10.11.2014 Views

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

34

70 hamarkadako krisiaren ondorioz

hainbat enpresa eta lanpostu galdu ziren.

Altos Hornos de Vizcaya enpresako labe

garai baten hondarrak. Gaur ondare

babestua da. Sestao (Bizkaia)

5.2. Euskadiko ekonomia

Euskal ekonomia, lehen, nekazaritzan, abeltzaintzan, arrantzan,

artisautzan eta merkataritzan oinarritzen zen, baina, gaur egun,

industrian eta zerbitzuetan oinarritzen da.

XIX. mendearen azken herenean, Hegoaldean industrializazioa

garatu zen. Euskadin, ohiko industria-sektoreak, besteak beste,

honako hauek izan dira: siderurgia, transformatuak, ontzigintza,

ontzi-enpresak, ekipo-ondasunak, makina-erreminta, industria

kimikoa, paper-fabrikak, automobilgintzaren industria osagarria

eta kautxua. Sektoreon banaketa geografikoa, astiro-astiro,

orekatu egin da. Industrializazioa, XIX. mendean, Bilboko

ibaiaren ezker aldetik Bizkaia osora, eta, batez ere, Gipuzkoako

eskualdeetara hedatu zen. Araban eta Nafarroan aldaketa handia

XX. mendeko 50-60ko hamarkadetan izan zen.

Beraz, Euskadin, gehienbat Araban nekazaritza errentagarria

garatu da (mahastiak eta patatak batez ere).

Larratze-abeltzaintzaren ordez, baserriak ezarri dira, abeltzaintza

erabat desagertu ez bada ere. Arrantza-harrapaketen kopurua

txikiagotu eta mugatu egin zen jurisdikziopeko uren ondorioz

(220 mila) eta arrantza-baliabideak agortzeak eragina izan

du arrantzaren errentagarritasunean eta ontzi-kopuruak

murriztean.

70ko hamarkadaren amaierako krisiak eta irekitasun ekonomikoak

kalte handia eragin zuten euskal ekonomian, eta, ondorioz,

enpresa ugarik eta ia sektore osoek (siderurgia handiak,

metalgintzako eta ekipo-ondasunetako enpresek, ontzigintzak...)

itxi egin behar izan zuten.

Langabezia Europar Batasunekoaren bikoitza baino handiagoa

zen. Gaur egun ere, krisiaren ondorioak ikus daitezke zenbait

aldetan. Euskadik BPG-aren % 7,5a zuen 60ko hamarkadaren

amaieran, eta, 1990ean, puntu eta erdi baino gehiago jaitsi zen.

1993az geroztik krisia murrizten hasi zen eta ekonomia anitzago

bihurtu zen, kanpora zabaldu zen eta ez zen lehengoa bezain

espezializatua eta indartsua.

1975ean, BPG-a 8.030 milioi eurokoa zen, gehiena, biztanleria

aktiboaren % 50ari lana ematen zion industriatikoa.

Hogeita hamar urte geroago, biztanle-kopurua antzekoa izanik,

Espainiako biztanleen % 4,8, alegia, BPG-a, 2005ean, 57.548

milioi eurokoa zen prezio arruntetan, batez ere, zerbitzuen

sektorea, biztanleria aktiboaren % 60ari baino gehiagori lana

ematen diona, hazi delako, baina, baita industria-sektorea

mantendu egin delako ere.

Izan ere, Balio Erantsi Gordinari (BPGa ken produktuen gaineko

zergak) dagozkion 51.340,7 roetatik sektore industrialarena %

29,27 zen, zerbitzuena % 60,8, eraikuntzarena % 8,9 eta sektore

lehen sektorearena % 1. milioi eGaur egun, euskal ekonomiak

hamarren batzuk berreskuratu ditu, eta Espainiako BPG-aren %

6,4koa da. Batez besteko urteko inflazio-tasa, Espainian bezala,

% 3-4 ingurukoa da.

Lurraldeen arabera, Euskadiren BPG-arekiko ekarpena, ehunekotan,

honako hau izan zen: Bizkaiak: % 50,4, Gipuzkoak: % 32,6,

eta Arabak: % 16,7.

Biztanle okupatuak Euskadin, 1930ean eta 2006an, sektoreen

arabera.

1930 2006

Nekazaritza eta arrantza 25% 1%

Industria eta eraikuntza 42% 34%

Zerbitzuak 33% 64,6%

Iturria: González Portilla 1994 eta Eustat 2007

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!