10.11.2014 Views

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb) - Kultura Saila - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

24

Makila euskal botere politikoaren sinbolo

tradizionala da. Halaber, merezimenduengatik

nabarmentzen diren pertsonei, kasu honetan

Bizkaiko ijitanoen komunitatearen presidenteari,

esker ona adierazteko ere erabili ohi da.

4. ANTOLAKUNTZA

POLITIKOA

Estatu demokratiko modernoa, sufragio unibertsalaren (adinez

nagusiak diren herritar guztiek botoa emateko eskubidearen)

bidez adierazitako herritarren borondatean oinarritzen da.

Hautatutako parlamentu-ordezkariek legeak idatzi eta onetsi

egin ohi dituzte. Halaber, demokrazia partehartzaileari dagokion

formulak ere badaude (erreferenduma, lege-proposamenak

egiteko herri-ekimena...). Demokrazia, teorian, zenbait

funtzionamendu- eta garapen-printzipiotan oinarritzen da.

Printzipiook honako hauek dira:

• Askatasuna. Banakakoa (ideologikoa, erlijioari dagokiona,

bizilekuari dagokiona, lekuz aldatzekoa, adierazpenaskatasuna,

informazio-askatasuna eta katedraaskatasuna)

eta kolektiboa (parte-hartze politikoa).

• Justizia. Estatuko gainerako botereekiko independentea

da eta gizabanakoak epaitegien defentsa eta babesa

izateko duen eskubidea ziurtatzen du.

• Berdintasuna. Inor ezin da diskriminatu jaiotza-, arraza-,

sexu-, erlijio- edo iritzi-arrazoiengatik.

• Aniztasun politikoa. Batez ere alderdi politikoen bidez

adierazitako ideologia desberdinen elkarbizitza bideratzen du.

Estatu demokratikoetan, Konstituzioa da legalitatearen adierazpen

nagusia. Estatua hiru botere independentetan banatu ohi da:

• Legegilea (Legebiltzarra). Legeak egiten ditu eta Gobernua

kontrolatzen du. Legebiltzarkideak herritarrek hautatzen

dituzte hauteskundeen bidez (sufragio unibertsala).

• Betearazlea (Gobernua). Legebiltzarrean onetsitako legeak

betearazten eta ezagutzera ematen ditu eta gobernatu

egiten du.

• Judiziala (Epaitegiak). Legeak bete egiten direla

bermatzeaz eta legeen araberako justizia administratzeaz

arduratzen da. Gobernuaren ekintzen legetasuna

ikuskatzen du.

Hiritarren eskaerak

lege-proposamen izatera irits

daitezke sinadurak batuz.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!