10.11.2014 Views

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

68

8.5. Beste zenbait ekipamendu

Baluarte Auditorioa Nafarroako

Kongresu Jauregia.

Iruñea.

“Europa” Kongresu Jauregia.

Gasteiz.

Kongresu Jauregiak edo auditorioak ekintza kulturalak,

kongresuak eta goi-mailako ikuskizunak antolatzeko premia

asetzen dute.

Donostiako Kursaal Entzutokia Batzar Jauregia, Bilboko Euskalduna

Jauregia, Bilboko ontzitegi zaharrak zirenen gainean eraikitakoa,

Gasteizko Europa Jauregia –auditorioa izango dena– eta Iruñeko

Baluarte Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditorioa arduratzen dira

goi-mailako eta publiko-kopuru handiko ikuskizunak ziurtatzeaz.

Aldizka, Donostiako Anoetako Belodromoan, Gasteizeko Buesa

Arenan eta Barakaldoko BEC-ean dagoen Bizkaia Arenan jende

askoko kontzertuak egiten dira.

Aipatutakoez gain, esanguratsuak dira Bilboko Arriaga,

Donostiako Victoria Eugenia edo Gasteizko Principal Antzokiak

eta antzokiez, musika-aretoez eta erabilera anitzeko aretoez

osatutako sare garrantzitsua (Barakaldo...). Martutenen dagoen

Arteleku, dagoeneko finkatuta dagoen zentro publikoa da, arte

garaikideari buruzko esperimentazioa eta hausnarketa egiteko

eta arte hori hedatzeko. Erabilera bererako dira Biboarte (Bilbon)

eta Montehermoso eta Krea (Gasteizen). Baliabide eszenikoen

zentroak ere badaude (Bilbo Eszena). Donostian, Tabakalera

fabrika zaharrean (30.000 metro karratu) proiektu kultural handia

egingo da, hots, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Gunea,

nagusiki irudia eta berrikuntza kulturala garatuko dira.

Herri askotan, herritarrei kultura- eta kirol-baliabideen erabilera

errazten dieten instalazioak daude. Kultur etxeek, liburutegiek,

frontoiek (erabilera anitzeko kantxa bihur daitezkeenak...)

eginkizun hori dute.

Adibidez, Gasteizen, bereziki interesgarria da hiriko auzo

guztietan zehar banatzen den hiriguneen sarea. Gune horietan,

auzoetako biztanleen kirol- gizarte- eta kultura-jarduera

gehienak egin ohi dira. Beste hiriburuetan ere kultur etxeen sarea

dago, urtean zeharreko programazio kultural anitzarekin.

“Euskalduna” Kongresu eta Musika

Jauregia, izen bereko ontziola

zegoen lekuan eraikitakoa.

Bilbo.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!