10.11.2014 Views

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

esteko kopuru metatuari dagokionez, Tele 5 da nagusi (720.000),

eta ondoren, ETB2 (625.000). Euskarazko ETB1en ikus-entzuleen

batez besteko kopuru metatua 186.000koa da. Telebista lokalei

edo probintzialei dagokienez, besteak beste, Tele Bilbo, Canal

Bizkaia, Bilbovision, Tele Donosti, Localia, Canal Gasteiz edo

Goiena dira esanguratsuenak. Denen artean, guztira, 185.000

ikus-entzule dituzte. Nafarroan, Canal 4 eta Canal 6 kateak kate

pribatu autonomiko pribatuak dira TDT lizentziarekin.

Halaber, Euskaltel euskal telekomunikazio-antolatzaileak

kudeatzen duen kable bidezko sarea ere badago. Interneterako

sarbideei dagokienez, 2006an, biztanleen % 50ak erabili zuen,

beti ere, 14 urtetik gora erabiltzaileak kontuan hartuta.

Nafarroan, telebistari dagokionez, ikus-entzuleen batez

besteko metatuaren datuak 2006an –CIES-en inkestaren

arabera– honako hau izan ziren: Tele5, 191.000; TVE 1, 169.000;

Antena3, 181.000; ETB2, 83.000; La 2, 40.000; Canal 6,

25.000; Canal4, 30.000; ETB1, 27.000; Cuatro, 40.000; Canal+,

13.000. TVE-ren bi kateak dira nagusi (209.000) eta ondoren,

orotariko beste bi kateak. ETB-ren (Euskadiko Autonomia

Erkidegoko antolatzaile publikoaren) bi kateek 112.000 ikusentzule

dituzte, eta laugarren garrantzitsuena da guztizko ikusentzuleen

kopuruari dagokionez, Nafarroako bi kate pribatuena

baino askoz handiagoa.

8.6.5. Euskara eta komunikazioa

Urria bada ere, euskarak badu nolabaiteko presentzia prentsan

(egunero argitaratzen diren aleen %3 –Berria eta herrietako

egunkariak-), irratian (Euskadin, ikus-entzuleen % 10 inguru

du, eta ikus-entzuleen kopuru metatua 200.000koa da). Irratieskaintza

mugatua da (Euskadi Irratia eta, gazteentzako Euskadi

Gaztea –EITB-renak biak– eta beste irrati pribatu –Herri Irratia,

Bizkaia Irratia…- edo elkarte-irrati txiki batzuk). Frekuentzia

Modulazioko (FM-ko) irrati pribatuen eskaintza urria da: ez dira

saioen % 3ra iristen.

Telebistari dagokionez, telebista-kate lokal batzuez aparte

(Goiena...), ETB 1ek baino ez du euskararen premia betetzen.

Guztien artean, ikus-entzuleen % 6-7 inguru hartzen dute.

Euskararen presentzia komunikabideetan, ezagutzen dena

eta erabiltzen dena baino askoz ere txikiagoa da. Merkatuak

diskriminatu egiten du, zeren komunikabideetan gaztelania,

hau da, gizarte osoak dakien duen hizkuntza, erabiltzeko joera

baitago. Euskara gehiago erabili ohi da, ordea, aldizkari eta telebista

lokaletan. Oreka lortzen laguntzeko, TDT lokalari buruzko dekretuak

lehentasuna ematen die, kuoten politikan, euskarazko kanalei.

8.7. Saiogileak, zientzialariak eta

pertsonaia historikoak

Zenbait pertsonak aztarna utzi dute kultura kolektiboan, Euskal

Herritik kanpo ere.

8.7.1. Saiogileak eta zientzialariak

Martin Azpilikueta (Barasoain, 1492-1586). Domingotarra zen eta

Baztaneko Agromondarren familiakoa. Doctor Navarrus goitizena

zuen eta garai hartako intelektualik garrantzitsuenetako bat izan zen.

Felipe II.aren aholkulari izan zen. Moralista –maileguak interesekin

itzultzearen zilegitasuna defendatu zuen–, jurista eta ekonomialaria

izan zen, eta, horrez gain, Xabierko Frantziskoren osaba zen.

Halaber, historiografia-ekarpen goiztiarra ere egon zen: Esteban

Garibay. Arrasaten jaio zen 1566an. Compendio Historial de España

izeneko lana idatzi zuen. Baina ikerketa goiztiarrak Nafarroan izan

ziren. Carlos Bianako Printzeak Nafarroako monarkiari buruz

ikertu zuen, Pedro Agramontarrak ere historiografia idatzi zuen,

eta Jose Moret-ek (XVII. mendea) Anales del Reyno de Navarra

idatzi zuen. Juan Huarte de San Juan-ek psikologia praktikoari

buruzko Examen de Ingenios izeneko lana idatzi zuen.

Fausto eta Joan Jose Elhuyar anaiak mineralogistak izan ziren

XVIII. mendean. Bata Mexikoko meatzeen zuzendaria izan zen eta,

gerora, Espainiako ministroa, eta, besteak, wolframio kimikoki

isolatzea lortu zuen eta merkurioaren, zilarraren eta platinoaren

tratamenduak aztertu zituen.

Jose Agustin Ibañez de la Renteria (Bilbo, 1750–Lekeitio, 1826)

ilustratuak, konstituzionalismoa, botere politikoaren banaketa,

hiritarren ideia, Estatu mugatua edota udal askatasunak defendatu

zituen. Discursos eta Memorial Historico (1798) izeneko lanak

idatzi zituen; azken horretan, frantsesen aurkako gerran izan

zuen eskarmentua kontatu zuen.

Nicolas Arriquivar ilustratu bilbotarra baino lehen, ospetsua izan

zen ekonomian, Jeronimo Ustariz nafarra, Teoria y práctica de

Comercio y Marina izeneko lanarekin. Geografo eta politiko ospetsua

izan zen Pascual Madoz (Iruñea, 1806–Genoa, 1870). Liberala zen

eta desamortizazioetako baten buru izan zen. 16 liburuz osatutako

Diccionario Geográfico de España lan zehatza argitaratu zuen.

Santiago Ramon y Cajal Nafarroan jaio zen, Petilla de Aragón

herrian, 1852an eta Madrilen hil zen 1934an. Medikuntzako Nobel

saria lortu zuen 1906an, histologian egin zituen lanengatik.

71

Santiago Ramon y Cajal, Nobel saria

Medikuntzan, 1906an, eskola ematen.

Joxe Miguel Barandiaran

(erdian) indusketa bateko

sarreran.

Julio Caro Barojaren erretratua.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!