10.11.2014 Views

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

54

Euskaraz idatzitako lehenbiziko liburua,

Bernat DʼEtxepare

Gabriel Aresti.

Bernardo Atxaga.

Idatzizko lehen literatura

Euskarazko ahozko tradizioa aberatsa bada ere, XVI. mendearen

aurretiko idatzizko laginak bakanak dira. Mende horretakoak dira

honako lagin hauek: Joan Perez Lazarraga noble arabarraren

eskuizkribua (1564-1567. Bertsoak, kantuak, maitasungertaerak,

artzain-istorioak, kontaketa mitologiko luze bat eta

Agurainen deskribapenak dauzka); Bernat Etxepareren Linguae

Vasconum Primitiae izeneko liburua (bertsotan idatzita dago

eta Bordelen argitaratu zen 1545ean) eta Joannes Leizarragak

1560an itzulitako Testamentu Berria.

XVII. mendeko autore aipagarrienak “Axular” (Gero izeneko

liburu bakarra idatzi zuen) eta, batez ere, Arnaud Oihenart

(Maule,1592) dira. Oihenartek, politikan aritzeaz gain, historia,

poesia eta literatura landu zituen. Euskal literaturak eman

dituen autore laiko urrietako bat da, eta Euskal Herri osoaren

kontzientzia izan zuen lehenbizikoa da. Lanik garrantzitsuena

Notitia utriusque vasconiae da (1638). Halaber, poesia kultua ere

idatzi zuen (Oʼten gaztaroa neurtitzetan…).

XVIII. eta XIX. mendeko idazle esanguratsuenak honako hauek dira:

Manuel Larramendi (Andoain, 1690). Besteak beste, El imposible

vencido: arte de la lengua bascongada, idatzi zuen. Eta Joan

Antonio Mogel (Eibar, 1745). Peru Abarka idatzi zuen, 1802an (ezin

da esan zentzu hertsian nobela denik). XVII. Mendearen amaieran,

Peñafloridako Konde ilustratuak ere zenbait pieza idatzi zituen

euskaraz. Euskarazko lehenbiziko nobela, Auñamendiko Lorea,

alegia, Txomin Agirrek idatzi zuen 1898an.

XX. mendeko poesia

XX. mendearen hasierako poesiari dagokionez, gai nagusiak

baserria eta abertzaletasuna dira. 30. hamarkadan horretan poeta

handiak daude eta poesia kultuagoa eta unibertsalagoa da.

Jose Ariztimuño “Aitzol” (Tolosa, 1896-Hernani, 1936). 1930ean,

Euskal Berpizkundea zeritzon mugimenduaren oinarria izan zen

Euskaltzaleak elkarteaz arduratu zen. Frankistek fusilatuta hil zen.

Jose Mari Agirre “Lizardi” (Zarautz, 1896-Tolosa, 1933). Lirikaren

maila gorena lortu zuen, poesia kultua eta herrikoia erabiliz.

Esteban Urkiaga “Lauaxeta” (Laukiz, 1905-Gasteiz, 1937). Poeta

handienetako bat da. Inspirazio-iturri nagusia erromantizismoa eta

sinbolismoa izan ziren. Poesia kultua, konplexua eta minoritarioa

egin zuen. Lauaxeta ere frankistek fusilatuta hil zen.

Nikolas Ormaetxea, “Orixe” (Orexa, 1888-Añorga, 1961).

Eruditutzat jotzen da eta joera klasikoko estiloko idazlerik

esanguratsuenetakoa da.

Gerraostean, aipagarrienak honako hauek dira: Jon Mirande (Paris,

1925-1972). Heterodoxoa zen eta poesia neorromantikoa egiten

zuen zen, eta pentsamentuari dagokionez, desesperatua, faxista eta

arrazista zen. Gabriel Aresti (Bilbo, 1933-1975). Eragin erabakigarria

izan zuen euskal poesiaren bide berrietan. Sinbolismotik –Maldan

Behera– poesia sozialera –Harri eta herri– (1964) pasatu zen.

Azken lan honek eragin erabakigarria izan zuen hainbat

idazlerengan, besteak beste, Xabier Lete, Ibon sarasola, Bernardo

Atxaga edo Joseba Sarrionaindia (Pot taldekoa), poeta eta

narratzailea, gaur egun atzerriratuta dagoena. 70ko hamarkadan,

poesia sozial eta militantearekin batera sibolismoa landu zuten

beste idazle batzuk ere badaude, besteak beste, Joan Mari

Lekuona, Bitoriano Gandiaga eta Arantxa Urretabizkaia…

Nobela modernoa

Martin Ugalde (1921-2004). Atzerriko euskal idazleen ordezkaria

izan zen. Ipuinak eta nobelak idatzi zituen, euskaraz zein erdaraz;

halaber, Síntesis de Historia del País Vasco (1974) izeneko lana

ere idatzi zuen. Euskaldun Unibertsalaren saria jaso zuen 2002an.

2003an, prozesatu egin zuten, agindu judizialaren bidez itxi

zuten Euskaldunon Egunkariako zuzendari izateagatik.

Baina eraginik handiena izan zutenak honako hauek izan ziren:

alde batetik, José Luis Alvarez Enparantza, “Txillardegi”,

hizkuntzalaria. Nobela europarra ezagutzen duten eta hainbat

literatura-genero (poliziakoa, historikoa, autobiografiak...)

ikertzen dituzten idazle gazte, unibertsitario, hiritarrei dagokien

nobela modernoaren bidea hasi zuen. Eta, bestetik, Ramon

Saizarbitoria (1944). Narrazio-teknikak berritzen saiatu zen,

estiloari berari garrantzia emanez.

Laurogeita hamarreko hamarkadako urteak urrezkoak dira,

euskal nobelari dagokionez. Lan asko argitaratu ziren eta zein

baino zein originalagoak.

Aukera anitza bada ere, honako hauek aipatuko ditugu

erreferentzia gisa:

• Bernardo Atxaga: Obabakoak (1988), Gizona bere bakardadean

(1994), Soinujolearen semea (2004).

• Anjel Lertxundi: Otto Pette (1995), Azkenaz beste (1996),

Argizariaren eguna (2001).

• Ramon Saizarbitoria: Hamaika pauso (1995), Bihotz bi (1996),

Gorde nazazu ñurpean (2000).

• Arantza Urretabizkaia: Zergaitik pampox (1979), Koaderno

gorria (1998).

• Koldo Izagirre. Poeta gisa Itxaso ahantzia (1976) idatzi zuen,

eta narratzaile gisa Sua nahi, Mr. Churchill (2005).

• Mari Asun Landa: besteak beste, Galtzerdi suizida idatzi zituen.

Gazte eta haurren literaturako Sari Nazionala lortu zuen 2003an,

Krokodriloa ohe azpian lanarekin.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!