10.11.2014 Views

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

74

Sabino Arana Goiri kartzelan egin

zuen aldietako batean.

Indalecio Prieto.

Dolores Ibarruri “Pasionaria”.

Kosme Damian Txurruka. Mutrikun jaio zen (1761). Almirantea

eta kartografo iaioa zen, eta Trafalgarreko batailan hil zen

Ingalaterrako Itsas Armadaren aurka borrokatzen.

Tomas (1788-1835) eta Manuel Antonio Zumalakarregi (1773-

1846) anaiak. Biografia desberdinak dituzte. Tomas, Ormaiztegin

jaio zen eta Karlisten armadako jenerala izan zen Lehen Karlistadan.

Gerrilla-taktika erabili zuen, eta, Durangon Esparteroren aurka

nagusitu ondoren larri zauritu zuten Bilboko setioan. Manuel, beste

anaia, ordea, liberala izan zen eta Espainiako Lehen Konstituzioa

(“la pepa”) eratu zuten Kadizko Gorteetan parte hartu zuen (1812).

Justizia Ministro izendatu zuten, 1842an.

Francisco Javier Mina (Idozin, 1789-México, 1817). Espoz y

Minaren iloba zen. frantsesen aurka aritu ziren gerrillari-taldeen

buru izan zen eta, gerora, Mexikoren independentziaren alde

borrokatu zuen, eta bertan hil zen exekutatuta.

Antoine dʼAbaddie (1810-1897). Hizkuntzalari aberats honek

Etiopia esploratu zuen. Gero, euskara ikertzeari ekin zion eta

elkarren segidako Lore-jokoak antolatu zituen. Familiaren

lurretan, “Abbadie” gaztelua eraiki zuen Lapurdin. Gaztelua,

gaur egun, Frantziako Zientzia Akademiaren egoitza da. Abbadie

akademia horretako lehendakari izan zen.

Manuel Iradier. Gasteizen jaio zen (1854-1911). Esploratzailea

izan zen Ginean, eta zenbait bidaia-liburu idatzi zituen.

Sabino Arana (Bilbo, 1865-1903). Euskara aztertzeaz gain

(Etimologías Vascas, Pliegos euskerófilos), 1892an, Bizkaya por su

independencia, argiaratu zuen. 1895ean Eusko Alderdi Jeltzalea

sortu zuen, “euzkaldunen aberria Euzkadi da” ideian oinarrituta.

Pertsonaia erabakigarria izan da azken mendeko euskal historian.

María de Maeztu Withney (Gasteiz, 1882- Buenos Aires, 1948).

Bizitza osoa emakumeak hezkuntzan parte hartzeko eskubideberdintasunaren

alde borrokatu zuen. 1915ean, Madilen,

“Residencia Internacional de Señoritas” deritzona fundatu zuen.

Indalecio Prieto (1883-1962). Kazetaria eta politikoa zen.

Agintari sozialista izan zen XX. mendearen lehen zatiaz geroztik,

eta diputatu eta Espainiako Gobernuaren ministroa izan zen

zenbait aldiz. Sozialismoaren sektore berritzailearen aitzindari

izan zen. Lehenago, Facundo Perezagua Bizkaiko sozialismoaren

fundatzailearen aurka aritu zen. Atzerriratuta zegoen garaian,

sozialismo espainolaren agintari nagusietako bat izan zen.

Manu Robles-Arangiz (Begoña, 1884-Lapurdi, 1982). Gerora ELA

sindikatua izango zen Solidaridad de Obreros Vascos fundatu zuen.

Manuel Irujo (Lizarra, 1892-Pamplona, 1981). Diputatu nazionalista

eta ministroa izan zen Errepublikako Gobernuetan (1936-

37). Atzerriko Errepublikako Gobernuko kidea ere izan zen.

Demokrazia garaian, Nafarroako senatari eta foru-diputatu izan

zen. Instituciones jurídicas vascas eta La comunidad ibérica de

naciones izeneko liburuak idatzi zituen.

Dolores Ibarruri «Pasionaria» (Gallarta, 1895-Madril, 1989).

Langile-burua eta Espainiako Alderdi Komunistaren idazkari

nagusia (1960ra arte) eta Internazional Komunistaren lehendakaria

izan zen. Diputatu izan zen 1936an eta 1977an. Langileklaseen

mitoa izan zen. Gerra Zibilean, berak asmatutako “No

pasarán” goiburuarekin, Frankoren tropen aurkako Madrilgo

Erresistentziaren ikur bihurtu zen.

Jesus Maria Leizaola (Donostia, 1896-1989). II. Errepublikako

Gorteetako diputatu eta Eusko Jaurlaritzako kide izan zen eta

Jaurlaritzaren Defentsa Batzordearen arduraduna Gerra Zibilean

(1936-37). Erbesteko Gobernuaren lehendakaria izan zen, Agirre

hil ondoren (1960). 1980an Euskadira itzuli zen eta parlamentari

hautatu zuten. Horrez gain, intelektuala eta Euskaltzaindiko kide

ere izan zen.

Jose Antonio Agirre Lecube, lehenbiziko Eusko

Jaurlaritza eratu zen egintzan (1936).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!