10.11.2014 Views

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

82

Ajuria Enea, Lehedakaritzaren

egoitza.

Eusko Jaurlaritzaren eraikina,

Bilbon.

9. EUSKADIKO BALIABIDE

ETA ZERBITZU PUBLIKOAK

Administrazioek baliabide anitz dituzte hiritarrei arreta esakintzeko.

Batzuk eskubideak bideratzeko eta betebeharrak betearazteko dira,

eta, beste batzuk, premiak asetzea eta gerta daitezkeen desorekak

arintzea dute helburu. Halaber, Autonomiako, probintziako eta

tokiko Administrazioek beharrezko dokumentazioa eskuratzeko,

eskaeraren bat egiteko edo espediente edo auziren baten egoera

zein den jakiteko bideak eman behar dituzte.

Zerbitzuak berariazko eskumenak dituzten Jaurlaritzako,

Diputazioetako edo Udaletako sailek eta Autonomiako Erakunde

Publikoek eskaintzen dituzte.

9.1. Eusko Jaurlaritzari dagozkion

baliabideak eta zerbitzuak

Eusko Jaurlaritzak honako sail hauen arabera antolatzen ditu

dagozkion eskumenak:

• Lehendakaritza.

• Lehendakariordetza.

• Ogasun eta Administrazio Saila.

• Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

• Herrizaingo Saila.

• Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.

• Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila.

• Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

• Osasun Saila.

• Kultura Saila.

• Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.

• Herri Lan eta Garraio Saila.

• Nekazaritza eta Arrantza Saila.

9.1.1. Lehendakaritza eta Lehendakariordetza

Lehendakaritza Sailak, lehendakaria buru izanik, Eusko

jaurlaritza zuzentzen du, eta Europar Batasuneko eta erbesteko

euskaldunei dagozkien baliabideak kudeatzen ditu. Halaber,

arlo anitzeko erakundeen partaidetzaz, kanpoko ekintzako

estrategiez eta Euskadiko ordezkaritzen sareaz (Brusela, Madril,

Paris, Txile, Argentina eta Mexiko) arduratzen da. Gaurko euskal

gaiei buruzko ikerketak egiten ditu, plan bereziak garatzen ditu

eta emakumeen aukera-berdintasuna sustatzen du.

Emakunde sail honetan dago eta emakumeen eta gizonezkoen

berdintasuna sustatzeaz arduratzen da, Euskadiko politika,

ekonomia, kultura eta gizarteari dagozkion bizitzako alderdi

guztietan. 2005ean, Eusko Legebiltzarrak, epe labur eta ertainean

eragin garrantzitsuak izango dituen Berdintasunaren Legea onesti

zuen.

Lehendakariordetzak Gobernuaren arlo guztiak koordinatzen

ditu. Euskal Herriko Aldizkari Ofiziala (EHAO) herritarrei

erabakien berri emateko oinarrizko tresna da. Aldizkari horrek,

Eusko Legebiltzarraren planak ere badakartza.

9.1.2. Ogasuna eta Administrazioa

Herrialdeko ekonomiaz arduratzen da. Euskadiko Aurrekontu

Orokorrak diseinatzen ditu, eta, besteak beste, zerga-sistemaz

edo finantzazio publikoaz arduratzen da. Horrez gain, Euskal

Estatistika Institutua (EUSTAT) ere sail honetan dago. EUSTAT-ak

euskal gizarte eta ekonomiari dagozkien alderdi guztiei buruz

egin ohi diren inkestak egiteaz eta hedatzeaz arduratzen da.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE) Administrazioko

langileen hautaketaz eta prestakuntzaz eta administrazio

publikoetan erabili ohi den euskararen normalizazioaz

arduratzen da.

9.1.3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa

Hezkuntza-sistemak, hezkuntzarako eskubidea eta umeen etxetik

lekurik hurbilenean plaza bermatzen ditu. Hezkuntza doanekoa

da 3-18 urte bitartean eta nahitaezkoa 6-16 urte bitartean.

Ikastetxea familiek hautatzen dute. Hezkuntza- eta hizkuntzaeredua

elebiduna da (euskaraz eta gaztelaniaz) eta bi hizkuntzen

pisua desberdina da D, B eta A ereduetan. Ereduok berrikusten ari

dira, gaur egun (ikus 6.3 puntua).

Hezkuntza hainbat mailatan banatzen da:

• Haur-hezkuntza. 0-6 urte. Ez da derrigorrezkoa eta bi ziklotan

banatzen da: 0-3 urte eta 3-6 urte.

• Lehen hezkuntza. 6-12 urte. Derrigorrezkoa eta doanekoa eta

hiru ziklotan banatzen da. Ziklo bakoitzak bi ikasturte ditu: 1.

zikloa 6-8 urte, 2. zikloa 8-10 urte, 3. zikloa 10-12 urte. Ziklo

horietako batean behin baino ezin da errepikatu.

• Bigarren hezkuntza. Derrigorrezkoa 12-16 urte bitartean. Maila

bakoitzean urtebete gehiago egon daiteke eta 18 urtera arte egon

daitezke eskolan. Ikasgai guztiak gaindituta, bigarren hezkuntzan

graduatuaren titulua lortzen da. Titulu horrekin Batxilergoa edo

Maila ertaineko Prestakuntza Zikloak egin daitezke.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!