezin dugu baliabideen

zerrenda egin, baina oinarrizko premia guztiez arduratzen direla

esan behar da.

Eusko Jaurlaritzako gelen

barrualdea Lakuan.

Gasteiz.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!