10.11.2014 Views

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

XIX-XX. mendeak

Mende horietan, estilo asko bildu ziren; adibidez, neogotikoa:

Gatikako Butroeko Gaztelua eta joera frantseseko Arteagako

gaztelua, Antoine Abbadieren gaztelua Hendaian edo Gasteizeko

Katedral Berria.

Hainbat eraikin zibiletan eklektizismoa nabaritzen da, batzuetan

Erdi Aroko joera berrituarekin Donostian, Udaletxea –lehen

kasinoa zen–, Victoria Eugenia Antzokia, eta Maria Cristina

Frank O. Gerhy-ren Guggenheim Museoa, Bilbok

azken urteotan izan duen aldaketaren elementu

sinboliko bihurtu da.

Hotela; Leioan Artaza Jauregia; Bilbon, Arriaga Antzokia,

Udaletxea, Sociedad Bilbaina (1839), Foru-Jauregia eta Chavarri

jauregia; Iruñean, Foruen Monumentua; eta Gasteizen, Arte

Ederretako Museoa.

Korronte elitistei jarraiki, XIX. mendean, hiriguneetako zabalguneak

egin ziren. Geroago, urbanismo higienista sortuko zen; horren

adibide dira, XX. mendearen lehen hamarkadan, Bilbon, Irala

Barriko txalet merkeak eta Solokoetxeko etxe merkeak egin ziren.

XX. mendearen hasieran, “neovasco” izeneko bertako estiloa

sortzeko saiakuntza egin zen; adierazgarriak dira Atxuriko Trengeltokia

edo Neguriko jauregitxoak. Garai horretako arkitekto

esanguratsuenak, besteak beste, honako hauek dira: Manuel

Smith, Pedro Guimón, Diego Basterra, Ricardo Bastida, Emiliano

Amann edo Sekundino Zuazo.

Modernismoari dagokionez, lan-kopuru handirik ez dago, baina

esanguratsuak dira, Portugalete eta Getxo batzen dituen eta

2006an Gizadiaren Ondare izendatu zuten Bizkaiko Zubia (Zubi

Esekia) Alberto de Palaciok eraikitakoa; edo Konkordiako Trengeltokia

(Seberiano Achucarro, 1898), Campos Antzokia, denak

Bilbon; edota Miarritzeko Udal Kasinoa (1901), art deco estilokoa.

1920-30 hamarkadetan, Le Corbusier-engandik deribatutako

korronte arrazionalistak dira nagusi. Eraikuntza-material

modernoak erabiltzen ohi zituzten, gizarte-premiei erantzuteko.

Eraikuntza zibilen adibide asko daude: Pedro Ispizuak, Bilbon,

Erriberako Merkatua, eta Luis Briñas eskola egin zituen; Manuel

Galindez-ek Bilboko “La Equitativa” egin zuen; Jose Manuel

Aizpurua arkitektoak Donostiako Klub Nautikoa diseinatu zuen.

50eko hamarkadan, garrantzi historiko eta artistiko handia duen

artelana eraikitzen hasi zen, hots: Arantzazuko Andre Mariaren

Baseliza. Arkitektoa Francisco Javier Sainz de Oiza izan zen eta

garaiko abangoardiako artistek parte hartu zuten, besteak beste,

Oteitza eta Chillida, Lucio Muñoz eta Basterretxea; pentsaera

tradizionaleko zenbaitzuek kritikatu egin zuten artiston lana.

Horrela, amaiera duina eman zitzaion Gipuzkoako Patroiaren

Baselizaren historia gorabeheratsuari.

Hirurogeiko hamarkadan, aipagarriak dira Peña Ganchegui-k

Gasteizen egin zituen Foruen Plazaren eta San Frantziskoren

elizaren proiektuak. Azken urteetan, oso esanguratsuak dira

xede anitzeko eraikinak: Gasteizeko Europa jauregia, Bilboko

Guggenheim Museoa –Frank O. Gehry-k egindakoa–; Donostiako

Kursaal Erakusketa eta Batzarretarako Jauregia –Rafael Moneoren

lana–, Bilboko Euskalduna Jauregia eta Iruñeko “El Baluarte”

izeneko Batzarretarako Jauregia eta Auditorioa.

51

Donostiako Real Club Nautico,

Jose Manuel Aizpuruaren lana.

Arantzazuko santutegia (Gipuzkoa)

Francisco J. Sainz de Oizarena.

Gasteizko Foruen Plaza, Luis Peña

Gantxegirena.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!