10.11.2014 Views

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

52

Estilo desberdinekoak

badira ere, “El espíritu de la

colmena” eta “Tasio” euskal

zinemaren mugarriak dira.

Alex de la Iglesia errodajean.

7.1.4. Zinematografia-arteak

Euskal Herrian, erakusketa goiztiarrak egin ziren zinematografiaren

aurreko tramankuluak erabiliz (linterna magikoa, kinetoskopioa),

eta horien ondoren zinema etorri zen (lehenbiziko erakustaldia

1896an egin zen). XX. mendearen hasieran, lokal egonkorrak ireki

ziren. 1920ko hamarkadan, zinemak entretenimendu gisa izan zuen

arrakasta izugarriaren ondorioz, zinema-aretoak ugaritu egin ziren.

Fikziorik ez zen grabatu 1923ra arte, Alejandro Olabarriak

Un drama en Bilbao” izeneko filma zuzendu zuen arte, alegia.

Baina, garai hartako ekoizpen garrantzitsuenak Gil de Espinaren

Edurne modista de Bilbao (1924) eta Victor eta Mauro Azcona

barakaldarren El Mayorazgo de Basterretxe (1928) izan ziren.

30eko hamarkadako soinudun zinemaren ondorioz, ekoizpen

espainiarra eta ia ezdeusa zen euskal ekoizpena suntsituta

geratu ziren, eta, aldi berean, gaur egun ere mantentzen den

Hollywood-eko ekoizpenen inbasioa etorri zen (merkatuaren %

65-75). Euskal produkzioari dagokionez, asteko edo bi astetik

behingo albistegiak baino ez ziren egiten.

60ko hamarkadan, esperimentaltasunaren (Nestor Basterretxeak,

Sistiagak edo Ruiz Balerdik arte plastikoak eta zinema fusionatu

zituzten) eta memoria etnografikoa aldarrikatzearen eztanda izan zen.

Geroago, Estatuko abangoardia izan ziren eta nazioartean prestigioa

izan zuten frankismo berantiarreko zinemagileen belaunaldia sortu

zen: Elias Querejeta, Antonio Mercero, Eloy de la Iglesia, Pedro

Olea, Ivan Zulueta, Antton Ezeiza, Victor Erice –El espíritu de la

colmena mitikoarekin– eta Aguirre… Urte esperimental horietan,

erreferentzia oso garrantzitsua izan zen Larruquert eta Nestor

Basterretxearen Ama Lur (1968) izeneko kalitatezko dokumentala.

Euskarazko zenbait filma ere egin ziren. Urte zizakatuak izan

ziren, formatuei dagokienez (laburmetraiak, luzemetraiak edo

dokumentalak egin ziren) eta politika-zinemari dagokionez

(1979an, Iñaki Nuñez-ek Estado de excepción –Salbuespen

egoera– eta Imanol Uribek Proceso de Burgos –Burgosko

prozesua– filmak egin zituzten).

80ko hamarkadako euskal zinemagintzan gehien gogoratzen diren

urteak dira. Aipagarriak dira Imanol Uriberen Segoviako ihesa eta

Mikelen heriotza, Montxo Armendarizen Tasio eta Ericeren El Sur.

Euskarazko erdimetraiekin edo thriller-ekin edota animazioarekin

esperimentatu zen (hurrenez hurren, Angel Lertxundiren

Hamaseigarrenean aidanez, Ortuoste eta Rebolloren 7 kale eta

Juanba Berasategiren Kalabaza Tripontzia). Aipagarriak dira,

halaber, zenbait ekoizle (Ángel Amigo, Txepe Lara edo Ibarretxe

anaiak) eta fotografia-zuzendari ere (Javier Aguirresarobe).

90eko hamarkadako zinemari dagokionez, kalitate handikoa da

eta euskal zinemagintza sendotu egin zela esan daiteke. Izen

berri eta anitzak sortu ziren Alex de la Iglesia, Juanma Bajo

Ulloa, Julio Medem, Enrique Urbizu, Daniel Calparsoro, Helena

Taberna, Zabala eta Olasagasti…

Oraintsuago, aipatutako zinemagileen lanaren jarraitutasuna

egiaztatzen duten lan interesgarri eta anitzak daude (La

comunidad, Alex de la Iglesiarena; Caja 50 eta La vida mancha

Urbizurenak; Silencio roto eta Obaba, Armendarizenak; Lucía

y el sexo eta La pelota vasca, Medemen dokumental ausarta).

Aldi berean, zinemagile berriak (Pablo Malo...) eta kalitatezko

laburmetraiagileak (“Tinieblas” Gonzalez, Kepa Sojo, Koldo

Serra, Borja Cobeaga edo Nacho Vigalondo…) ere sortu dira.

Animazioari dagokionez, nolabaiteko euskal espezializazioa

sortu da. 2005ean euskaraz egindako bi film aurkitu dira: Aupa

Etxebeste Asier Altuna eta Telmo Esnalena eta Kutxidazu bidea

Ixabel, Fernando Bernues eta Mireia Gabilondorena, euskarazko

luzemetraia aitzindarietako bat izan zen 1989ko Antton Ezeizaren

Ke arteko eguna testigantzaren ildoari jarraituz.

Euskal zinemaren arazoa ez datza kreatzaileengan, baizik eta

euskal giza baliabide asko Madrilera lanera joatera behartu dituen

egitura ekonomiko eskasean baizik. Hala ere ikus-entzunezko 70

enpresa baino gehiago daude.

1940-70 urteetan, zinera joatea gizarte-jarduera masiboa zen,

baina 80ko eta 90eko hamarkadetan beherakada nabaritu zen;

hala ere, azken urteetan suspertu egin da berriz ere. Euskadin,

batez beste, pertsona bakoitzak 3 filma ikusten ditu urtean,

Espainiako Estatuko hirugarren erkidegoa, Madril eta Kataluniaren

ostean.

Bideoari eta DVD-ari dagokienez, erosketak eta bildumazaletasuna

handiagotu egin dira, alokatzea mantendu egin da, DVD-a eta

sarearen bidez eskuratzea izugarri igo dira, eta bideoa gutxitu

egin da 1998az geroztik.

Euskal Filmategia

Euskal zinemaren eta “Donostiako Zinemaldiaren” memoria

Euskal Filmategia fundazioan gordetzen da. Fundazioaren

egoitza Donostian dago. 1978an sortu zen, Euskal Herriko ikusentzunezko

memoria gordetzeko. Filmategiaren eginkizunak

honako hauek dira: zinema eta, batez ere, euskal zinema,

aztertzeko interesgarriak izan daitezkeen pelikulak edo ikusentzunezkoak

(dokumentalak, fikzioa, zinemaren historiari

buruzko dokumentuak) ikertzea, artxibatzea, kontserbatzea

eta ematea, eta intereseko dokumentuak eta material teknikoa

zaintzea. Hedapen-lanak ere egin ohi ditu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!