10.11.2014 Views

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

66

Nafarroako Artxibategia. Iruñea.

Rafael Moneoren lana.

Artxibo eta Dokumentu Ondarearen

Zerbitzuaren web-gunea Irargin

(Dokumentu Ondarearen Zentroan).

8.3. Artxibategiak

Artxibategi-zerbitzuek honako oinarrizko hiru eginkizun hauek

dituzte: funtsak kontserbatzea, tratatzea eta hedatzea. Euskadin,

1990ean, eskumenak berrantolatzen dituen Euskal Kultura

Ondarearen Legea onartu zen. Hiru Diputazioek dagokien

Artxibategiaren eskumena dute, eta herrialdeko gainerako

Dokumentuen Ondarearen eskumena Kultura Sailari dagokio.

Hiru Probintzietako Artxibategi Historikoen eskumena Kultua

Ministerioarena da.

Badator zerbitzua 1998an inauguratu zen eta “Irargi” web-ean

dago instalatuta. Bergaran dagoen Artxibategi Zerbitzua eta

Dokumentu Ondarearen erakundea da. 1986az geroztik, Eusko

Jaurlaritzaren artxibategi-politikaz arduratzen da.Dozenaka

artxibategi publiko zein pribatuetako 300.000 erreferentzia baino

gehiago dauzkate, eta egiazko denboran kontsulta daitezke. Eliz

artxibategi historikoak ere eskuragarri daude.

Euskadiko Artxibategi Historiko Nazionala izango denaren

egoitza Bilboko Vesga eraikina izango da. Besteak beste,

Eusko jaurlaritzako funts guztiak, Bergarakoak eta Salamancan

atxikitako Gerra Zibileko artxiboak barne.

Poliki-poliki, udalerrietan artxibategi-zerbitzuak finkatzen

ari dira. Internet sarearen garapenak hedapen-esparru egokia

eskaini du.

Nafarroako Artxibategi Orokorra

Nafarroako Artxibategi Orokorra 1836an sortu zen, Nafarroako

Diputazioak deuseztatutako Konptu-Ganberaren artxibategiaren

jagotea bere gain hartu zuenean.

Bertara beste funts paralelo batzuk iristen joan dira, hots:

Erresumako Artxiboak, Antzinako Nafarroako Errege

Kontseiluaren prozesu judizialen aktak, Errege Auzitegiaren

eta Kleroaren sekzioak, Notario-protokoloak eta, oraintsuago,

Ogasun Saileko, Gobernu Zibileko eta Lurralde Auzitegiko

funtsak. Halaber, Nafarroako artxiboen errolda/gidak, Nafarroako

Gobernuaren, Kultura Ministerioaren eta Eusko Ikaskuntzaren

arteko hitzarmenaren bidez.

8.4. Zenbait hezkuntza- eta

zientzia-erakunde

2006-2007 ikasturtean, EAEko Unibertsitateaz kanpoko

hezkuntza-sisteman 1.051 ikastetxe zeuden eta ikastetxe

horietan 336.850 ikasle ari ziren ikasten (% 49 mutilak eta % 51

neskak), honelaxe banatuta: haur-hezkuntzan (84.057), lehen

hezkuntzan (103.609), hezkuntza berezian (408), Derrigorrezko

bigarren Hezkuntzan (DBH-n) (69.227), batxilergoan (30.659),

Maila Ertaineko Lanbide Heziketan (10.721), Gai Mailako LH-n

(15.644) eta zereginen ikaskuntzan (411). Ikasleen erdiak

baino ez zebiltzan ikastetxe publikoetan (% 52,2), eta ikastetxe

pribatuetan 161.031 ikasle ari ziren (ikastetxe pribatu gehienek

diru-laguntza publikoa jaso ohi dute).

Lurraldeen arabera, Bizkaian 174.659 ikasle ari ziren, Gipuzkoan

112.524 eta Araban 49.667 zebiltzan.

Horrez gain, bestelako ikaskuntza arautuak ere badaude:

hizkuntzak (28.823 ikasle ari dira), musika (1.590), arte eta

lanbideak (273) eta dantza (61).

Aldaketa demografikoek eskolaratutako populazioa gelditzea

eragin dute. 1997-1998 ikasturtean, 432.113 ikasle zeuden

(unibertsitatekoak barne), eta 2005-2006 ikasturtean, 437.900 ikasle

daude. Batez ere, haur-hezkuntzan eta lehen hezkuntza nabaritzen

da, eta ez da hainbeste nabaritzen unibertsitatean (90.623 izatetik

68.924 izatera pasatu da). Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen

zikloan eskolaratzea derrigorrezkoa denetik, ordea, ikasleen kopurua

handiagotu egin da, zeren 20.000 ikasle gehiago baitaude.

Euskal Herrian, bost unibertsitate daude. Horietako hiru Euskadiko

Autonomia Erkidegoan daude. Ikasleen % 54,4 emakumeak dira.

Euskadin, 56 zentro unibertsitario daude (fakultateak eta eskolak),

hainbat kanpusetan banatuta (Medikuntza, Zientziak, Arte

Ederrak, Zuzenbidea, Informazio Zientziak, Kimika, Informatika,

Ekonomia, Ingeniaritza Industriala...). 2004an Unibertsitatearen

Antolakuntzaren Legea onetsi zen.

Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) publikoa da. 2005ean,

34 zentro eta 107 sail zituen. 2005erako aurrekontua 313 milioi

eurokoa zen eta 39 milioiren baliabideak, kontratuak eta hitzarmenak

lortu zituzten. 4.147 irakasle eta ikertzaile zituen kontratatuta

eta horietako 2494 doktoreak ziren. Lehen eta bigarren zikloko

58 titulazio eta graduatu osteko edo doktoretzako 114 ikastaro

ematen zituen hiru lurraldeetan. 57.390 ikasle zeuden matrikulatuta

(Euskadiko ikasle guztien % 77), nazioarteko programetako Kanpus

Birtualeko 6.027ak barne. Ikasleen % 50ak euskaraz hitz egiten

zuen. Ikerketa-erakunderik garrantzitsuena da.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!