10.11.2014 Views

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskadin, bi unibertsitate pribatu daude. Deustuko Unibertsitatea

(jesuitena) da historikoena (1886) eta XX. mendean eliteak

prestatzeaz arduratu da. 9 fakultate, 16.000 ikasle eta 600

irakasle ditu. Aldaketa handiak izan dira azken hogeita hamar

urteetan. Mondragon Unibertsitatea (sistema kooperatiboaren

ekimena) berriena da eta, bereziki, teknikaren eta enpresaren

munduarekin lotuta dago.

Nafarroan, bi unibertsitate daude: Nafarroako Unibertsitate

Publikoa eta tradiziozko “Universidad de Navarra” pribatua

(Opus Dei-rena). Azken honek Fakultate bat du Donostian.

EHU, Leioako Campusa. (Bizkaia).

Iparraldean ez dago bertako unibertsitaterik –aldarrikapenetako

bat da–, beste unibertsitate batzuetako ingeniaritzako, zientzietako

eta zuzenbideko ordezkaritzak baino ez daude.

Dena den, lehenago egon izan ziren goi-mailako ikaskuntzak

ematen zituzten zentroak. Iratxeko Filosofia eta Teologiako

Unibertsitate beneditarra (XVI. mendearen amaieratik 1824ra)

eta Iruñeko Santiago Unibertsitatea, domingotarrena. Halaber,

Oñatiko Unibertsitatea, 1540an sortu zen “Sancti Spiritus

Universitas” izenarekin. Zuzenbide, Teologia eta Medikuntza

ikasketak ematen ziren bertan.

Euskalerriaren Adiskideen Elkartea (RSBAP), Peñafloridako Kondeak

bere etxean, gaur egun zaharberrituta dagoen Azkoitiko Insausti

jauregian egin ohi zituen tertulien ondorioz sortu zen. Egoera sozial

eta ekonomikoa aprobetxatuz, Europan zehar bidaiak egin zituzten

pertsonak ziren. Beste herrialdeetako industria- eta kultura-maila

ezagutzen zituzten eta atsekabetuta sentitzen ziren, XVII. mendean,

gogoko zuten Euskal Herrian zegoen panorama zela eta. Bergaran

sortu zen 1765ean. Garaiko erreformista nagusietako batzuk

elkartekideak ziren: Olavide, Arriquivar, Ibañez de la Rentería...

Elkartea, hasieratik, hezkuntza kulturalaz, zientifikoaz eta

moralaz arduratu zen, eta “Bergarako errege Mintegia” sortu

zuten (1776-1796). Horretarako, lehen mailako zenbait irakasle

europar (Proust, Chavaneau, Brisseau) eta Euskal Herrikoak

(Elhuyar, Erro, Mas, Samaniego, Santibáñez, Foronda) aritu ziren

eta Europa osoan ospetsuak izan ziren. Mintegian, lehenbiziko

aldiz platina urtu zuten, altzairuak landu zituzten, burdinoletako

teknikak hobetu zituzten, eta wolframioa isolatzea lortu zuten.

Gaur egun, zenbait argitalpen egiten ditu, besteak beste RSBAP

eta Egan aldizkariak. Egoitza Insausti Jauregian dago.

Sociedad Económica Tudelana de Amigos del País deritzona

(1773). San Adriango Markesak fundatu zuen eta antzeko eginkizuna

zuen Nafarroako hegoaldean (errepideak, ubideak...).

Eusko Ikaskuntza (EI). Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta

Nafarroako Diputazioen eskaerari erantzunez, 1918an sortutako

erakunde zientifikoa da. Elkartearen helburua euskal kulturaren

berpizkundea iraunkor bihurtzeaz, bateratzeaz eta zuzentzeaz

arduratzen den elkartea sustatzea eta elkarte horretan, euskal

kultura sustatzeaz interesatuta dauden guztiak onartzea.

Debekatuta egon zen frankismoan, 1936tik 1976ra. 1976an etapa

berria hasi zen. Ia hiru mila bazkide ditu. Ikerketarekin batera, beste

funtsezko jarduera hezkuntza da (Jakitez programa...). Aldizka,

gaurkotasuneko gaiei buruzko Kongresuak egin ohi dituzte.

Urtean, berrogei bat liburu argitaratzen dituzte: Saileko Koadernoak,

RIEV (Eusko Ikaskuntzaren Nazioarteko Aldizkaria), Julio Urkijok

1907an sortutakoa, eta beste bilduma batzuk, besteak beste, Asmoz

ta Jakitez hileroko aldizkaria, eta aldizkari elektronikoa; Euskonews

& Media, euskonews.com web-ean.

67

Deustuko Unibertsitatea.

Bilbo.

Sortu den azken unibertsitatea

Mondragon Unibertsitatea da, kooperatibek

sustatutakoa. Arrasate (Gipuzkoa).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!