10.11.2014 Views

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Hiriburu eta hirietan bisitatzeko leku asko daude:

Erdi Aroko almendra forma duen Gasteizko hirigune historikoan,

Katedrala, Kordoi etxea (XV mendekoa), Portaloia, Anda dorrea

–denak XIII-XVI. mendeetakoak–, eta beste muturrean, XVIII.

mendearen amaierako multzoa: Arkillos arkupeak eta Justo

Olagibelek diseinatutako Matxete Plaza.

Bilbon, Itsasadarrean, Atxuritik Euskalduna Jauregirainoko

pasealeku berria dago. Calatravaren zubia eta Guggenheim Museoa

bertan daude, eta Bilbo berriaren sinboloa da; industrioasteko Bilbo

oinez, metroz edo tranbiaz egin daiteke, mundu globalizatuan.

Donostian, hiria ezagutzeko lekurik aipagarrienak honako hauek

dira: Kutxagunea, portuko pasealekua, Akiarioa, Urgull Mendia

eta Paseo Berria.

Iruñean, leku asko bisita daitezke denboran zeharreko

bidaia eginez: estilo guztietako jauregiak (Nafarroakoa,

Kondestablearena, Artzapezpikuarena...), Gazteluaren ingurua,

La Taconera, estilo frantseseko parkea eta Planetarioa.

Iparraldean, hiriburuek, hau da, Baionak, Donibane-Garazik eta

Maulek historia luzea eta edertasun berezia dituzte eta hango

herriak bereziki xarmantak dira: Ainhoa, Ezpeleta, Ustaritz,

Kanbo, Irulegi, Baigorri edota Atharratze.

Hegoaldeko lurraldeetako herrietan mota askotako pasealekuak

daude.

Goi Nafarroako iparraldean leku interesgarriak bisita daitezke:

Orbaitzetako eta Eugiko arma-fabrikak, Zangoza, Elizondo eta

Elbeteko jauregiak –Arizkunenea, Beramundea…–, Arraiozeko

Zubiria eta Jauregizar edota Donatariako Jauregiko edo Olkozeko

dorreak. Nafarroako erdialdean, Lizarra, Gares, Zirauki, Uxue

edota Tafallako hiriguneak eta Irunberriko XIII. mendeko gaztelua

eta eliza bikainak, Artaxoako uztarria eta Radako gotorleku

hesitua ikus daitezke, eta Erriberan, Tutera.

Araban, ikusgarriak dira: Biasteriko monumentu-multzoa,

Antoñanako hesien hondarrak, Erdi Aroko dorre eta gazteluen

sarea (Mendozako Gaztelua), dorretxeak, ermitak eta

harresiak. Proposamen bereziak dira, batzuk abangoardiako

arkitekturarekin, Añanako Gatzagako Bailara Gazia edota upategi

historikoak (Remelluri, Palacio, Marqués de Riscal, Ysios edo

Primicia) Bastidan, Eltziegon edo Goardian.

Bizkaian, lekurik aipagarrienak honako hauek dira: Elorrioko

edo Durangoko hirigune barrokoak, Gernikan, gerra ostean

berreraikitako aldeko monumentuak (Moore eta Chillidaren

artelanak daude elkarren ondoan), Juntetxea eta museoak daude.

Atentzioa deitzen du XX. mendeko Meaztegi ezker aldeko

meatze-herriko hirigintzaren eta “neovasco” edo ingeles

estiloko Neguriko, eskuin aldeko, burgesiaren jauregien artean

dagoen kontrastea. Enkartazioetan, Abellanedako monumentumultzoak

Erdi Aroko ukitua mantentzen du, eta Portugaleteko eta

Areetako itsas pasealekuek, ordea, lehenbiziko industrializazioko

burgesiaren aisiarako lekuak gogorarazten dizkigute.

Gipuzkoan, Aiako Pagoeta parkeko Agorregiko burdinolen eta

erroten bidez, manufakturen garaietara itzuliko gara. Lenbur

Eskualdeko Museoan, Mirandaola Burdinolan (Legazpin), XVIII.

mendeko burdina lantzeko industria zehatz-mehatz irudikatzen

da; halaber, galdategia, errota eta meatzea ere badaude.

Aipagarriak dira Hondarribiako edo Segurako Erdi Aroko hirigune

historikoak eta Oñati eta Bergarako hirigune barrokoak.

81

Gasteizko almendra, Erdi Aroko

hiri-egitura.

Erriberri (Nafarroa).

Elantxobe (Bizkaia).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!