10.11.2014 Views

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

10

Santimamiñeko kobazuloa (Bizkaia).

Opiduma. Veleia-Iruña de Oca

(Araba).

Iñigo Aristaren

monumentua.

Iruñeko Erreinuko

lehen erregea

izan zen 824-852

bitartean.

2. HISTORIA APUR BAT

2.1. Historiaurretik Erdi Arora

Euskal Herrian aurkitutako aztarnarik zaharrenak Behe-Paleolitoko

(150.000 urte K.a.) harrizko objektuak dira. Neanderthaleen hezur

eta ehiza-tresna bakan batzuk ere aurkitu dira eta Cromagnonen

askoz ere aztarna gehiago daude. Labar-arte garrantzitsua duten

zenbait koba garrantzitsu daude, besteak beste, Ekain, Altxerri,

Santimamiñe edo Alberdi (Urdax).

Neolitoan (4.500-2.500 K.a.) garrantzi handiko bizimodualdaketa

izan zen. Biztanleek herrixkak eraiki zituzten eta

abeltzaintza eta nekazaritza lantzen hasi ziren. Nomadak izatetik

sedentarioak izatera eta euren kabuz bizitzera pasatu ziren.

Kobre eta Brontze Aroetan (2.500-900 K.a.) metalak landu

zituzten eta gizarteak antolatu ziren.

Dena den, gizartea iparraldean, hegoaldean baino motelago garatu

zen, zeren iparraldea isolatuagoa baitzegoen. Erromanizazioarekin

ere gauza bera gertatu zen.

Gaur egun Euskal Herria den eremuan eta ingurukoetan, Antzinaroan

euskaldunen arbasoak bizi ziren (autrigoiak, karistiarrak, barduliarrak

eta baskoiak). Herriok, Estrabon (I Ka-I. medea) historialari grekoaren

hitzetan, basatiak eta gerlariak ziren.

Erromanizazioa

Erromatar Inperioa K.a.ko II. mendean hasi zen euskal eremuak

inperiora eransten eta erromatarren presentziak bost mende iraun

zuen eta, beraz, denboraldi luzean bi kulturak elkarrekin bizi izan

ziren. Erromatarren presentzia desorekatua izan zen: eskasa mendian

eta kostaldean, eta handia izan zen hegoaldeko nekazaritzaeremuan

eta meatze-eremuan. Erromatar Inperioak ekarri zituen

euskal lurretara, besteak beste, diru-ekonomia eta hizkuntza idatzia

(latina). ekarri zituen. Mende batzuk geroago, latina hizkuntza

erromaniko bilakatu zen. Dena den, Euskal Herria zeharkatzen zuten

bide erromatarren helburua Mediterraneoa Iberiar penintsulako

ipar-mendebaldearekin eta Hispania Galiarekin (Gaur Frantziak den

Akitania bidez) komunikatzea zen. Iparraldean, erromanizazioa

beranduxeago izan zen, Zesarrek Galia konkistatu zuenean.

Erromatar inperioaren gainbehera hasi zenean tribu baskoiek

eragina berreskuratu zuten. Hurrengo mendeetan, Euskal Herriari

zegokion lurraldean, aldaketak eta erasoak izan ziren, baina VIII.

mendean tribu baskoiak batzen hasi ziren. Tribuon antolakuntza

politikoa garatuz joan zen, eta XI. mendean egitura zehatza zuten.

2.2. Nafarroako Erresuma eta Lurralde

Historikoak

Baskoien lurraldea erresuma bihurtu zen IX. mendean, nobleek

Iñigo, Aritza (edo Arista) dinastiakoa, errege hautatu zutenean

(824-852). Hurrengo mendean, haren ordez, Ximeno dinastia

ezarri zen. Dinastia horretako lehen erregea Antso Gartzes izan

zen (905-925), eta goren aldia Antso III.a Nagusiarekin lortu

zuten (1004-1035). Antso III.ak, Euskaraz hitz egiten zen eremu

guztiak batzeaz gain, penintsulako eskualde kristau gehienak ere

mendean hartu zituen.

Hurrengo mendeetan, erresuman aldaketa handiak izan ziren,

azken krisia sortu zenera arte, hau da, Bianako Printzearen

aldekoen (beaumondarren) eta Joan I.a Aragoikoaren aldekoen

(agramondarren) arteko gatazka (1441-1512) piztu zenera arte.

Gatazka hori gaztelarren okupazioarekin bukatu zen: 1512an,

Fernando Katolikoak Nafarroa inbaditu zuen. Orduan, Gaztelako

Koroaren parte bihurtu zen eta Gaztelak izendatutako erregeordeak

agindu zuen. Monarkia nafarrak Pirinioetako bestaldeko lurrak

baino ezin izan zituen mantendu, hau da, Nafarroa Beherea.

Azkenik, 1620an, Frantziarekin uztartu zen behin betiko, baina

Foruak (autogobernu-sistema) mantendu zituen.

XII-XV. mendeetan, tokian tokiko berariazko foruak edo

erregeek emandako gutunak zituzten hiriak eta hiribilduak

sortu ziren. Oinarrizko jarduera ekonomikoak honako hauek

ziren: abeltzaintza, nekazaritza, baso-ustiapena, arrantza,

meatzaritza, lehorreko eta itsasoko merkataritza eta artisautza

(gremioetan antolatuta).

Krisi ekonomikoak nobleziako familia batzuen eta besteen aldeko

“leinuen arteko borrokak” eragin zituen, lurrak, hiribilduak eta

hiriak kontrolatzeko. XV. mendearen amaieran, hiribilduak

eta erregea leinuei nagusitu zitzaien. Garai horretantxe sortu

ziren foru-lurraldeak sortu ziren, erregearekin egin zuten

hitzarmenaren bidez. Hitzarmen horren arabera erregeak

hirietako zein herrialde osoetako Foruak errespetatu behar

zituen, hitzartutako autogobernu-arauak baitziren.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!