10.11.2014 Views

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

7.3. Arte eszenikoak eta musika-arteak

7.3.1. Antzerkia

Pastorala herri-antzerkia da. Berariaz, Iparraldean sortu eta

antzezten da. Erdi Aroko antzerkian du jatorria, baina lehenbiziko

partiturak XVIII. mendekoak dira. Errepertorio historikoa ehun

bat alekoa da. Pertsonaiak onak eta gaiztoak ziren eta Bibliari

edo Frantziaren historiari buruzko gaiak tratatzen ziren.

Pastoral modernoa aire zabalean antzezten da eta herri-arrakasta

handia du –1950ean Piarres Bordazaharrek (Etxahunekoa) gai berriak

sartu zituen–. Emakumeek ere parte hartzen dute, euskal inguruari

buruzko libreto berriak lantzen dira, gertakizunen edo pertsonaien

istorioak kontatzen dira, koruak eta orfeoiak daude, errituala izaten

jarraitzen du eta, urtero, dagokion Zuberoako herri jakin batek

prestatu eta antzezten du pastorala. Beste autore ospetsu

batzuk Junes Casenave eta Jean Louis Davant dira.

Gero eta herri-antzerki mota gehiago egin ohi dira

eta arrakasta dute. Lekeition,

Bergaran eta Arrasaten herriantzerkia

egin ohi da,

eta, oraintsuago, Mungian,

200 lagunek

baino gehiagok parte

hartuz, Laua-xetari

buruzko pieza bat

egin zuten.

Arriaga

antzokia.

Bilbo.

Euskarazko antzerki konbentzionala Pedro Barrutiarekin

(Aramaio, 1682-1759) eta bere Gabonetako Ikuskizuna deritzon

antzinako Misterioen antzeko lanarekin hasi zen. 1876an,

Marcelino Soroa donostiarraren Iriyarena zarzuela elebiduna

antzeztu zen Miarritzen, eta bi urte geroago Donostian.

XX. mendearen hasieran, Toribio Alzaga (Ramuntxo, Oleskari

berriya…), Abelino Barriola eta Katalina Eleizegiren (1889-1963)

lanak dira aipagarrienak. Gerraosteko euskarazko antzerkiari

dagokionez, esanguratsuenak honako hauek dira: Antonio

Mª Labaien eta Piarres Larzabal, frankismoan errefuxiatuei

laguntzeagatik ospetsua zen Iparraldeko Sokoa herriko erretorea

eta Matalas heroiari buruzko lana idatzi zuena. Oraintsuago,

esanguratsuena Daniel Landart da. Arestik eta Atxagak ere

antzerki-lanak idatzi zituzten.

Gaztelaniaz, aurrekariak Erdi Aroko herri-antzerkia (Misterio de

Obanos), eta Muniberen fartsak (El Borracho Burlado) dira, hala ere,

esanguratsuena, Alfonso Sastre da. Sastre euskal literaturak eta

literatura espainolak eman duten dramaturgorik nazioartekoena da

(Escuadra hacia la muerte, La mordaza edo La taberna fantástica).

Hurrengo belaunaldian, garrantzitsuenak honako hauek dira:

gaztelaniaz, David Barbero, Rafael Mendizabal eta Ignacio Amestoy

eta euskaraz, Xabier Mendiguren Elizegi, Antton Luku…

Euskal antzerkiaren berrikuntza zenbait talderen eskutik etorri

zen: Jarrai (1960-65), Txinpartak, Akelarre edo Cómicos de la

Legua. Geroago, abangoardia hasi zen Akelarre taldearen Irrintzi

(1977) ikuskizunarekin eta beste zenbait talderekin: Denok,

Orain, Bekereke eta El Lebrel Blanco (Nafarroa).

80ko hamarkadako erdialdean, Maskarada, Karraka eta Kukubiltxo

(txotxongiloak eta umeentzako antzerkia) taldeek Euskal Antzerki

Taldeen Biltzarra osatu zuten; horien ondoren, Geroa taldea eta

Hazparneko “Galarrotzak” jaialdia egiten zuten beste zenbait talde

amateur etorri ziren. Gaur egun, talde garrantzitsuenak Ur (Helena

Pimentarena), Markeline, Trapu Zaharra, Hika, eta Ttanttaka (El

Florido Pensil). Talde berak euskarazko zein erdarazko bertsioak

egin ohi dituzte. Iruñean, Nafarroako Antzerki Eskola sortu

zen, eta bertatik sortu ziren, besteak beste, Teatro Estable de

Navarra, Pinpilinpauxa... Iparraldean, Théatre Des Chimères

talde profesionalak, frantsesezko antzerkia egiten du.

Gaur egun, arestian baino lokal gehiago daude, jende gehiago joaten da

antzerkia ikustera eta antzerki-emanaldi gehiago daude. Euskadin

50 antzoki daude, eta horietako 20k erregulartasunez funtzionatzen

dute. Ikuskizunari berari dagokionez, beharrezkotzat jotzen da Euskal

Antzerki Sarea sendotzea –sarean, dagoeneko, 36 antzoki konektatuta

daude– eta euskal arteak nazioartean hedatzea. Artez aldizkarian,

programazioak, kritikak eta eszena-emanaldiak aztertzen dira.

Dagoeneko desagertu den Hau komeria izeneko EITB-ren programak,

aldi batean, arreta kulturala erakartzeko lana egin zuen.

Ur antzerki-taldea.

57

Zuberoako pastorala.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!