10.11.2014 Views

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

50

Loiola santutegia.

Azkoitia (Gipuzkoa).

Konstituzioaren Plaza.

Donostia.

Arte gotikoa goiztiarra izan zen Nafarroan eta Iparraldean

(Baionako Katedrala) eta berantiarragoa da (XV. mendearen

amaiera eta XVI. mendearen hasiera), baina garrantzitsuagoa da

gainerako herrialdeetan, hiribilduen fundazioen garaikoa, alegia.

Nafarroan, esanguratsuenak honako hauek dira: Orreagako ospitaleostatua

(Antso Indartsuaren mausoleoa –1234– bertan dago); Iruñeko

Andre Mariren Katedrala: hasieran –1127–, erromanikoa eta gero

–1394–, gotikoa; bertan dago Karlos III.aren eta Leonorren panteoia.

Araban, gotiko erlijiotsuaren eta zibilaren lagin ugari daude.

Esanguratsuak dira Gasteizko Andre Mariren Katedrala, XIII. mendekoa

(gaur egun zaharberritzen ari da, teknologia berriak erabiliz), Gasteizko

Andre Maria eta Biasteriko, Aguraingo eta Kanpezuko elizak.

Bizkaian, Bilboko Santiago Katedralaz gain (Aingeruaren Atea

eta klaustro gotiko isabelinoa –Gueñeseko Andre Mari elizako

Eguzkiaren Atariaren antzekoa–), aipagarriak dira Bilboko San

Anton eliza eta Begoñako Andre Mariaren Santutegia (gotiko

berantiarra da eta Bizkaiko patroia den Begoñako Amaren

egoitza da). Halaber, estilo gotikoko beste hainbat eliza daude:

Balmasedako San Seberino eta donetsitako Andre Mariaren elizak,

Lekeition (gotiko flamigeroko erretaula bikaina dauka), Ondarroan,

Urduñan edo Gernikan. Gipuzkoan, elizarik esanguratsuenak,

besteak beste, Debako Andre Maria, Donostiako San Bizente eta

Hondarribiko Andre Maria dira.

Arkitekturari zibilari dagokionez, aipagarriak dira: Oliteko Jauregi

berria (Karlos III. eta Bianako Printzea bertan bizi izan ziren),

Zarautzeko Dorre Luzea eta Arabako gotiko zibil oparoa (Aiaratarren

Multzoa, Kexanan, XIII. mendekoa Mendozako dorrea –Gasteizetik

hurbil–; Gasteizeko Portaloia, Otxanda Anderearen Dorrea –gaur

Natura Zientzien Museoa da–, Andatarren dorrea eta Kordoi Etxea).

Bizkaian, Salazartarren Muñatones gaztelua eta hainbat dorretxe

(Zamudiokoa, Mungiako Bilella, Abadiñoko Muntxaraz, Erandioko

Martiartu, Abellanedako Juntetxea, Gordexolako Oxirando), batzuek

goiko aldea kenduta dute Enrike IV.aren aginduz. Erzilla dorretxea

Bermeoko portuan dago eta gaur egun Arrantzaleen museoa da.

Harginen belaunaldi garrantzitsuarekin batera, XVI. mendearen

hasieran, platereskoa zen nagusi eta gotikoaren gainean jartzen

zen azken aldian. Platereskoaren aztarna oso onak daude.

Gipuzkoan eraikin bikainak daude (Oñatiko Unibertsitatea

–1540– eta San Telmo komentua Donostian). Bizkaian, Ziortzako

kolegiatako klaustroa eta Bilboko Begoñako ataria; Araban, Goiuriko,

Montehermoso eta Bendaña jauregiak, Gasteizen. Eta Nafarroan,

Iratxeko Monasterioa edo Iruñeko Gotorlekuko bost bastioiak.

XVI. mendearen bigarren zatian, platereskoa bilakatu egin zen eta

euskal gotikoa deritzona eta errenazentista sortu zen. Adibide

gisa, aipagarrienak, Bergarako San Pedro eta Irungo Junkal.

Iparraldean, gotikoa errenazentistarekin nahastuta mantendu zen,

jauregietan (Elizabea gaztelua) edo Zuberoako zenbait elizatako

kanpandorre hirukoiztarretan –hiru erpinekoetan– (Goteinekoa)

edo Iruñeko Gotorlekuan ikus daitekeenez.

Arkitektura barrokoa eta neoklasikoa

XVII. mendeaz geroztik, XVII. mende bete-beteraino barrokoa

da nagusi. Barrokoaren ezaugarri nagusiak lerro kurbatuak eta

apaindura ugariak dira. Iruñea eta Baiona garai horretan urbanizatu

ziren. Iparraldean berariazko estiloa sortu zen (adibidez, Donibane

Lohizuneko nabe bakarra eta kanpandorre hirukoitza). Gipuzkoan,

aipagarrienak Loiolako Santutegi bikaina eta Donostiako Koruko

Amaren eliza dira. Bilbon, Donibane eta Bariko San Nikolasen

elizak. Araban, Aguraingo San Joan eliza, Gasteizeko San Migel

elizako eta Morelako Andre Mariaren elizako erretaulak. Nafarroan,

Tuterako katedraleko Santa Anaren kapera.

XVIII. mendearen amaieran eta XIX. mendean zehar forma

klasikoetara itzuli zen eta funtzionaltasuna zen nagusi. Zenbait

arkitekto hemendik ibili ziren eta aztarna garrantzitsuak utzi

zituzten: Ventura Rodríguez (Noaingo akueduktua, Iruñeko

katedraleko fatxada) edo Silvestre Perez (Bermeoko Andre Maria,

Donostiako, Durangoko edo Bermeoko udaletxeak).

XVII-XVIII. mendeetako urbanismoari dagokionez, kalitate

handikoak dira hiriburuetako Plaza Berriak. Arkitektura

neoklasikoaren lagin onak dira Gasteizeko Plaza Berria

–Justo Antonio Olagibelek egindakoa–, Diputazioko Jauregia,

Arkupeak eta Espainiako Plazak osatzen duten multzoa;

Donostiako Diputazioko jauregia

eta Konstituzio Plaza; Bilboko

Plaza Barria eta Gernikako

Juntetxea; Iruñean, Andre

Mariaren katedralaren fatxada

eta Nafarroako Jauregia.

Gasteizko katedral gotikoa

zaharberritzeko “Abierto

por obras” izeneko

programa erreferentzia

izan da nazioartean,

teknika abangoardistak

erabiltzeagatik, bai

zaharberritzean, bai

bisiten egituraketan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!