10.11.2014 Views

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

76

Bilboko Orkestra Sinfonikoa.

Gasteizko Jazz Jaialdia.

Anthony Hopkins, Catherine

Zeta Jones eta Antonio Banderas

Donostiako Zinemaldiko “alfonbra”

gainean.

8.8. Gertakizun kulturalak eta

artistikoak

Gertakizun kultural eta artistiko garrantzitsuak daude.

Euskadin, musika-eskaintza handia eta anitza da. OLBE-aren

(Operaren Lagunen Bilboko Elkartearen) opera-tenporada

edo Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren (EOS-aren) edo

Bilboko Orkestra Sinfonikoaren (BOS-aren) kontzertuen bidez,

omenaldia egiten zaio musika klasikoari.

• Musika klasikoari dagokionez: Bilboko Opera-programazioa,

Donostiako Musika Hamabostaldia, Gasteizko Antzinako Musika

Zikloa edo Errenteriako Musikaste Aste Musikala. Horiez gain,

aipagarriak dira Cultural Alavak (Gasteizen) eta Donostiako

Kursaal Fundazioak antolatzen dituzten kontzertuak (edo Bilbon

Elkarte Filarmonikoak, Bilbao 700 fundazioak antolatutakoak eta

asteburu osoa irauten duen Musika-maratoia).

• Donostiako, Getxoko eta Gasteizko Jazz Jaialdiak.

• Getxoko Musika Folkeko Nazioarteko jaialdia.

• Antzerkiari dagokionez, jaialdi asko daude. Batzuek eszenatokia

maite duten guztien begiradak erakartzen dituzte: Umorezko

Antzerkiaren Nazioarte Jaialdia (Araian, abuztuaren erdialdean);

Eibarko Antzerki Jardunaldiak; Txotxongiloen Jaialdiak Bilbon

(azaroan), Tolosan eta Barañainen (Nafarroan); Irunberriko

Antzerki Klasikoaren jaialdia; Gasteizko Nazioarteko Antzerki

Jaialdia (irailetik abendura) eta Magia Jaialdia; Leioako, Zarauzko

eta Lekeitioko Kaleko Antzerkiaren Jaialdia; Bilboko Antzerki

Dantza, eta, batez ere, Donostiako Antzerki Feria.

• Abesbatzak: Tolosako Abesbatzen Lehiaketa edo Arabako

Nazioarteko Abesbatzen Astea.

• Musika tradizionalek euren lekua dute herrietako jaietan, kale eta

plazetan, txistuaren eta danbolinaren edo trikitixaren soinuarekin.

• Bestelako musikak: Azkena Rock Festival eta Gasteizeko Musika

Elektroakustikoaren, Leioako musika garaikidearen jardunaldiak

edo Bilbao BBK Live.

Urtero, 60ko hamarkadaren amaieraz geroztik, abenduaren lehen

astean, Durangoko landako pabilioian egin ohi den Disko eta Liburu

Azoka, berez, gizarte-eginkizun masiboa da, eta Euskal Herrian

argitaratzen diren disko eta liburuen zaleei berrikuntzak aurkezteko

aukerarik onena da. Ohikoa denez, euskal kulturaren liburu eta disko

adierazgarrienak azokaren datak aprobetxatuz argitaratu ohi dira.

Zenbait zinema-erakustaldi ere badaude: garrantzitsuena

Donostiako Zinemaldia da.

• Donostiako Nazioarteko Zinemaldia. Munduan diren

nazioarteko goi-mailako zinema-erakustaldi urrietako bat

da. 2005ean, 53, edizioa egin zen.

• Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea.

• Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraiaren Nazioarteko

Zinemaldia (Zinebi).

• Biarritzeko Zinemaldia; Latinoamerikako zineman

espezializatua.

Nafarroan, aipagarriak dira uda osoan egin ohi diren Nafarroako

Jaialdiak. Danza a Escena Festibala eta Lizarrako Antzinako

Musikaren Astea. Principe de Viana erakundeak Nafarroako

Gobernuko kultura-jarduera guztiez arduratzen da.

Iparraldeari dagokionez, bertako erakunde publikorik ez

dagoenez, 1990an talde kultural askoren ahaleginen ondorioz

sortu zen eta instituzioen partaidetza duen Euskal Kultur Erakundea

(EKE) artxibategi kolektiboa arduratzen da kultura-ondareaz eta

kreatibitateaz, eta ikerkuntzaz eta trukaketaz. Zenbait programa

antolatzen ditu, besteak beste, Hizkuntza, Kantuetan, Ondare…

Kulturari dagokionez, 70ko hamarkadan sortutako Seaska ikastolen

sarea da aipagarriena. laguntza ofizialik ez izan arren hazten dihardu

etengabe. Udako Euskal Unibertsitatea ere Iparraldean sortu zen,

eta demokraziarekin, Hegoaldera zabaldu zen. 80ko hamarkadan,

Pizkundea sortu zen, helduak euskaraz alfabetatzeko.

Musika Hamabostaldia Kursaalean.

Kursaala Rafael Moneoren lana da.

Donostia.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!