10.11.2014 Views

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Herri-musika garaikidea

Pasa den mendeko 60ko hamarkadako herri-musikaren eklosioaren

aitzindaria “Ez dok amairu” (Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Joxean

Artze, Lourdes Iriondo, J. A. Irigarai eta Xabier Lete). Herrikultura,

masa-kultura eta aldarrikapenak uztartu egin zituzten eta

tradiziozko musika folklorikoa baztertu egin zuten. Oskorri taldea

garai berekoa da. Aipatutako musikari horietako batzuek, gaur egun

ere, lanean dihardute.

Herri-musika, batez ere, euskaraz egin izan da. 70ko hamarkadako

kantautore (Imanol Larzabal samintasunez oroitua, Antton Valverde,

Urko, Gorka Knörr, Estitxu...), herri-musika (Urretxindorra,

Oskarbi, Pantxo eta Peio, Haizea...) eta folkaren eta rockaren (Niko

Etxart) ostean, 80ko eta 90eko hamarkadetan, rock erradikala etorri

zen (Hertzainak, Kortatu, Negu Gorriak, Su ta Gar...). Horiez gain,

mota guztietako musika (hard-rocka, jazza, reggae-a, hip-hop-a...)

jotzen duten beste hainbat eta hainbat talde sortu dira.

Talde mitikoak egon dira: Itoiz (Juan Karlos Perez) edo Errobi (Anje

Duhalde eta Mixel Ducau). Gaur egun, honako hauek bereiztu dira:

Kepa Junkera trikitilari berritzailea, Pier Paul Berzaitz zuberotarra,

zenbait musikari eta kantautore: Ruper Ordorika, Jabier Muguruza,

Gontzal Mendibil… Denek gizarte-eragin handia izan dute irudikapen

kolektiboan. Gaur, sentsibilitate berria duen belaunaldi berri batek

dihardu: Mikel Urdangarin, Txuma Murugarren, Rafa Rueda...

Oskorri.

59

Gaztelaniaz, zenbait taldek pisu handia izan dute Espainian eta

Latinoamerikan: Mocedades, Barrikada, Orquesta Mondragón

(Javier Gurruchaga), Duncan Dhu (Mikel Erentxun), edota La

Oreja de Van Gogh, Fito eta Alex Ubago.

Diskoaren industrian, Euskal Herri osoan pare bat dozena etxek

dihardute eta 200

bat titulu ekoizten

dituzte. Zineman

gertatzen ez den

bezala, bertako

musikaren

kontsumo-kuota

garrantzitsu

samarra da

euskal merkatuan

–merkatuaren % 3-5a

da, eta gehiena euskarazkoa–.

Lehentasunei dagokienez, SGAE-ren

2003ko txostenaren arabera, Espainiako batez

bestekoarenaren desberdinak dira eta, generoei

dagokienez, gauza bera gertatzen da –folk, new age,

heavy, latinoa–. CD-ak edo kasete-zintak erosteko eta

etxean entzuteko ohiturei dagokienez ere, Espainiako

batez bestekoaren gainetik daude.

Kortaturen diskoaren azala. Kortatu

euskal rock erradikaleko talde

garrantzitsuenetakoa da.

Kepa Junkera trikitilaria.

Herri-musikako eta pop-rock-eko diskografiasektoreentzako

laguntzak bideratzen hasi dura

(azokak, katalogoak, Euskadiko Soinuak izeneko

markarekin hautatutako CD-en urteroko edizioak).

Mikel Laboa, 2008an hil dena, euskal musika garaikidearen sinboloetako bat

izan da. Beste musikari batzuekin batera “Ez dok hamairu” taldea fundatu zuen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!