10.11.2014 Views

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

38

5.3. Nafarroako eta Iparraldeko

ekonomiak

Nafarroa

PBG-a, Espainiako PBG-aren % 1.7 da.

Nafarroan, aldaketa nagusia XX. mendeko 50-70 hamarkadetan

izan zen. Nekazaritzako lanpostuak murriztu egin dira eta

zerbitzuen sektorea hazi egin da, Espainiako batez bestekoa baino

gutxiago bada ere. Sektore publikoak pisu handia du Nafarroan.

Nafarroako biztanle okupatuen egituraketaren

bilakaera, sektoreen arabera

Nekazaritza Industria

eta eraikuntza

Zerbitzuak

1940 56% 20% 23%

1975 18% 45% 37%

2006 5,4% 34,2% 60,4%

Iturria: Haizea eta Nafarroako Estatistikako Institutua.

Enpleguari dagokionez, lehen sektoreak pisu handirik ez badu

ere (% 6 baino gutxiago), jatorrizko deitura duten mahastien

laborantza eta laborantza ureztatuko barazki eta fruten

produkzioa (piperrak, zainzuriak, patatak, lekadunak, fruta anitz)

garrantzitsuak dira. Gainera, nekazaritzako elikagaien industria,

laborantza horien bidez hornitzen da. Aipatutako laborantzez

gain, garrantzitsuak dira, halaber, Erdialdean, zerealak, ekilorea,

koltza eta erremolatxa eta, Mendialdean, mendi zurgaietako

basogintzako jarduerak ere.

Industria-sektorea Lurraldeari dagokion Balio Erantsiaren % 29,1

da –Espainiako batez bestekoa baino 10 puntu handiagoa– eta

garraio-materialean, metalurgian, transformatu metalikoetan

eta nekazaritzako elikagaietan espezializatu da. Hiru adar horiek

eskaintza komertzialaren % 50a gainditzen dute. Ondoren,

makinen fabrikazioa, papergintza eta arte grafikoak daude.

Nafarroako ekonomia ere, Espainiako batez bestekoa baino

gehiago hazi da.

Merkatuko prezioen Balio Erantsi Gordina Nafarroan, 2006an

Nekazaritza Energia Industria Eraikuntza Zerbitzuak Produktoen

gaineko

zerga

2,7% 1,8% 23,4 10,2 50,9% 11%

Iturria: INE

Nafarroaren BPG-a, 2006an, INE-ren datuen arabera 27.861

eurokoa zen, hirugarrena Espainian, Madrilen eta Euskadiren

ostean. 2006an, BPG per capita-ri dagokion indizea (erosteko

ahalmenaren parekotasuna), 25 herrialdeko Europako indizea

100 izanik, 125,8koa zen, hau da, batez bestekoaren ia % 25.

Nafarroan, langabezia-maila % 5,3 ingurukoa da.

Iparraldea

Kasu zeharo desberdina da.

XIX. mendearen bigarren zatian turismoaren garapen garrantzitsua

hasi zen, trenari eta Bigarren Inperioari esker. Napoleon III.ak eta

bere emaztea zen Eugenia de Montijo-k Miarritzen ezarri zuten

udako egoitza, eta Côte Basque zeritzona nazioarteko modako

leku bihurtu zen eta eraikuntza eta zerbitzu berriak sortu ziren.

Gaur egun, Iparraldeko barnealdeak ez du eredu ekonomiko

jakin bat. Garapena Lapurdiko kostaldean kontzentratzen da.

Langabezia-tasa % 13koa da, 1990ean (% 11,9) baino handiagoa.

Ehuneko handiena Lapurdiri dagokio: 13,9.

Biztanleria aktiboari dagokionez, 262.311ko guztizko biztanlekopurutik,

98.652 lanean ari dira. Iparraldean, enplegua honelaxe

banatzen da: % 6,3ak nekazaritzan eta arrantzan dihardu

(asko jaitsi da azken urteetan, zeren 1979tik 2000ra bitartean

nekazaritzako enpleguen % 30 galdu egin baita); % 14,8a

industrian ari da (nekazaritzako elikagaigintzan, aeronautikan,

oinetakoen industrian, elektrizitate eta elektronikaren industrian,

portuko jardueretan...), guztira 14.095 lanpostu dira; % 6,6a

eraikuntzan ari da (sektore garrantzitsua da) eta sektorerik

garrantzitsuena zerbitzuena da, zeren % 72,2ak zerbitzuetan lan

egiten baitu (turismoa, merkataritza, hostalaritza...). Zerbitzuen

sektorea iraunkor mantentzen da.

Nekazaritza-sektorea eta dagozkion

transformazio-industriak Nafarroako

irudiaren parte garrantzitsua dira.

Iparraldeko ekonomian, turismoa

da sektore nagusia. Biarritzeko Itsas

Pasealekua (Lapurdi).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!