10.11.2014 Views

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

8.7.2. Personaia historikoak

Hemen euskal pertsonaia ospetsuak –batzuk unibertsalki

garrantzitsuak dira– aipatuko ditugu. Asko eredugarriak dira.

Beste batzuk, hain eredugarri ez badira ere, gure historiaren

parte dira. Zientzialari, politiko, intelektual, santu, asmatzaile,

espedizio-buru edo artistez gain, kontrako alderdiko herrikideak

ere badira, hots: inkisidoreak, faxistak, pertsonaia krudelak,

piratak edo beltz-tratulariak.

Iñigo Aritza edo Arista. Iruñeko monarkia fundatu zuen, Musa

ben Musa-ren anaia zen (VIII. mendea). Hainbat mendean boteregunea

Tuteran zuten Banu Quasi-tarren buruzagi musulman

nafarra izan zen.

Antso Nagusia (1004-1035). Euskal Herri osoan, Tolosan eta

Iberiar Penintsulako lurralde kristauaren parte gehienean erreinatu

zuen: Iruñea, Najera, Aragoi, Sobrarbe, Ribagortza, Gaztela eta

Leon. Antso Nagusiaren erregealdian, gerora Nafarroako Erresuma

izango zen Iruñeko erresuma sozialki, politikoki eta ekonomikoki

hedatu zen. Santiago Bidea antolatu zuen, arte erromanikoa

eta kultura klunitarra (monasterio beneditarretatik nazioartean

hedatu zen kristau-berrikuntza) ekarri zituen.

Yehudad ha-Levi (1070-1141). Judua zen, Tuterakoa. Erdia Aroko

penintsulako poesia hebrearraren aitzindari izan zen. Oraintsu,

Sobre las alas del viento izeneko bere lana argitaratu da. Benjamin

Tuterakoa (1130-1175). Erdi Aroan, Italian, Grezian, Hurbileko

Ekialdean, Indian eta Asia Erdialdean zehar bidaiatu zuen. Bidaia

luze horretan bizi izandako gertakizunak eta hausnarketak Libro

de Viajes izeneko liburuan kontatu zituen. Dokumentu hori bereziki

interesgarria da, garai hartako munduko zati handi bat ezagutzeko.

Pero Lopez de Aiala (Gasteiz, 1332- Kalagorri, 1407). Literatoa,

saiogilea, kronista, militarra, politikoa eta diplomatikoa. Bizitza

gorabeheratsua izan zuen eta frankoen eta gaztelarren arteko

1381eko ituna sustatu zuen. Enrike III. erregeak Gaztelako

Kantziler Gorena izendatu zuen.

Ignazio Loiolakoa. Azpeitian jaio zen 1491n. Noblea zen eta Nafarroako

erregeordearen zerbitzura jardun zuen militar gisa eta Gaztela Koroaren

aldekoa zen. Iruñeko setioan jasotako zaurien ondorioz erretiratu

ostean, Ejercicios Espirituales idatzi zuen. Kontrarreformaren buru

izan zen Jesusen Konpainia (jesuitena) fundatu zuen. Konpainia oso

garrantzitsua izan da eliza katolikoaren historian eta mundu erdiko

eliteen prestakuntzan. Gipuzkoako eta Bizkaiko patroia da.

Xabierko Frantzisko. Xabierko Gazteluan (Nafarroan) jaio zen,

1506an. Bere familia Nafarroako Erresumaren aldekoa zen, Ignazio

Loiolakoarekin batera Jesusen Konpainiaren fundazioan parte

hartu zuen. Ekialde Urrunera (Japoira, Goara, Malakara...) joan zen

predikatzera eta bertan hil zen. Nafarroako eta euskararen patroia da.

Joan Sebastian Elkano. Getarian jaio zen. Munduari itzulia eman zion

lehena izan zen 1522an, Magallanesek hasi zuen enpresa burutuz.

Joan Zumarraga (1476-1548). Frantziskotarra zen eta Indiarren

babesle titulua izan zuen, labore berriak eta inprenta eraman zituen

Latinoamerikara eta Mexikoko lehenbiziko apezpikua izan zen.

Joana Albretekoa (1528-1572). Nafarroako erregina izan zen

eta aitzindari politikoa izan zen. Gaztelak hegoaldeko Nafarroa

konkistatu zuenean, Iparraldean (Nafarroa Beherean) ezarri zuen

gortea. Joannes Leizarragari Testamentu Berria euskaratzea

agindu zion. Antonio Borboikoa kalbindarrarekin ezkondu zen

eta dinastia borboi higanotaren lehen erregea izan zen Enrike

Frantziako IV. eta Nafarroako III.aren (1553-1610) ama zen.

Espainiako Erresumaren zerbitzura jardun zuten konkistatzaileen

zerrenda luzea da: Juan de Garay (Urduña, 1528-Río de la Plata,

1583), Santa Fe hiria fundatu zuen eta Plata Ibaiko kapitain Jeneral

gisa, Buenos Airesen bigarren fundazioa burutu zuen; Miguel

Lopez de Legazpik (1510-1572) Filipinak Uharteak kolonizatu

zituen; Andres Urdanetak (1508-1568), Ozeania esploratu zuen

eta Ozeano barean zeharreko Amerikaranzko bidea aurkitu zuen.

Konkistatzailerik bereziena eta krudelena Lope de Aguirre, izan

zen (Oñati, 1515). Pizarrorekin batera ibili ondoren, El Dorado

mitikoa bilatzen jardun zuen –Pedro de Ursua nafarraren

agindupean–, Peruko eta Amazonaseko lurraldeetan zehar.

Espainiako Koroaren aurka matxinatu zen, seguruenik, zenbait

espedizio-kide hil ondoren, justiziari ihes egiteko.

Migel (1534-1588) eta Antonio (1577-1640) Okendo itsasgizonek,

hurrenez hurren, “Itsas Armada Garaiezinean” eta ontzi

holandarren aurka borrokatu zuten.

Joan Idiakez (1540-1614). Erregearen idazkari eta atzerriarazoetako

arduraduna izan zen, Felipe II.arekin.

Saint- Cyran edo Jean de Duvergier de Hauranne (Baiona 1581-

1647), teologo janseanista garrantzitsua izan zen.

Catalina Erauso (Donostia, 1592-Mexiko, 1650) pertsonaia

izugarria izan zen. Komentutik ihes egin eta, gizonezko mozorrotuta

bizi izan zen. Gizonezko gisa, hainbat izen erabili izan zituen eta

militar gisa aritu zen Amerikan zenbait urtean. Bere gorabeherak

jakin zirenean, Felipe IV.ak ohorezko arreta egin zion, eta erregeak,

militar-maila egiaztatu eta “moja alferiza” izena jarri zion.

Xabier María Munibe, Peñafloridako Kondea (1723-1785) eta

Azkoitiko Zalduntxoa zen. Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta

Bergarago Errege Mintegia fundatu zituen.

73

Antso Handiaren erregealdiko

txanpona.

Limosna-kutxa Loiolako

san Inazioren irudiarekin.

1543ko mapa. Munduaren inguruan egin

zen lehenbiziko bidaia irudikatzen du.

Magallanes portugaldarrak hasi zuen eta

Juan Sebastian Elkanok amaitu zuen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!