10.11.2014 Views

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

7.2 Euskal literatura

Euskaraz zein erdaraz egindako euskal literatura dago.

7.2.1. Euskaraz egindako euskal literatura

XVI. mendera arte ez dago idatzizko literaturaren frogarik.

Idatzizkoaren lekua ahozko literaturak bete zuen. Ahozko

literatura, gaur egun ere, garrantzitsua da Euskal Herrian, batez

ere, Pastoralaren, euskal herri-kanten eta bertsolaritzaren bidez.

Bertsolarien saioa.

Bertsolaritza

Bertsolaritza bertso eta hizketa bereziak erabilita egindako ahozko

poesia da. Dirudienez, XV. mendean sortu zen. Ekitaldiak kantatuta

egiten dira, adin guztietako jendearen aurrean. Etorria (bat-batean

jarduteko gaitasuna) eta doinua ezinbestekoak dira. Bertsolariek

unean uneko gizarte-ingurunearekin zerikusia duten gaiak

hautatzen dituzte eta zentzudun bertsotan adierazi ohi dituzte.

XIX. mendeko bertsolaritza erabakigarria izan zen, zeren

ahozko literaturaren altxor bihurtu baitzen. Foruak galtzea,

gerra, herrimina eta maitasuna ziren, garai hartan, gai nagusiak.

Bertsolari eta ahozko poeta garrantzitsuenak honako hauek

dira: Indalezio Bizkarrondo “Bilintx”, Jose Maria Iparragirre

(“Gernikako Arbola” euskal herri-ereserkia betikotu zuen koblakari

eta bidaiari foruzalea), Pierre Topet, “Etxahun” eta “Xenpelar”.

Bigarren Karlistadaren eta bertsolaritza modernoaren hasiera

(1876-1935) bitarteko trantsizio-aldiari Berpizkundea deitu ohi

zaio. Denbora-aldi horretan, bertsolari garrantzitsuak sortu

ziren: “Udarregi”, “Txirrita” edo “Urretxindorra” eta haien

lekukoa hartu zutenak: “Basarri”, “Uztapide”, Xalbador,

Mattin eta “Lazkao Txiki” (oso ospetsua izan zen bere gatz

eta umoregatik).

Gaur egungo bertsolaritza hirurogeiko hamarkadaren azken

urteetan hasi zen (gizarte-nahaste handiko garaia Euskadin).

Bertsolaritza eta herri-kantak kultura eta askatasuna

defendatzeko baliabide bihurtu ziren. Jon Lopategik eta Jon

Azpillagak osatzen zuten bikotea garrantzitsua izan zen balio

eta konpromiso politikoari dagokionez.

Garatzen diren gaiak, neurriak eta doinuak ugari direnez,

poliki-poliki, arte kultu bihurtu da. Xabier Amuriza

izan zen aitzindarietako bat. Horren ostean,

Sebastián Lizaso, Anjel Peñagarikano, Mikel

Mendizabal, Jon Sarasua, Eguzkitze, eta abar

etorri ziren. Emakumeek gero eta gehiago parte

hartzen dute; aipagarriena Maialen Lujanbio da,

2001eko txapelketan txapeldunorde izan zen.

Andoni Egaña da gaur egungo txapelduna, eta

poesia kultua, originala eta ironikoa egiten du.

Gaur egun, bertsolariek 1.200 bat ekitaldi egin

ohi dituzte urtean. Bazkalosteko ekitaldi asko

daude, baina garrantzitsuenak lehiaketak dira,

ekitaldi nagusia 4 urtetik behin egiten den

Euskal Herriko Txapelketa da. Gaur egun ehun

bat “eskola” daude, ikastetxe eta herrietan (ia

mila ikasle ari dira), eta aisialdiko zaletasuna

izateaz gain, bertsolari berriak ateratzeko

harrobia ere bada.

53

Gernikako Arbola ereserkia egin zuen

Jose Maria Iparragirre koblakariaren

erretratua.

Gernika (Bizkaia).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!