10.11.2014 Views

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

14

Fundatu zenetik 40 urte baino gehiago

pasatu direnean, ETAk etengabe

bake-gogoak erakusten dituen euskal

gizartearen gehiengo handi baten

aurka ritu da.

2006ko abendua: Madrilgo Barajas

aireportuko 4. terminaleko aparkalekuan

egindako atentatuaren eraginak.

Atentatu horren bidez ETAk, ezarri zuen

su-etena hautsi zuen eta, ondorioz,

Ekuadorreko bi inmigrante hil zituen.

2.4.4. Euskal Herria gaur

Alde batetik, Euskal Herria traumatizatuta bizi izan da urte

hauetan guztietan eta orain tunelaren amaieran argia ikusi nahi

du. 2006ko martxoan ETAk “su-eten iraunkorra” aldarrikatu zuen,

baina 2006ko abenduan hautsi egin zen, Barajaseko aireportuan

hildakoak eta kalte handiak eragin zituen bonba handia jarri

zutenean.

1968az geroztik, mila lagun hil dira indarkeria politikoaren

ondorioz, eta horietako 800 ETAk hil ditu. Demokrazia ezarri

zenetik, ETAk atentatu odoltsuak edo sozialki mingarriak diren

ekintzak burutu ditu –Hipercor-eko edo Vallecas-eko atentatuak,

demokratikoki hautatutako politikoen erailketak, Ortega Lararen

bahiketa…-. Hala ere, Estatuaren jokabidea ere ez da eredugarria

izan. Demokrazia garaian, hilketa parapolizialak eta torturen

ondoriozko hilketak izan dira eta zenbait eskubide politiko

mugatu egin dira.

Bestalde, politikari dagokionez, Euskadiren eta Espainiaren

arteko harremanak finkatzeke daude, zeren, euskal gizartearen

gehiengoak erabakitzeko eskumen handiagoa aldarrikatzen

baitu.

Gaur egun, arazo politikoak bideratzeko proposamenak daude

(ikus, 4.1.)

3. EUSKAL GIZARTEA

Historian zehar, Euskal Herriko lurraldeetako antolakuntzaeredua

aldatu egin da. Tribuetan oinarritutako antolaketatik Erdi

Aroko ohiko estamentu-banaketara pasatu zen (noblezia, kleroa,

artisau libreak eta jopuak).

Bizkaian, Gipuzkoan, Arabako parte batean eta Nafarroako

iparraldean, feudalismoa ez zen Gaztelan edo gainerako Nafarroan

bezain hierarkikoa eta estamentala izan. Horren arrazoietako bat

honako hau da: leinuen arteko gatazken ostean, XVI. mendean,

“kaparetasun unibertsala” ezarri zen eta, ondorioz, herritar

gehienak noble txiki bihurtu ziren, lehenbizi hiribilduetan eta gero

Lur Lauan. Horren ondorioz herritarrek honako eskubide hauek

zituzten: atxilotzean zigorrik ezin zuten jaso, faboreko tratu

fiskala zuten, soldaduskatik salbuetsita zeuden euskal mugetatik

kanpo, euskal instituzioen hitzarmenen bidez kontrakorik esaten

ez bazuten, Batzar Nagusietan ordezkariak izateko eskubidea

zuten... Gainerako Nafarroan eta Araban estamentuak zeuden:

noblezia, zegozkion mailekin, kleroa, hiribilduetako biztanle

askeak edo kaletarrak, baserritar askeak eta, batez ere, jopu gisa

aritzen ziren eta lurrari atxikita zeuden nekazariak.

Kooperatzeko hainbat era zeuden. Hortaz, eskualde askotan,

herritarrek herri-basoak (auzo, herri edo haran jakin bateko

biztanleek neurriz erabil ditzaketen jabetza kolektiboko

basoak) ustiatzeko eskubidea zuten eta dute; etengabe gerran

zebiltzan jauntxoen leinuen aurka defendatzeko Ermandadeak

sortu zituzten; arrantzaleen Kofradiak sortu zituzten, arrantza

banatzeko eta saltzeko arauak ezartzeko... Baina desorekak ere

bazeuden (lur-jabeek pisu handiagoa zuten erabakiak hartzeko

orduan; Batzar nagusietan gaztelania erabiltzen zen, eta,

ondorioz, erdara ez zekitenek ez zuten parte hartzeko aukerarik;

Nafarroako iparraldeko zenbait herritan agotak edo ijitoak

marjinatuta zeuden...).

XIX. mendearen amaierako industrializazioan gizarte-sistema

osoa aldatu zen, eta ondorioz, goi-burgesia, burgesia ertaina eta

behe-burgesia, klase profesionalak, nekazari eta arrantzaleak eta

soldataren truke lan egiten zuten langileak agertu ziren.

3

Agoteak gaizki ezagutzen den gutxiengoa dira. Diskriminazio xenofoboa jasan

zuten mendeetan zehar, Pirinioetako alde batean eta bestean. Euskal Herriari

dagokionez, Baztanen, Erronkarian eta Iparraldean gertatu zen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!