10.11.2014 Views

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Jose Antonio Aguirre Lekube (Bilbo, 1904-Paris, 1960). Euskadiko

lehen Lehendakaria izan zen. Euskal armada (Eusko Gudarostea)

sortzeko eta II. Errepublikaren alde borrokatzeko proposamenak egin

zituen Eusko Alderdi Jeltzalean. Nazionalistek, sozialistek, komunistek

eta errepublikanoek osatutako kontzentrazio-gobernua eratu zuen.

Hil arte Erbesteko Eusko jaurlaritzako Lehendakaria izan zen.

René Cassin (Baiona, 1887-1976). Nobel saria Portu zuen

1968an, 1948ko NBen Giza Eskubideen Deklarazioa idaztegatik.

Horiez gain, aipagarriak dira beste zenbait pertsonaia: Cristóbal

Balenciaga (1895-1972) eta Paco Rabanne jostunak edo XIX.

mendeko Luis Mazzantini toreroa.

René Cassin.

75

Pedro Arrupe (Bilbo, 1907-Erroma, 1991). Misiolaria izan

zen Japoian 27 urtean. 1945 Hiroshimako bonba atomikoaren

esperientzia bizi izan zuen. Jesusen Konpainiako Jenerala izan zen,

1965az geroztik, Vatikanoko II. Kontzilioaren garaian. Pobreen

elizaren eta Askapenaren Teologiaren tesien aldekoa zen.

Jesus Galindez (1915-1956). Unibertsitateko irakaslea, idazlea eta

politikari nazionalista izan zen. II. Mundu Gerraren ostean, FBI-rentzako

lan egin zuen. Trujillo diktadore dominikarraren aginduz hil zuten. Bere

bizitza dramatikoari buruzko saioak, nobelak eta pelikulak egin dira.

Ignacio Ellacuria (Portugalete, 1930-1989). Jesuita, teologoa

eta filosofoa zen, Askapenaren Teologiaren aitzindaria zen, Jon

Sobrinorekin batera. Militarrek hil zuten El Salvadorren.

XX. mendeko aitzindari politikoak honako hauek izan dira: Ramon

Rubial (1906-1999), PSOEko eta Autonomiaren aurreko Eusko

Kontseilu Nagusiko burua izan zen. Beste politiko sozialista

batzuk: Fernando Buesa –ETAk hil zuen atentatuan 2000.

urtean-, Txiki Benegas, Ramon Jauregui, Nicolas Redondo.

Gaur, idazkari nagusia Patxi Lopez da.

EAJkoei dagokienez, XX. mendeko bigarren zatian: Juan Ajuriaguerra

(1903-1978) eta Xabier Arzalluz. Gaurko aitzindariak, besteak

beste, Josu Jon Imaz eta Joseba Egibar dira. Alderdiaren

presidentea Iñigo Urkullu da. Eusko Alkartasuna (EA) Carlos

Garaikoetxeak fundatu zuen 1986an, EAJtik banandu ondoren.

ETAko aitzindari enblematikoak izan ziren: Xabi Etxebarrieta –liskar

batean hil zen Tolosan, 1968an-, Eduardo Moreno Bergareche,

“Pertur” -1976an erail zuten eta gaur egun ere argitzeke dago

auzia-, Jose Miguel Beñaran “Argala” –GALek erail zuen 1978aneta

Txomin Iturbe (1943-1987). Ezker abertzaleen aitzindariak

Rafa Diez Usabiaga eta Arnaldo Otegi eta Patxi Zabaleta dira.

Mario Onaindia (1948-2003) eta Juan Mari Bandres Euskadiko

Ezkerreko buruak izan ziren. Lehenengoa, gero, PSE-EEko

aitzindariak izan ziren.

Ramon Ormazabal (1910-1982). PCE-EPKko aitzindaria izan zen

eta Javier Madrazo Izquierda Unida-Ezker Batuako burua da.

Txus Viana. Desagertutako UCDko buru izan zen, eta Marcelino

Oreja eta Jaime Mayor Oreja UCDkoak eta euskal PPkoak izan dira.

Jesus Aizpun (1928-1999) eta Jaime Ignacio del Burgo UPNko buruak

izan dira. Miguel Sanz (UPN) Nafarroako Gobernuko Presidentea da.

Kirolean, honako hauek dira esanguratsuenak: ziklismoan,

Miguel Indurain (Frantziako Tourra bost aldiz irabazi zuen) eta

Joane Somarriba txapelduna; boxeoan, Paulino Uzkudun (1899-

1985) eta Jose Manuel Ibar “Urtain” (1943-1992) Europako

txapeldunak; mendigoizaleei dagokienez, Juanito Oiarzabal

(zortzi milako 14 mendi), Martín Zabaleta (Everestera igo zuen

lehen Hegoaldeko euskalduna), Felix eta Alberto Iñurrategi

anaiak (Felix hil zenean, 2000. urtean, zortzi mila metroko 12

mendi igota zeuzkaten), Edurne Pasaban (zortzi milakoak igo

zituen lehenbiziko emakumea), Josune Bereziartu edo Patxi

Usobiaga (munduko txapelduna 2006an eta 2007an); futbolean,

Telmo Zarraonaindia “Zarra” (Mungia, 1921-2006) eta Jose

Anjel Iribar; pilotan, Julian Retegi; maratoian, Martín Fiz eta

gimnasia olinpikoan, Almudena Cid.

XX. mendeko pertsonaia guztiak ez dira demokrazia garaian

bizi. Adibidez, Julio Ruiz de Alda lizarratarrak Atlantikoaren

Hegoaldea (10.000 kilometro) zeharkatu zuen Plus Ultra

hegazkinaren balentrian parte hartzegatik zen ospetsua, baina

Falange Española-ren fundatzaile ere izan zen, fusilatuta hil zen

1936an. Frankoren Erregimeneko beste pertsonaia esanguratsuak

honako hauek dira: José Luis Arrese falangista eta gero

politikari eraginkorrak izango ziren Bilboko Alkate falangistak

Jose Maria Areilza eta Jose Felix de Lequerica; Rafael García

Serranok Francisco Franco Sari Nazionala irabazi zuen 1943an,

La fiel infanteria lanarekin (gero pelikula egin zen). Erlijiotsuei

dagokienez, Justo Perez de Urbel “Valle de los Caídos-eko”

abade izan zen eta Zacarías de Vizcarra (Abadiño, 1879-1963)

“hispanitatearen” propagandista izan zen eta, besteak beste,

Vasconia españolísima izeneko lana idatzi zuen.

Eredugarri ez diren pertsonaiak ere badaude: piratak (Jean Lafitte,

Joachim Larreguy, Johanes Suhigaraychipy), beltz-tratulariak

(Jean Baptiste Ducasse, XVII. mendean–; Miguel Uriarte, XVIII.

mendean), esklabistak (Julian Zulueta) edo torturatzaileak

(Meliton Manzanas, ETAk hildakoa 1968an).

Euskal herritarren ondoko ospetsuak izan dira Francisco de

Vitoria (1484-1546), teologoa eta nazioarteko zuzenbidearen

aitzindaria; Simón Bolivar, Amerikako askatzailea eta bere kidea

zen Rafael Urdaneta, eta munduan euskaldunek duten prestigioan

zerikusi izan duten betse hainbeste. Baina ondoko batzuen lana

ez da harro egoteko modukoa. Adibidez, Juan María Bordaberry

Uruguayko diktadorea izan zen eta Augusto Pinochet Ugartek

Salvador Allenderen (Txilera XVII. Mendean joandako euskaldunen

ondokoa hau ere) gobernu legitimoa eraitsi zuen 1973an.

Ignacio Ellacuria jesuita.

Miguel Indurain Frantziako Tourreko

liderraren maillot horiarekin.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!