10.11.2014 Views

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

8.6. Komunikabideak

Gizarte- edo masa-komunikabideak (mass media), aldi berean,

erakunde sozialak eta kulturalak dira –irabazteko asmoa izan ala

ez–; ideiak, informazioa, joera estetikoak, irudiak eta soinuak

sortzen eta transmititzen dituzte, eta eragin kultural, sozial eta

politiko handia dute.

Komunikabideek masa-kultura kudeatzen dute. Masa-kultura

horren bidez biztanleen ehuneko handi bat hornitzen da

intelektualki. Gaur egungo hiru komunikabide handiak prentsa,

irratia eta telebista dira. Internet ere garrantzia hartzen ari

da. Denen artean gero eta bat-batekoagoa den gaurkotasuna

hurbiltzen digute.

Hala ere, nazioartean zein gizarte bakoitzean informatzeko ahalmena

ez dago berdintasunez banatuta. Are gehiago, eragin ekonomikoa,

soziala eta politikoa informazio-eraginean edo audientzia handien

programazioan islatzen dira, bai komunikabideen jabetza

pribatuaren zein publikoaren bidez, bai korporazioen informazioganberetan

edota lobby-etan (presio-taldeetan).

Komunikabide publikoek hiru eginkizun nagusi dituzte, hots:

informazioa ematea, prestakuntza ematea, eta enntretenitzea;

hala ere, gaur egungo sisteman azken eginkizun horrek

–entretenitzeak– bastertu egin ditu este biak.

Irratian edo telebistan jarduteko Administrazio Publikoaren

esleipena behar da, komertzialak ez diren (publizitaterik ez

duten) eta eremu txikian aritzen diren elkarte-irratientzat salbu.

Komunikabideek, edonoren esku ez dauden inbertsioak eskatzen

dituzte. Garrantzitsuenak finantza-talde eta talde ekonomiko

handien barruan egon ohi dira edo jabetza publikokoak izan ohi

dira. Telebista publikoak, estatukoak zein autonomikoak, oro

har, mistoak izan ohi dira (diru publikoaren eta publizitatearen

bidez finantzatzen dira).

2010. urtea sistema digitalera aldatzeko muga-data da; harrezkero,

telebista analogikoa kendu egingo da, eta, horrek, erabat aldatuko

du komunikabideen panorama, Euskadin ere bai.

Euskal Herriko Hegoaldeak (Euskadik eta Nafarroak) bere

komunikazio-egitura du, prentsan batez ere, Madrilgo komunikabideen

eragina, irratian zein telebistan, nagusi bada ere,

eta horrela behar du izan, zeren Espainiako irrati-telebistako

kate publiko eta pribatuen eskaintza oso handia baita.

8.6.1. Taldeak eta agenteak

Bertako sisteman, talderik garrantzitsuenak, EITB, euskal irratitelebista

publikoa eta Vocento taldea dira.

Euskal Irrati Telebista (EITB), Eusko Jaurlaritzaren mendekoa

da. Irratia (5 instalazio) eta telebista (2 kanal –ETB1 eta ETB2–

Euskadirako eta beste bi kanal atzerrirako –Canal Vasco eta ETB

Sat–) kudeatzen ditu. Euskadiko guztizko irrati eta telebistako

ikus-entzuleen laurdena kaptatzen du.

Kate publiko horren xedeak legearen arabera araututa daude.

Xedeok Eusko Jaurlaritzarekin egindako Programa Kontratuaren

bidez kontrolatuta daude. Kontratu horretan laur urtetik behingo

betebeharrak tasatzen dira, aurrekontuen % 70 inguru betetzen

duen finantziazio publikoaren truke. Xede horiek, besteak

beste, programazio kulturalari, bertako produkzioari, euskarari,

albistegi-kopuruari edo euskal kulturari dagozkie.

Vocento –lehen, Grupo Correo deitzen zen–. Tradizio handiko

talde kontserbadorea da. Egia esateko, dagoeneko, Espainiako

prentsa-talderik garrantzitsuena da. Bizkaian eta Araban El Correo

egunkaria eta Gipuzkoan El Diario Vasco egunkaria argitaratzeaz

gain, beste dozena bat egunkari ditu Espainia osoan, eta tirada

handiko Madrilgo ABC egunkariaren eta Taller de Editores-en jabea

da eta Cimeco eskualdeko prentsako sozietate argentinarraren

heren bat dauka. Akziodun garrantzitsua da telebistan, irratian

eta ikus-entzunezko ekoizpenean. Internetako atari asko ditu.

Hegoaldean, aipatutako taldeon komunikabideez gain, beste egunkari,

irrati eta telebista probintzial eta lokal batzuk ere badaude.

8.6.2. Ikus-entzuleak

Euskadin, prentsa-irakurleei dagokienez (biztanleen % 50ak

irakurtzen du) hedapen-bolumen erlatiboak (190 ale mila biztanleko,

prentsa espezializatua sartuz gero) Europako herrialdeen adinakoak

dira. Espainiako batez bestekoaren ia bikoitza da eta Frantziako

baino handiagoa da. Euskadin, irrati-entzuleak Espainiako Estatuko

handienetakoak dira (% 58ak irratia entzun ohi du), 2004 martxoa

eta urria bitarteko CIES-aren arabera.

Bertako komunikabideak Estatukoak baino gehiago erabili ohi dira.

Lehentasun hori oso nabarmena da prentsari dagokionez, zeren,

batez ere, lurraldekoa edo probintziala baita. 10 egunkaritik ia 9,

bertan argitaratutakoak dira.

Egin eta Egunkaria (azken hori euskaraz) epailearen aginduz itxi

ziren egunkariak dira, hurrenez hurren, 1998an eta 2003an.

69

EITB sozietate publikoaren

irrati-estudioak.

Errotatibaren irteera.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!