10.11.2014 Views

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Olentzero.

78

8.9.2. Herri-aisialdia eta jaiak

Asteburuetan, herri eta auzoetan, ohikoa da paseatzera edo

lagunekin tabernetan ardo batzuk hartzera eta pintxoak jatera

ateratzea, hau da, koadrilarekin txikiteoa egitera.

Uda sasoi ona da Euskadin zehar bidaiatzeko, hondartzetara joan,

mendietara igo eta jaiez, gastronomiaz eta ohiturez gozatzeko.

Turismo bulego asko dago eta bidaiariak hantxe aurki dezake

hotelei eta basa-etxeei buruzko informazioa.

Hona hemen, egutegian apuntatu beharreko jai esanguratsuak:

arrazoiak arrazoi, ikusgarriak dira, Irunen (San Matzialetan) eta

Hondarribian egin ohi diren Alardeak, Lekeitioko antzarrak eta

Biasteriko eta Faltzesko bigantxen entzierroak edota Tafallako

zezenak.

Halaber, neguko jairik ere badago: Donostiako Danborrada eta

bertako zein Tolosako inauterietako mozorroak, eta Santa Ageda

bezperan, Euskal Herri osoan kalera kantatzera ateratzen diren

abesbatzak.

Urtarrilaren 20 egun handia

Gipuzkoako hiriburuan: Donostiako

danborrada.

Marijaia, Bilboko jaien

ezaugarria.

Gabonetako oporretan, familiak gabonetako haur-parkeetara

edo parke tematikoetara, edota jesusen jaiotza erraldoiak ikustera

joan ohi dira. Olentzeroaren desfileak edo Erregeen Kabalgata

(urtarrilaren 5ean) ikustera ere atera ohi dira.

Jaiak

Euskal Herriko jairik ospetsuenak munduan Iruñeko Sanferminak

eta Hemingway-k betikotu zituen hango entzierroak dira.

Uztailaren lehen hamabostaldian egin ohi dira. Uztailaren 6ko

eguerdiko 12etan hasten dira, udaletxeko balkoitik botatzen den

txupinazoarekin, eta bederatzi egunean Iruñean jai-giroa ez da

gelditzen. Entzierroak, korridak, berbenak eta jaialdiak izaten

dira, San Ferminen prozesioarekin batera, eta gazteen

lagunarteak, txarangak, konpartsak eta fanfareak

jai-giroari eusteaz arduratzen dira.

San Martin Harria. Pirinioetan, 1375az

geroztik, uztailaren 13an Hiru Behien Zerga

ospatzen da. Errito honetan, Biarnoko

Baretous Haranekoek Erronkariko Haranekoei

hiru behi ematen diete, bi eskualdeen arteko

bake-hitzarmena berritzeko eta guardiak

izendatzeko. Gaur egun elkarren ondoan

dauden haranetako anaiarteko jaia da.

Abuztuan ospakizun ugari daude. Hilaren

4an, Zeledon jaisten denean Gasteizko

Andre Mari Zuriaren jaiak hasten dira. Aste

berean, Baionako jaiak dira (Lehoi Erregea

balkoira ateratzen denean hasten dira). Gero,

Donostiako Aste Nagusia dator (ospetsua

da nazioarteko su artifizialen lehiaketa) eta

abuztuaren amaieran, Bilboko Aste Nagusia

ospatzen da, Puri Herrerok diseinatutako

Marijaia enblematikoaren jairako gonbidapen

erakargarriarekin.

Martxoaren lehen eta bigarren igandeetan, xabieradak egin ohi

dira. Xabierko Gaztelura, hau da, Nafarroako patroiaren jaiolekura

egiten diren erromeria handiak dira. Jendea oinez joan ohi da

Nafarroako herri guztietatik. Jai honen jatorria, kolera-epidemia

zela eta Foru Diputazioak 1885ean egin zuen promesean datza.

Aste Santuan prozesioak egin ohi dira hiriburu guztietan eta

herri askotan. Kofradiakideek balio handiko pausoak eraman

ohi dituzte. Esanguratsuak dira Balmasedako (Bizkaian) eta

Andosillako (Nafarroan) Pasio Biziak (antzezpen horietan herriko

jendeak parte hartzen du) eta Korellako prozesioak.

Sanferminak.

Iruñea.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!