10.11.2014 Views

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

12

Bigarren Karlistada XIX. mendeko 70ko hamarkadan piztu zen.

Karlisten eta liberalen aurkako borrokaz gain, herritarrak Estatu

Liberalaren aurka zeuden, zeren, Estatu Liberalak, batez ere,

merkatarien, ugazaba handien eta industriako enpresaburu

berrien interesak defendatzen baitzituen. Gerra bukatu zenean

Batzar Nagusiak eta Foru Aldundiak deuseztatu baziren ere,

Aldundiek garrantzia berreskuratu zuten, zeren euskal lurraldeen

eta Estatuaren arteko “Kontzertu Ekonomiko” berrien bidez,

zergak arautzeaz arduratu baitziren.

Kontserbadoreek (Canovasek) eta liberalek (Sagastak) txandaka

zuzendu zuten Espainiako Berrezarkuntzako sistema politikoak

(1874-1923), prozedura antidemokratikoak erabili izan zituen

Euskadin. Politiko eta diputatu bihurtu ziren enpresaburu handiek

(besteak beste, Chávarri, Martínez de las Rivas, Gandarias edo

Aznar-ek...) kontserbadoreen aldeko boto ugari erosi egin

zituzten. Kazikeen sistema zen.

2.3.2. Gizarteari eta ekonomiari dagozkion alderdiak

Euskal gizartea nabarmen aldatu da.

Ekonomian, bi mendetan, landaherrialde

pobrea zena, hiri-gizarte

bihurtu da; kulturari dagokionez,

jarduera kultural eboluzionatuak

ditu; teknologia aldetik, komunitate

garatua da eta politikari dagokionez,

mapa anitza da.

Victor Chavarriren monumentua.

Enpresaburua eta politikari

kontserbadorea zen.

Areeta, Getxo. (Bizkaia).

XVII. eta XVIII. mendeetan, aurrerakuntza izan zen zenbait

sektoretan, besteak beste, arrantzan eta nabigazioan, ontzigintzan,

nazioarteko merkataritzan, galdaketan edo nekazaritzan. Izan

ere, Bilbo, XVII. mendean, Kantauriko portu garrantzitsuena zen.

Horrez gain, XVIII. mendean, ilustrazioaren ideiak eragingarriak

izan ziren aurrerakuntza ekonomiko horretan.

Hegoaldeko lurraldeek foruak mantendu zituzten, baina

Iparraldean, Frantziako Iraultza eta gero, instituzio bereziak

deuseztatu egin ziren eta euskal herrialdeak Behe Pirinioetako

Departamentuan integratu ziren.

XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran, aro modernoa hasi

zenean, Euskal Herrian aldaketa garrantzitsuak izan ziren arlo

guztietan. XIX. mendearen erdialdean, lehen industrializazioaren

prozesua eta kapitalismoaren garapenaren izan ziren. Jarduera

industrialean, eremu garrantzitsuena Bilboko itsasadarra izan

zen (Espainiako inmigrante ugari erakarri zituen). 1900ean,

Bizkaiko biztanleen % 27,8 eta Gipuzkoako biztanleen % 12

inmigranteak ziren. XIX. mendearen erdialdeaz geroztik,

dagoeneko, inmigrante ugari joan ziren Nafarroatik Euskadira eta

beste eremu batzuetara.

XIX. mendearen amaieran, ideologia eta mugimendu politiko eta

sindikal berriak sortu ziren. Euskal nazionalismoa Sabino Aranak

fundatu zuen eta sozialismoa Facundo Perezaguak ekarri zuen

Bizakaira.

Minerala kiskaltzeko labea, 1920an. Orconera

Iron Ore Company. Ortuella (Bizkaia).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!