10.11.2014 Views

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Horiez gain, aipagarriak dira Joan Mari Irigoien, Jean Louis Davant,

Joan Kruz Igerabide, Inazio Mujika, Joxemari Iturralde, Gotzon

Garate, Hasier Etxebarria, Txomin Peillen, Laura Mintegi edota Patxi

Zabaleta. Oraintsuago, belaunaldi berri polifazetikoagoa sortu da,

sentikortasun narratibo eta poetiko berriekin (narrazioan: Iban Zaldua,

Pako Aristi, Aingeru Epaltza, Joan Garzia, Lourdes Oñederra, Unai

Elorriaga… eta poesian: Felipe Juaristi, Tere Irastorza, Harkaitz

Cano, Karlos Linazasoro, Kirmen Uribe, Yolanda Arrieta…).

55

7.2.2. Erdaraz (gaztelaniaz edo frantsesez) egindako

literatura

Erdarazko euskal literaturaren parte garrantzitsu bat, literatura

espainolaren eta frantsesaren historiaren bidez ezagutzen da.

Lehen literatura

Ia ez dago gaztelaniaz edo frantsesez egindako euskal literatura laiko

goiztiarrik Salbuespena La Araucana izeneko epopeia, Alonso Erzilla

noble bermeotarrarena. Margarita Nafarroako erreginak (1492-

1549), frantsesez, berrehunetik gora ipuin eta maitasun-endredoei

buruzko istorioak dauzkan liburua idatzi zuen: Heptameron-a,

alegia. Boccacio-ren Decameron-ean inspiratuta dago.

Hazkunde-hasiera XVIII. mendearen amaieran izan zen, Azkoitiko

Zalduntxoak deitzen ziren (“zalduntxoak” ezizena ezaugarri gisa

hartu zuten, umore onez) euskal ilustratu polifazetikoen lanarekin:

Xabier Munibe edo Peñafloridako Kondea –antzerki-lan txikiak,

partiturak eta poemak idatzi zituen–, Narrosko Markesa eta

Manuel Altuna. Literatoak baino gehiago, saiogileak ziren. Felix

Samaniego (1745-1801), Peñafloridako Kondearen iloba, ospetsua

zen, elezahar moralizatzaileei esker (erotikoren bat ere badago).

Agustin Xaho (1810-1858) Atharratzen jaio zen, eta kazetaria,

historialaria eta hizkuntzalaria izan zen. Idazle erromantikoa,

konspiratzailea eta abenturazalea zen. Zazpiak Bat, euskal zazpi

lurraldeen batasuna nahi duen lemaren aitzindari bihurtu zen eta

euskaldunen jatorriari buruzko Aitorren mitoa ere asmatu zuen. Joera

errepublikanoa zuen Ariel egunkaria sortu zuen. Halaber, Histoire

primitive des Euskariens, zenbait nobela eta hiztegia ere egin zituen.

Miguel de Unamunoren erretratua.

XIX. mendean, kostunbrismoa zen nagusi eta XIX. mendearen

amaierara eta XX. mendearen hasierara arte ez zen literatura eta

saiogintza unibertsaleko idazle ospetsurik sortu.

XX. mendea

Euskal Liburu eta Diskoen Azoka urtero egiten da abenduan

Durangon (Bizkaia).

Behean: Toti Martinez de Lecea idazlea liburuak sinatzen.

Miguel de Unamuno. Bilbon jaio zen (1864-1936), eta poemak,

saioak eta nobelak (Niebla, La tía Tula) idatzi zituen idazle

berritzailea da.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!