10.11.2014 Views

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

7.4. Kultura digitala eta multimedia

Digitalizatzea informazioarekin (biltegiratzearekin, igortzeko

erekin, deskodetzearekin eta erabilerarekin) lotutako aldaketa

teknologikoaren ondoriozko fenomeno orokorra da, eta,

dirudienez, aldaketak eragingo ditu gizarte-ohituretan eta eredu

ekonomikoetan. Euskadin, ahalegin handia egin da teknologian

eta ekipamenduetan, baina, oraindik ez dugu lortu garai digitaleko

edukiei eta arteari dagokienez, behar adina aurre egitea.

Kulturari berari dagokionez, zenbait maila bereiztu behar dira:

ondareak eta kreazioak digitalizatu egin behar dira, kontserbazioa

eta erabilera ziurtatzeko, ondare horren garapena sustatzeko, eta

arte-espresioa sortzeko (multimedia, art net...).

Lehen mailari, hau da, ondareak digitalizatzeari dagokionez,

instituzio guztiak digitalizatzeko ahalegin handia eta zorrotza

egiten ari dira, zenbait eduki digitalizatuak erabiltzeko sarbidea

eskainiz (liburutegi digitala, artxibategiak, egunkariak – www.

euskadi.net/liburutegidigitala–) eta ekimen ugari burutuz (Eusko

Legebiltzarra, diputazioak, Eresbil, EITB, Susa, Euskaltzaindia,

Euskadiko Filmategia...). Zenbait erakunde lan horietan

espezializatuta daude, hots: Euskomedia, Elhuyar, Vicomtech

(Gaia-rekin lotutako enpresak dira).

Bigarren mailari, hau da, erabilerari eta garapenari dagokionez,

kultura-eduki digitalak gero eta gehiago erabili ohi dira, kultura

ekoizteko eta hedatzeko, erdarazko zein euskarazko kulturaedukietan

–interesgarria izango litzateke, Interneten “eus”

domeinua sortzea–. Alderdi horiek funtsezkoak dira, klonazio

kulturala saihesteko eta epe ertainean merkatuak sortzeko.

Hirugarren mailari, hau da, berariazko kreazio-jarduerari,

dagokionez, artean edo komunikazio digitaletan diharduten

kreatzaileekin batera (arte elektronikoa, net-art…), multimedia

dago. Hastapenetan dagoenez, merkatuak, gaur egun, ezin du

kulturari dagokion multimedia dinamizatu, eta horrek ekimen

publikoa –hezkuntzak edo hizkuntza politikak egindako

enkarguak, kreazioak, ondarea multimediaren bidez islatzea...–

eta merkatua sortzeko jarduerak eskatzen ditu.

7.5. Artisautzak

Eskulanarekin, artearekin eta memoriarekin zerikusia duen euskal

artisautzan, artzainen eta nekazarien munduarekin lotutako

gauzak egin ohi dira. Artzainek, lanerako zurezko tresnak egin

ohi zituzten: makila, uztaiak, askak edo gazta egiteko kaikuak.

Baina, eboluzio orokorraren, eta, batez ere, nekazaritzaren

eboluzioaren ondorioz, artisau batzuk besteentzako gauzak

egiten espezializatu ziren, eta ondasunen edo diruaren truke

saltzen zituzten.

Artisauek zurezko eta burdinazko nekazaritza-lanabesak (gurdiak,

uztarriak, goldeak, aitzurrak...) eta zurezko tresnak (kutxak,

mahaiak...) fabrikatzen zituzten. Larrua erabiliz, besteak beste,

oinetakoak (abarkak), uhalak, zahatoak eta pilotak egin ohi zituzten.

Ez ditugu ahaztu behar saskigintza, amuak, sareak eta sareaparailuak,

zeramika (tornuaren erabilerarekin nabarmen garatu

zen), ehunezko materialak (abarketak), musika-tresnak (txirulak,

txistuak, dultzainak, txalapartak, panderoak...) eta dekorazioartearen

deribatuak (bitxiak, damaskinatua, zaharberritzea...).

Gaur egun, euskal artisautzan edozein motatako materialak erabili

ohi dira (harria, buztina, zura, papera...), dekorazio-piezak zein

gauza erabilgarriak egiteko, eta, ondorioz, diseinu berriak sortu

dira. Erabilera berrietarako material berriak erabili ohi dituzten

artisauak sortu dira: miniaturistak, modelogileak, maketagileak,

surf-taulen egileak....

Artisautza-enpresei dagokienez, mikroenpresa urri eta heterogeneoak

dira (autonomoak barne). 300 inguru daude eta horietatik 261 daude

erregistratuta (115 Gipuzkoan, 113 Bizkaian eta 33 Araban). Enplegu

mugatua sortzen dute: 500-600 lanpostu. Jarduera nagusiak

zurezko altzarigintza /%13,4), zurezko objektuak (% 12,9), zeramika

(% 12,6), landare-zuntzeko gauzak (% 9,4), ehunezko gauzak (%

7,9), bitxigintza (% 6,9), metalezko gauzak (% 6,5), beiragintza (%

6,1), larruzko gauzak (% 4,7), marmolezko, harrizko eta eskaiolazko

objektuak (% 1,1), musika-tresnak (% 1,1) eta bestelakoak (% 17,3).

Gaur egungo aArtisauaren profila, suposatu ohi den arketipoaren

nahikoa desberdina da: gizonezkoak gehiago dira (% 65),

emakumeen aldean; hobekuntza profesionalaz eta lan-tresnen

berrikuntzaz arduratzen dira (% 37ak, hobekuntza-ikastaroak

egin dituzte); ordenadorea erabili ohi dute (informazioa jasotzeko,

kudeatzeko, komertzializatzeko eta diseinuak hobetzeko);

gehienek 35 urte baino gehiago dituzte; heren batek ez du

artisautza jarduera nagusitzat (ezin dute lanbide horretatik bizi);

artisauaren eta bezeroaren arteko salmenta zuzena da nagusi.

Artisautzaren etorkizuna zaila da, zeren produktu industrialak eta

garapen bidean dauden herrialdeetako produktuak oso lehiakorrak

baitira, ordezko belaunaldiak ez baitira nahi adinakoak eta

errentagarritasun-patroi onargarriak lortzea oso zaila baita. Eskuhartze

sakona egiteko, sektorea eta artisauen irudia hobeto erregulatu

behar dira, zeharkako laguntza instituzionala emanez eta labela

(agiria) sortuz; diseinu berriak sortu edo daudenak egokitu egin behar

dira; merkataritza-kanal zaharrak hobetu eta berriak sortu behar dira

eta tokiko kultura eta turismoarekin uztartu behar da.

61

euskadi.net, Eusko Jaurlaritzaren

baliabideen web-gunea.

Artisaua pilotan jokatzeko xistera

egiten.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!