10.11.2014 Views

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Koldo Mitxelena.

72

Pedro Miguel Etxenike.

Arturo Kanpion (Iruñea, 1854-1937). Nafarroako Euskara Elkartea

sortu zuen eta Gramática de los cuatro dialectos literarios de la

lengua Euskara izeneko lana eta La Bella Easo eta Blancos y negros

nobelak idatzi zituen. Foruzalea zen eta gero nazionalista.

Resurrección Maria de Azkue. Lekeition jaio zen (1864-1951).

Kantutegiaz gain, Euskalerriaren Yakintza izeneko ahozko

literatura, folklore eta herri-jakituriari buruzko bilduma (lau

liburu) egin zuen. Operaren bat ere konposatu zuen eta Ardi

Galdua nobela idatzi zuen.

Miguel de Unamuno eta lehen aipatu ditugun beste batzuez

gain, 98ko belaunaldian, aipagarria izan zen Ramiro de Maeztu

gasteiztarra (1875). Saiogile ospetsua izan zen eta Unamunoren

aurkako ideologia zuen. Eskuineko ideologiako Accion Española

aldizkaria fundatu zuen, eta bertan hainbat saio idatzi zituen (La

crisis del Humanismo, defensa de la Hispanidad, La revolución de

los intelectuales...). Errepublikanoek fusilatuta hil zen 1936an.

Xabier Zubiri filosofoa (1898-1983). Filosofiaren Historiako

Katedraduna izan zen. Ortega y Gasset, Dilthey eta Heideggeren

eragina zuen. Adimenari buruzko teoria proposatu zuen

(Inteligencia y razón) eta bereziki kezkatuta zegoen teologiaz.

Historiaurrearen ikertzaile bikaina izan zen Joxe Miel Barandiaran

(Ataun, 1889-1991). Euskal Ikerkuntza Institutua eta Ikuska aldizkaria

fundatu zituen. Historiaurreko kobazuloak eta aztarnategiak ikertu

zituen (Santimamiñe, Lezetxiki, Altxerriu, Ekain...) eta euskal etnia

eta mitologiari buruzko saioak idatzi zituen. Lan aipagarrienak

honako hauek dira: Euskal mitologia (1922), Euskalerriko lehen

gizona (1934), Antropología de la población vasca (1947), El

mundo en la mente popular (1960) edota Mitología Vasca (1979).

Bere laguntzaileak izan ziren, besteak beste, Telesforo Aranzadi

etnografoa eta Juan Mari Apellaniz paleontologoa.

Barandiaranen ikaslea izan zen Julio Caro Baroja (Madrid, 1914-

1995) kultura zabaleko etnologoak zenbait ikerketa egin zituen:

Los Pueblos de España (1946), Los Vascos (1949) eta Las Brujas y

su mundo (1961). Real Academia de la Lengua Española-ko, Real

Academia de la Historia-ko eta Euskaltzaindiko kide izan zen eta

sari ugari jaso zituen. Espainian, ikuspegi historiko kulturalaren

aitzindaritzat eta XX. mendeko azken jakintsuetakotzat daukate.

Beran, familiaren panteoian, lurperatuta dago. Halaber, historiari

buruzko gaiak ere landu zituen, alegia: Los judios en la España

moderna y contemporárena (1961).

Koldo Mitxelena hizkuntzalaria (1915-1987), euskararen

batasunaren sustatzailerik eraginkorrena eta euskal literaturaren

historialaria izan zen. Maisua izan zen euskara komunikaziotresna

gisa hautemateko orduan eta, horrez gain, ikertzailea ere

izan zen (Sobre el pasado de la lengua vasca, 1964).

Luis Villasante (1920) filologo eta teologoa Euskaltzaindiko

lehendakari izan zen, eta erlijioari, hizkuntzalaritzari (El

diccionario de Axular) eta euskal literaturaren historiari (1961)

buruzko lanak argitaratu zituen.

Beste historialari aipagarri batzuk honako hauek izan ziren: Karmelo

Etxegarai, Estanislao Labayru, Fidel Sagarminaga, Pablo Gorosabel,

Gregorio de Balparda, Andrés de Mañaricúa edo Micaela Portilla.

Euskal Herriak eruditu ugari eman ditu, alegia: Julio Urquijo (1871-

1950); Justo Garate (Bergara, 1900-1994) poligrafo euskaltzalea;

Bernardo Estornés Lasa (Izaba, 1907-Donostia, 1999)

entziklopedista eta argitaratzailea; Juan San Martín (Eibar, 1922-

2005) –Arartekoa eta poligrafoa–; José Mari Satrustegi nafarra eta

Juan Plazaola (1918-2005), euskal artearen historialaria.

Euskarazko saiogintzari dagokionez, honako izen hauek aipatu behar

dira: Jon Mirande, Salbatore Mitxelena, Txillardegi, Joxe Azurmendi

(Hizkuntza, etnia eta marxismoa, Espainolak eta euskaldunak),

Rikardo Arregi, Jean Etchepare (Buruxkak), Juan San Martin (1922-

2005), Federico Krutwig (Vasconia (1963) lanaren bidez, eragin

handia izan zuen ezkerreko abertzale erradikalen ideologian. Azken

urteetan, hizkuntza eta helenismoa ikertzeari ekin zion).

Gaztelaniazko saiakuntzari dagokionez, honako hauek dira

garrantzitsuenak: Javier Echevarria (Los señores del aire:

Telépolis y el tercer entorno), informazioaren aroari buruzkoa;

Juan Aranzadi (Milenarismo Vasco. El Escudo de Aquiloco),

interpretazio antropologiko berriei buruzkoa; edota beste filosofo

batzuk, besteak beste: Daniel Innerarity (La transformación de la

política, La sociedad invisible), Javier Sadaba, Fernando Savater,

Jon Juaristi, Jose Ramon Recalde.

Gaur egun, nazioartean ospetsuenak diren zientzialariak Pedro

Miguel Etxenike (Izaba, 1950), Euskal herriko Unibertsitateko

Fisika Katedraduna da eta nazioarteko lan-ildo berriak zabaldu

ditu materia kondentsatuaren fisikaren arlo askotan eta Euskal

Herrian, zientzia eta teknologiako sistemaren sorkuntza bultzatu

du; Jesús Altuna, Historiaurreko Arkeologian espezializatu da

(Ekain, Erralla edo Amaldako indusketak), aitzindaria izan da

arkeozoologian, eta Barandiaran Fundazioaren sortzaileetako

bat da; Juan Luis Arsuaga paleontologoa, Atapuercako

aztarnategietako indusketen zuzendaria da (aztarnategi horietan,

Hommo Antecessor aurkitu da) edo Felix Goñi biofisikoa.

Gaur egun, zientzia eta ikerketa ekipoetan oinarritzen dira. Euskadin,

zientzia hutsetan akreditatutako 200 ikertzaile daude; horietako 400

“nazioarteko nagusitzat” jotzen dira. Ikertzaile bikainak daude hainbat

arlotan, besteak beste honako arlo hauek lantzen dira: aeronautika,

minbizia, psikiatria-medikamentuak, ingeniaritza, plastikoak...

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!